Ametzola
Wikipedia(e)tik
Ametzola |
|||
---|---|---|---|
Bilbo | |||
|
|||
Izen ofiziala | Ametzola | ||
Antolaketa
Autonomia Erkidegoa
Lurralde Historikoa Eskualdea Barrutia |
Euskal Autonomia Erkidegoa Bizkaia Bilboaldea Errekalde |
||
Posta-kodea | 48012 | ||
Koordenatuak | Koordenatuak: | ||
Garaiera | 35 m | ||
Eremua | 0,26 km2 | ||
Biztanleria | 12.824 (2006) | ||
Dentsitatea | 49.323 bizt/km2 | ||
Euskaldunak | % (2001) | ||
Herritarra | ametzolatar |
Ametzola Bilboko auzoa da. Bilboko zazpigarren distrituan kokatuta dago, Errekaldeko barrutian alegia.
Eduki-taula |
[aldatu] Ezaugarriak
Auzoak hiriko gune ezagun asko biltzen ditu, Etxetxukoa esaterako. Bertan aurkitzen da Bilboko udal kirol pabilioia, Lagun Aro Bilbao Basket saskibaloi taldeak eta GSI bilbo areto futbol taldeak jolasteko erabiltzen dutena.
Auzoak 12.824 biztanle dauzka eta 26,45 hektareako azalera. Guztira 485 biztanle bizi dira hektareako. Hau Bilboko bigarren dentsitaterik altuena da. Izan ere, Etxetxuko dorreak auzo hontan aurkitzen dira.
Hemeretzigarren mendean zehar eraikitako trenbideek oztopo nabarmena suposatu dute auzoaren bilakaeran. Ametzolako auzoaren erdi-erdian Fevek merkantziak garraiatzeko trenbide sare bat zeukan. Trenbide hauek pixkanaka lurperatuz joan da, Bilbao Ria 2000 erakunde publikoak babesturiko proiektu urbanistiko baten bitartez.
[aldatu] Garraio publikoa
Errekalde eta Bilboko zabalgunearen artean egonik, auzoa hiriaren erdigunearekin elkartzen dituzten hainbat autobus, eta tren linea daude.
[aldatu] Autobusa
[aldatu] Trena
- FEVE: Bilbo eta Balmasedako aldirietako zerbitzuko geltoki bat Ametzola Parkean. Renfe Aldiriaken C-1 eta C-2 lineen lotunea da.
- Renfe Aldiriak: Gordoniz kalean aurkitzen da geltokia, antzinako Gordonizeko zubiaren ondoan. FEVEren Balmasedako linearen lotunea dago.
[aldatu] Tranbia
Hurrengo urteetan, gaur egun Basurtun amaitzen den tranbia Errekaldeberriraino luzatuko da. Horretarako, Basurtuko Ospitalearen ondotik hasi eta Autonomia kalea zeharkatu ondoren, tranbiaren luzapenak Gordoniz kalean gora egingo du Errekaldeberriko auzoraino heltzeko.
[aldatu] Kale garrantzitsuenak
- Etxetxu plaza
- Trenbidearen etorbidea
- Gordoniz kalea
Bilboko auzoak | ||
---|---|---|
Abando • Abusu • Altamira • Ametzola • Arabella • Arangoiti • Atxuri • Basurtu • Begoña • Bilbo Zaharra • Bolueta • Castaños • Deustuko San Pedro • Errekaldeberri • Ibarrekolanda • Indautxu • Iralabarri • Iturrialde • Iturrigorri • Larraskitu • Loruri • Masustegi • Matiko • Olabeaga • Otxarkoaga • San Adrian • San Frantzisko • San Inazio • Santutxu • Solokoetxe • Txurdinaga • Uretamendi • Uribarri • Zabala • Zazpikaleak • Zorrotza • Zurbaran |