Txorierri
Wikipedia(e)tik
Txorierri Bizkaiko erdialdean dagoen eskualdea da. Bilboko itsasadarreko eskumaldean dago kokatuta.
Mugakide hauexek ditu: Iparraldean Mungialdeako eskualdea, hego-mendebaldean Bilbo Handia (Bilbo eta Galdakao hegoaldean eta Erandio mendebaldean) eta ekialdean Zornotza.
2006an ia 20.000 biztanle biltzen zituen.
Eduki-taula |
[aldatu] Udalerriak
- Derio: 5.107 biztanle (2006).
- Sondika: 4.389.
- Zamudio: 3.192.
- Lezama: 2.352.
- Loiu: 2.200.
- Larrabetzu: 1.663.
Udalerri horiek dira ofizialki Txorierriren barruan daudenak. Erandio Goikoa eta Asua auzoak ere (biak Erandioko auzoak) zenbaitzuek Txorierriren barruan sartzen dituzte.
[aldatu] Inguru naturala
Asua ibaiak zeharkatzen du eskualdea. Lautada zabal osatzen du Artxanda eta Ganguren mendizerrek hegoaldean eta Bizkargi, Gaztelumendi eta Berreaga mendizerrek iparraldean estuturik.
[aldatu] Azpiegiturak
Bilborekiko dependentzia handia duen eskualdea da. Bertan daude Bilboko aireportua (Loiun), Bilboko hilerria (Derion), Parke Teknologikoa (Zamudion) eta beste hainbat enpresa eta poligono. Lehen ere apaizgaitegia bazegoen Derion.
Bestela, Lauro ikastola (Loiu) hezkuntza zentrorik ezagunena da. Txorierriko herri guztietan eskola publikoak daude (Loiun izan ezik). Institutua Derion dago, baita Eskola Politeknikoa eta Nekazaritza eskola ere. Bestelako ikastetxeak: Esparanza Alhama, Munabe, Bizkaia, Ikastetxe frantsesa, ...
Athletic Club futbol taldeak bertan ditu kirol-instalazioak, Lezaman.
Osasunari dagokionez, Zamudioko Ospitaleak gaixo psikiatrikoak atenditzen ditu.
[aldatu] Elkarteak
- Euskara elkarteak: Totoan da eskualde osoko euskara elkarteen koordinatzailea. Herriz herri, Arrekikili (Larrabetzu), Lagatzu (Zamudio), Zorrizketan (Lezama) eta Tximintx (Derio) ditugu.
- Gaztetxeak: Hori Bai gaztetxea (Larrabetzu).
- Beste batzuk: "Bihotz Bakartien Kluba" literatura-elkartea eta "Kukubiltxo" antzerkia taldea (Larrabetzu).
[aldatu] Hedabideak
Eskualde osoko informazioa "Aikor" izeneko aldizkariak biltzen du euskaraz. Interneten ere Aikor aldizkariak zabaldu ditu bere ateak.
[aldatu] Ekonomia
Eskualdea Bizkaiko txakolinaren ekoizleetakoa da, Lezama eta Zamudio izanda egilen artean.
[aldatu] Pertsonaia ezagunak
- Kirolariak:
- Ander Larrazabal (Loiu).
- Ander Garitano (Derio)
- Gaizka Garitano (Derio).
- Mikel Artetxe (Larrabetzu).
- Virginia Berasategi (Sondika).
- Kultura:
- Gotzon Barandiaran, idazlea; Etxahun Lekue, bertsolaria; Toti Martinez de Lezea, idazlea (Larrabetzu).
- Juan Luis Goikoetxea, euskaltzaina (Derio).