Medellin
Wikipedia(e)tik
Medellin |
|||
---|---|---|---|
|
|||
Berezko izena | Medellin | ||
Herrialdea | Kolonbia | ||
Probintzia | Antioquia (Kolonbia) | ||
Herritarra | Medellindar | ||
Koordenatuak | |||
Eremua |
382 km2 | ||
Garaiera | 1538 m | ||
Sorrera | 1616 | ||
Biztanleria | 2.223.078 (2005) | ||
Dentsitatea | 5.820 bizt/km² | ||
http://www.medellin.gov.co/ |
Medellín Antioquiako departamenduaren hiriburua eta Kolonbiako bigarren hiririk handiena da. Herrialdeko Ipar-mendebaldean eta itsas-mailatik 1.538 metrotan kokatuta dago.
2.223.078 biztanle ditu, metropoli-barrutia kontuan hartuta 3.312.165 (2005).
"Urrezko triangelua"ren barruan dago, Bogota, Cali eta Pereira hiriekin batera.
"La ciudad de la eterna primavera", "Capital de la montaña" eta "Ciudad de las flores" izenak eman dizkiote.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
- 1616ko martxoaren 2an Francisco Herrera y Campuzano -k fundatu zuen, "San Lorenzo de Aburrá" izenarekin.
- 1675ean "Villa de Nuestra Señora de la Candelaria de Medellín" izena hartu zuen.
- 1826ko apirilaren 17an Antioquiako hiriburu bihurtu zen.
- 1935eko ekainaren 24an Carlos Gardel abeslari argentinarra hirian hil zen hegazkin istripuan.
- 1993ko abenduaren 2an Pablo Escobar erail zuten, Kolonbiako narkotrafikatzaile nagusia eta "Medellingo Kartel" izeneko erakunde mafiosoaren burua izan zena.
- 1995eko azaroaren 30ean martxan ipini zuten hiriko Metroa.
[aldatu] Biografiak
- Fernando Botero (1932), eskultorea.
- Pablo Escobar (1949-1993), Kolonbiako narkotrafikatzaile nagusi izandakoa. Operazio batean erail zuten.
- Sergio Cabrera (1950), zinema zuzendaria.
- Alvaro Uribe (1952), politikaria eta herrialdeko presidentea (2002-).
- Victor Gaviria (1955), zinema zuzendaria.
- Rene Higuita (1966), futbolaria.
- Andres Escobar (1967-1994), futbolaria. Selekzioarekin bere atean gola sartu izatearren erail zuten.
- Victor Hugo Aristizabal (1971), futbolaria. Kolonbiako Ligako goleatzaile nagusia.
- Santiago Botero (1972), txirrindularia.
- Juanes (1972), abeslaria.
[aldatu] Hiri anaiak
- Kolonbia: Caldas, Manizales eta Pereira, beste askoren artean.
- Espainia: Medellin eta Bartzelona (Katalunia).
- Mexiko: Medellin