Artxandako funikularra
Wikipedia(e)tik
Artxandako funikularra Campo Volantina eta Artxandako mendia batzen dituen funikularra da. Funikularraren geltokia dagoen plazari "Funikularraren Plaza" deritzo.
Lehen bidaia 1915eko urriaren 7an egin zuen. Orduan enpresa pribatu batek kudeatzen zuen zerbitzua. Enpresa honek 1933an porrot egitean, udalak hartu zuen funikularraren kudeaketa. Urteetako ibilbidearen ostean hainbat berrikuntza jasan ditu zerbitzuak. Azken berrikuntza 1984ean egin zen, 1983ko uholdeen ostean alegia.
[aldatu] Ezaugarri teknikoak
- Ibilbidea: 770,34 metro
- Malda: 226,49 metro
- Gehienezko malda: %44,98
- Edukiera: 70 pertsona
- Bidaiaren iraupena: 3 minutu
- Abiadura: 5 metro segundoko
- Ordutegia: 7:15 - 22:00 (lanegun eta jaiegunetan ordutegi desberdina)
[aldatu] Kanpo loturak
Bilboko garraio publikoa | ||
---|---|---|
Artxandako funikularra • Bilbobus • Bilboko metroa • Bizkaibus • Bizkaiko Zubia • EuskoTran • EuskoTren • FEVE • Renfe Aldiriak |