See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions

See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Leioa - Wikipedia, entziklopedia askea.

Leioa

Wikipedia(e)tik

Leioa

BizkaiaBizkaia
Leioako armarria
Izen ofiziala Leioa
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa
Lurralde Historikoa
Eskualdea

Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Bizkaia
Bilbo Handia
Posta-kodea 48940
Koordenatuak 43°20′N 2°59′W / 43.333, -2.983 (Leioa) Koordenatuak: 43°20′N 2°59′W / 43.333, -2.983 (Leioa)
Garaiera 50 m
Eremua 8,6 km2
Biztanleria 29.100 (2006)
Dentsitatea 3.355,58 bizt/km2
Euskaldunak  %21,77 (2001)
Herritarra leioztar
Alkatea Eneko Arruebarrena (EAJ)
www.leioa.net

Leioa Bizkaiko udalerria da, 1526an sortutakoa. Bilbo Handiko eskualdearen Ibai-Eskuinaldean dago.

8.6 km karratuko azalera du eta 28.858 lagun bizi dira bertan (INE 2005). Dentsitatea: 3.355,58 hab./km².

Leioako udaletxea
Leioako udaletxea

Eduki-taula

[aldatu] Inguru naturala eta klima

Leioa Bilbo Handian kokaturik dago, itsasadarraren eskuinaldean. Iparraldean Getxorekin egiten du muga, ekialdean Erandiorekin, eta hegoaldean Ibaizabal ibaiarekin. Herriaren erliebea laua da, 100 metrora heltzen diren mendixka batzuk baino ez daude.

Leioa Avanzada errepide edo Iparragirre Etorbideak zeharkatzen du. Herriaren erdigune eta udaletxea autobide honen inguruan garatu da, hala ere, bananduriko beste hainbat auzo daude.

[aldatu] Auzoak

[aldatu] Demografia eta biztanleria

Leioak 29.000 biztanle inguru dauzka gaur egun. Urteetan zehar, Bilbo eta inguruko herrietako hainbat biztanleren jomuga izan zen Leioa, eskaintzen zituen etxebizitza prezio merkeagoengatik. Horrez gain, garatu zen industriak Espainiar estatutik hainbat pertsonen etorrera eragin zuen.

Gaur egun, biztanleriaren hazkundea motelduz joan da, etxebizitza garestiagoak eta eraikitako hauen kopurua gutxitu egin delako. Dena den, etorkizunari begira milaka etxe berri eraikiko dira Lamiako eta Udondoko auzoetan.

[aldatu] Hizkuntza

Sakontzeko

 Sakontzeko, irakurri: Leioako hizkera

Leioako hizkera ("Layoko berbeté") Leioan hitz egiten den bizkaieraren aldaera da.

[aldatu] Bokalak

Hitz amaieran mugatzailea gehitzean sortzen diren hiatoen emaitzak honakoak dira: -a + a > -é ("neské"); -e + a > -é ("jenté"); -i + a > -í ("mendí); -o + a > -ó ("besó"); -u + a > -ú ("lekú"). Hitz amaierakoa diptongoa bada honako emaitzak daude: -ai + a > -aie ("alaye"); -oi + a > -oia ("balkoya").

Bestalde, bokal itxiek ("i" eta "u") hurrengo "a" baten itxiera eragiten dute ("lagune", "etorrite"). Itxiera hau oso indartsua da, eta muga morfologiko sendoagoak gainditzen ditu ("etorri de", "lagun bet"). Era berean, bokal barruan ere gertatzen da aldaketa ("isen" 'izan', "buler" 'bular').

/ej/ diptongoa /aj/ bihurtzeko joera dago, eta /ew/, modu beran, /aw/ ("baye" 'behia', "nauk" 'neuk').

[aldatu] Kontsonanteak

Bizkaiko hizkera guztietan gertatzen den bezalaxe, txistukari afrikatu zein frikarien sailak neutraldu egin dira. Txistukari afrikatuak (gaurko sistema ortografikoko <ts, tz> bat egin dute, <tz>ren alde (honela "hutze" 'hutsa'). Frikarietan, ostera, apikariaren aldeko hautua egin da ("gaste" 'gazte', "asa" 'aza').

Hitz hasierako *j beti /y/ ahoskatzen da, maileguiei zor zaizkien salbuespen batzuk kenduta ("jente").

Bustidurari dagokionez ez da lar indartsua: Euskal Herri gehienean arruntak diren /l/ ("ollo" 'oilo') eta /n/-renak ("komisiño" 'batzorde') agertzeaz gain, txistukari apikatua ere palataldu daiteke ("ixerra" 'izarra'), baina salbuespenak ugari dira.

[aldatu] Ekonomia

Herriaren sektore industrial nagusiena, zerbitzuena da. Hala ere, urteetan zehar garaturiko hainbat industria ezberdin daude, Altzairu, kimika, mekanika, beira eta elikadura industria.

[aldatu] Zerbitzuak

Udalerri honetan, Euskal Herriko Unibertsitatearen Campus nagusia dago kokaturik (baita Errektoregoaren Egoitza). Bertan Medikuntza eta Odontologia Fakultatea, Zientzia eta Teknologia Fakultatea, Arte Ederretako Fakultatea, Unibertsitateko Lan Harremanen Eskola, Unibertsitateko Erizaintza Eskola, Ostalaritza Eskola dira.

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Kanpo loturak

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -