Jatabe
Wikipedia(e)tik
Maruri-Jatabe |
|||
---|---|---|---|
Bizkaia | |||
|
|||
Izen ofiziala | Maruri-Jatabe | ||
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa Lurralde Historikoa Eskualdea |
Espainia Euskal Autonomia Erkidegoa Bizkaia Mungialdea |
||
Posta-kodea | 48112 | ||
Koordenatuak | Koordenatuak: | ||
Garaiera | 43 m | ||
Eremua | 15,8 km2 | ||
Biztanleria | 843 (2006) | ||
Dentsitatea | 52,8 bizt/km2 | ||
Euskaldunak | %75,19 (2001) | ||
Herritarra | jatabetarra | ||
Alkatea | Joseba Koldo Alzaga Muruaga (EAJ) | ||
www.maruri-jatabe.net | |||
Jatabe Bizkaiko udalerria da. 15,8 kilometro koadro ditu eta 834 biztanle zituen 2005ean. Iparraldean Lemoiz du mugakide, iparekialdean Bakio, hegoekialdean Mungia eta hegomendebaldean Gatika.
Eduki-taula |
[aldatu] Leku interesgarriak
[aldatu] Maruri-Jatabeko eliza
Maruri-Jatabeko eliza aurretik zegoen tenplu baten berreraikuntza da. Espainiako Gerra Zibilean aurretik zegoen eliza guztiz suntsituta geratu zen eta lekua baino ez zen geratzen. Eliza berria aintzinakoa zegoen lekuan eraiki zen, baina metro batzuk mugituta. Estiloa erromaniko berrikoa da eta arkitektoa Luis Maria de Gana izan zen, Bizkaiko Regiones Devastadaseko arkitektoa. Elizaren iparraldean lehengo ara dago eta bertan inskripzio zahar bat irakur daiteke. Mahaiaren ondoan antzinako Santa Kruz baselizaren (Jata mendiaren magaletan zegoen baseliza) balizko zutabe bat dago, XII. mendekoa.
[aldatu] Garaizar Errota
Ur-errota guztiz berritua da eta irekita dago nahi duenak bisita dezan.
[aldatu] Jaiak
Herriko jaiak abuztuaren 10ean dira. Herrian probaleku bat dago, idiprobak egin ahal izateko.