Juan Crisostomo Arriaga
Wikipedia(e)tik
Juan Crisostomo Arriaga Baltzola, jaiotzez Juan Crisostomo Jacobo Antonio Arriaga Baltzola, (1806ko urtarrilaren 27a - 1826ko urtarrilaren 16a) musikagile bilbotarra zen.
Arriaga Antzokiak bere omenez hartu zuen izena.
[aldatu] Bizitza
Juan Crisostomo Arriaga 1806ko urtarrilaren 27an jaio zen Bilboko Somera kaleko 12.ean. Bertan jaiotze hau gogorarazten duen plaka bat ikus daiteke. Berriatuan organojole izandako Juan Simón de Arriagak, bere aitak, erakutsi zion hasiera batean musika. Bere talentua ikusirik, Faustino Sanz-en (garaiko biolinista ezaguna) ikasle izatera iritsi zen eta hamaika urterekin konposatzen eta Bilboko musika elkarteetan jotzen hasi zen.
15 urte zituela Parisko École Royal de Musique et Declamationen (Parisko kontserbatorioa) biolina Pierre Baillot-ekin, harmonia François-Joseph Fétis-ekin eta kontrapuntua Luigi Cherubini irakasle zuela ikasten hasi zen. Kontserbatorioan 4 urtez egon zen matrikulatuta eta bertako aktetan gordetzen dira Juan Crisostomo de Arriagaren kalifikazio eta haren lanaren inguruko komentarioak.
20 urte betetzeko egun gutxi falta zirela, 1826ko urtarrilaren 16an hil zen Juan Crisóstomo de Arriaga, dirudienez biriketako gaitz batek jota.
1977 urtetik aurrera Parisko Saint Honoré kaleko 314.eko atetzarraren ateburuan heriotza hori gogorarazten duen oroigarri bat dago.
Bere omenez Bilbon eraikitako antzokiari Arriaga izena jarri zitzaion eta monumentu bat altxatu zen.