Pandemia
Wikipedia(e)tik
Pandemia (grezieratik παν pan dena + δήμος demos herria, jendea) mundu mailako edo lurralde zabal bateko izurria edo epidemia da. Gaur egun, pandemia nagusia HIESa da.
[aldatu] Historian zehar
- 1348 - Izurri Beltza edo izurri bubonikoa Europara iritsi zen Asiatik. Geure kontinentean, 20 miloi pertsona inguru hil ziren 6 urtetan.
- 1520 - Urte haietan, baztangak 150.000 pertsona hil zituen Tenochtitlán-en (Mexiko).
- 1530 - Baztangak Peru oldartu zuen.
- 1600 - Elgorriak ia 2 miloi pertsona hil zituen Mexikon.
- 1816 - Koleraren lehen pandemiak 10 urtez India eta Txina oldartu zituen nagusiki.
- 1829 - Koleraren bigarren pandemiak Europa, Kanada eta AEB-ei eraso egin zien 15 urtez.
- 1852 - Koleraren hirugarren pandemiak Errusia kaltetu zuen batik bat, zortzi urtez miloi hildakotik gora utziz.
- 1863 - Koleraren laugarren pandemiak Europan eta Afrikan eragina eduki zuen, 12 urtez.
- 1889 - "Asiako Gripeak" Errusia, Amerika eta Australia kaltetu zituen, bi urtez. H2N8 birusak eragin zuen, heriotza-tasa handia sortuz.
- 1899 - Koleraren bostgarren pandemiak Europa oldartu zuen berriro, batez ere Errusia, 24 urtez.
- 1918- "Espainiako Gripeak" Europan, AEBetan eta Indian eragina eduki zuen 18 hilabetez, 25 miloi hildako utziz. H1N1 birusa izan zen erruduna.
- 1961 - Koleraren seigarren pandemiak Indonesian, Indian eta Errusian eragina eduki zuen, 5 urtez.
- 1957 - "Asiako Gripeak" berriro oldartu zuen, H2N2 birusak eraginda, Txinatik AEBetara igaroz. Azken herrialde honetan 70.000 pertsona inguru hil zuen.
- 1968 - "Hong Kongeko Gripea" H3N2 birusak eragin zuen, eta Asiatik AEB-etara zabaldu zen berriz ere, 34.000 hildako utziz Amerikan.