Ispaster
Wikipedia(e)tik
Ispaster |
|||
---|---|---|---|
Bizkaia | |||
|
|||
Izen ofiziala | Ispaster | ||
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Bizkaia Lea-Artibai |
||
Posta-kodea | 48280 | ||
Koordenatuak | - | ||
Eremua | 22,62 km2 | ||
Biztanleria | 618 (2006) | ||
Dentsitatea | 27,37 bizt/km2 | ||
Euskaldunak | %96,44 (2001) | ||
Herritarra | ispastertar (ispastar) | ||
Alkatea | Jesús María Lekerikabeaskoa Arrillaga (EAJ) | ||
www.ispaster.net | |||
Ispaster Bizkaiko ipar-ekialdean dagoen udalerria da, Lea-Artibaiko eskualdean kokatutakoa.
Eduki-taula |
[aldatu] Auzoak
Elexalde, Ispasterreko udalerriaren gunea, XIX. mendeko lana da, askoz arinagoko aztarnak dagozan arren. Elizeagaz angeluzuzena dan plaza txiki batek, jauregi batek eta honen barruan dagoan udaletxeak osotzen dabe. Alkar atxikitako etxeak daukazan kale estu bat plazaren alde zabalean amaitzen da eta honek herrien eredua gogorarazoten deusku.
Gainerako biztanleak baserrietako auzoetan, habitat oso sakabanatuan kokatzen dira. Auzo honeek bi zonatan kokatzen dira, Goiherri eta Beherri.
Arropain: Lekeitioko hirigunearen ondoan kokatua.
Artikas: mendialde baten kokatutako auzune zabala.
Barainka: udalerriak Eagaz komunikatzen dauan mendi-lepo baten kokatua.
Elexalde: Udaletxea eta Eliza dagozan Ispasterreko erdialdeko gunea.
Gallete: interes handiko baserriak daukazan udalerriaren hegoaldea.
Kurtxiaga: Lekeitiotik hur, Mendexak eta Amorotok mugatzen dabe.
Gardata: XV. mendetik dokumentaturiko auzo bildua.
Kortazar: ibarrean lekukotutako auzo sakabanatua.
Larrinaga : Ogella eta Elejaldeko hondartzen artean kokatua.
Mendazona: aldats gogor baten dagoan auzo txikia.
Solarte: Iluntzarreko mendialdetik sakabanatutako baserri multzoa.
Soluane: zentrutik hurbil egon arren, Ispasterreko zonalde altuan kokatua.
[aldatu] Inguru naturala
Kostaldean, herriak Ogella harrizko hondartza dauka. Menidladean, Otoiok herriaren gainean dago.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
Artikulu hau Bizkaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |