Bilboko metroa
Wikipedia(e)tik
Bilboko metroa Bilboko eta bere ingurune metropolitarraren lur azpiko garraiobide edo metroa da. Ingurune hau Nerbioiko itsasadarraren bi bazterrek osatzen dute, guztira milioi bat biztanle batzen dituela. Metroko geltokiak Norman Foster arkitekto ingelesak diseinatu zituen.
Metroa 1995ean hasi zen abian. 2006an 36 geltoki zituen, bi lineatan banatuta eta Y formako ibilbidearekin. (Etxebarri-Plentzia) eta (Etxebarri-Portugalete) Lineak itsasadarraren bi ertzetatik doaz, eta tarte amankomun batean batzen dira, hots, San Inazioko geltokian, Bilbon. Handik aurrera bi lineak batera doaz Etxebarriko geltokira arte.
2007. urtean Metroak zehazki 85.864.456 bidaiari jaso zituen, Bilbokoa Espainia osoko hirugarren Metro sarea bihurtuz, Madril eta Bartzelonako sareen atzetik bidaiari gehien garraiatzen. Etorkizunean Bilboko metroa bi enpresa ezberdinek kudeatuko dute, Metro Bilbao eta EuskoTrenek hain zuzen. Metro Bilbaok eta Lineak ustiatzen dituen bitartean, EuskoTrenek Linea ustiatuko du 2012. urtetik aurrera. Bestalde, 2008ko urtarrilaren 25ean proiektatzen hasi ziren eta Lineak, Metro Bilbaok kudeatuta.
Eduki-taula
|
[aldatu] Metro sarea
[aldatu] Lineak
Linea | Luzera totala | Martxan dauden geltoki kopurua | Geltoki kopuru totala | Kudeatzailea |
31km(*) | 28(*) | 31(*) | Metro Bilbao | |
20km(*) | 20(*) | 26(*) | Metro Bilbao | |
- (Eraikitzen) | 500m | - | 2 | Metro Bilbao |
(Ekainean eraikitzen hasiko da) | 5,885km | - | 7 | Eusko Trenbideak |
(Proiektuan) | 3km | - | 4 | Metro Bilbao |
(Proiektuan) | 8km | - | 5 | Metro Bilbao |
Guztira | 57,9km | 36 | 56 |
(*)San Inazio eta Etxebarri geltokien bitarteko tartea amankomuna da eta Lineentzako, 10,5 kilometroko luzera duela.
[aldatu] Lineen artikuluak
- 1. Linea (Bilboko metroa)
- 2. Linea (Bilboko metroa)
- 3. Linea (Bilboko metroa)
- 4. Linea (Bilboko metroa)
- 5. Linea (Bilboko metroa)
[aldatu] Lotuneak
- Abando
- Aldirikoak: , eta
- Renfe: Linea luzeak
- EuskoTran:
- Feve: B-1 (Bilbao-Concordia / Balmaseda), R-3 (Bilbao-Concordia / Santander), R-3b (Bilbao-Concordia / Karrantza) y T-1 (Transcantábrico Linea)
- San Mames
- Aldirikoak: eta
- EuskoTran:
- Termibus
[aldatu] Historia
[aldatu] 1920ko hamarkadako proposamena
Bilbon metro bat egiteko asmoa aspaldikoa da. Izan ere 1920. hamarkadan, udalak proiektu bat prestatu zuen, gaur egungo, Abando eta San Frantziskoko auzoetan, metro zerbitzu bat ezartzeko. Proposamenaren arabera, Bilboko auzo nagusienak elkartuko zituen lurpeko trenbide linea biribil bat eraikiko zen. Garai hartan, Bilboren erdigunea oraindik ere Zazpi Kaleak ziren. Abandon zabalgune proiektuarekin hasiak ziren arren, hiriko alderdi hori garatu gabe zegoen. Dena den, Bide Nagusian zehar hainbat geltoki eraikiko ziren, etorkizuneko eskariari aurre egiteko asmoarekin.
Ondoren gaur egungo Ametzola eta Errekaldeberriko auzoak igarota San Frantzisko zeharkatu ondoren Zazpi Kaleetara itzuliko zen metro linea hura. Garai hartako hainbat azpiegitura proiekturen modura, bertan behera geratu zen gerra zibilak eta diru ezak eraginda.
[aldatu] Y formako metro sarea
1971an Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Udalak eta Bilboko Merkataritza Ganbarak, batzorde bat osatu zuten, Bilbo Handiak zeuzkan garraio beharrizanei erantzun bat emateko. Urte batzuk geroago, 1976. urtean, Bizkaiko Garraio Partzuergoa eratu zen.
Urte geroago, Bilboko hiri trenaren sarea eraikitzeko planaren lehenengo bertsio bat onartu zen. Dena dela, plan honek alegazio ugari jaso zituen. Administrazio ezberdinen arteko desadostasunek proiektua blokeatu zuten. 1983. urtean, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Politika eta Garraioen Sailak, eskualdeko garraioa aztertu zuen, eta urte amaieran txosten bat plazaratu zuen.
Metroa nola eraiki pentsatu beharra zegoen, eta ingeniari eta adituek hainbat proposamen jarri zituzten mahai gainean. Batetik, gaur egun ezagutzen den bi lineako Y egitasmoa. Bi linea horiek tarte amankomun bat zuten San Ignazio eta Basauri bitartean eta ondoren Bilboko itsasadarreko bi aldeetara banatzen dira. Beste proposamen baten arabera, lineetako bat Leioan amaitzen zen, eta itsasadarreko ezkerraldeko linearen Portugaleteko geltokitik hasita Getxo eta eskuinaldeko herrietara luzatuko zen linea bat eraikiko litzateke.
1985. urtean, Hasierako Eraikuntza Plana aldatu eta dokumentu berri bat idatzi zen. 1987an, Eusko Jaurlaritzak metroa eraiki eta finantzatzeko plana onartu zuen. Eta aipaturiko lehen proposamena aukeratu zen.
[aldatu] Obrak
Obrak ofizialki 1988. urtean hasi ziren, Erandioko trenbidearen lurperatze lanekin batera. Horrekin batera, metroaren diseinu arkitektonikorako lehiaketa internazional bat antolatu zen. Lehiaketa, Norman Foster arkitekto britainiarrak irabazi zuen. Urte bat geroago, Bilboko zabalguneko metroaren tartearen obrak hasi ziren. Hiriaren erdigunean Moiua plaza erabat hankaz gora egon zen lanak iraun bitartean. Deustu eta San Ignazioko auzoetan, Lehendakari Agirre Etorbidea eta Iruña kaleko zulaketei hasiera eman zitzaien. Azken auzo honetan obrek arrakala eta kalte txikiak eragin zituzten inguruko etxeetan.
Metroak San Ignazio eta Plentzia arteko ibilbidea EuskoTrenek eginiko berbera izanik, ez zegoen Bilbo erdigunean bezain beste lanik egiteko beharrik. Erandio, Areeta eta Algortan trenbidea lurperatu egin zen. Hasierako plangintzak Barakaldoko Gurutzeta auzotik Barakaldo erdigunera geltokirik egongo ez zela aurrikusten bazuen ere, Bilbao Exhibition Centre azpiegituraren eraikitzeak, ondoan geltoki bat eraikitzeko beharra sortu zuen, Ansioko geltokia alegia.
[aldatu] Inaugurazioa eta osteko zabalkundeak
Metroa 1995eko Azaroaren 11n inauguratu zuten, goizeko 11:11etan. Bertan Jose Antonio Ardanza lehendakaria, Josu Ortuondo Bilboko alkatea eta Josu Sagastagoitia Metro Bilbaoren gerentea, egon zirelarik besteak beste.
Metroa zabaldu ostean obrak ez ziren gelditu. Izan ere, bai lehen linea zein bigarren linea zabaltzeko egitasmoak daude. 1996. urteko Ekainaren 24ean Gobelako geltokia zabaldu zen. Urte bereko Azaroaren 1ean, Alde Zaharreko geltokiko San Nikolas eliza ondoko geltokia. Horrez gain, EuskoTrenen Txorierriko trenbidearen lotunea sortu zen geltoki biak elkarrekin egonik.
Hurrengo urtean, Martxoaren 21ean, metroaren bigarren linea eraikitzeko lanei ekin zitzaien, Ansion. Urte bereko Uztailaren 5ean, Santutxu, Basarrate eta Boluetako geltokiak zabaldu ziren. Boluetako geltokian, bi garraio moten arteko lehen aldagailua inauguratu zen, Bilboko metroa eta EuskoTrenen artekoa alegia. 1999. urtean, San Mameseko geltokian, antzeko egitasmo bat egin zen Bilboko metroa eta Renferen aldiri zerbitzuen artean.
2001. urteko Ekainaren 27an, Sestaorako metroaren zabalketa lanak hasi ziren. Hurrengo urteko Apirilaren 13an, metroaren bigarren linea inauguratu zuten, Gurutzeta eta Urbinagako geltokien artean. 2003ko Martxoaren 6an metroa eraikitzeko lanak hasi ziren Portugaleten. 2005. urteko urtarrilaren 8an Sestao eta Etxebarriko geltokiak inauguratu zituzten.
2007ko urtarrilaren 20ean, Portugaletera ailegatu zen metroa, Abatxolo eta Portugalete erdiguneko geltokiak zabaldu zirelarik.
[aldatu] Etorkizunari begira
2008an Getxo eta Berangoko udalerrien artean, Ibarbengoako geltokia. Geltoki hau Getxoko Andra Mariko auzoan eraiki beharreko 8.000 etxebizitzetako bizilagun berrien garraio beharra betetzeko jarriko da martxan. Geltoki honen eraikitzearekin batera, Maidaganen eta Urdulizen metroa lurperatuko da. 2008an ere, metroa Santurtziko udalerrira ailegatuko da. Eta bi urte beranduago, 2010ean Basaurira. Berez 2011an zen metroa Basauri erdigunera heltzekoa, baina lanak aurreratu eta Ariz eta Basauriko geltokiak aldi berean inauguratuko dira.
Oraindik Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundiak aztertzen diharduten proiektuan, Galdakaoko udalerrian amaituko da metroaren ibilbidea. Azken aurrikuspenen arabera dena den, metroaren etorrera 2015. urtera berandutu liteke. Antza, Basauriko azken geltokitik Galdakaora luzatzeak dakartzan zailtasun teknikoa dela eta, Etxebarriko geltokian hasiko litzateke Galdakaorainoko tartea. Guztira bi geltoki egongo lirateke, bata Galdakao kanpoaldean, eta bestea herriaren erdigunean.
Horrez gain, EuskoTrenek kudeatuko badu ere, Bilboko ekialdeko auzoak (Uribarri, Zurbaran, Txurdinaga eta Otxarkoaga) lotuko dituen L3a eraikitzeko proiektu bat aurkeztu zen 2005. urtean. Horrela Errekaldeberri eta Otxarkoagako auzoak elkartuko zituen hirugarren linearen proiektua bertan behera geratu zen eta Errekaldeberrin EuskoTranen tranbia jarriko zela adierazi zuen Eusko Jaurlaritzak.
2007ko martxoan bi urte lehenago aurkezturiko hirugarren lineari aldaketa batzuk gehitu zitzaizkion. Batetik, ibilbidea aldatu egin zen, geltokiei kokapen hobea bilatzeko. Matikoko geltokia batu zitzaion proiektuari. Eusko Jaurlaritzaren asmoa, Matikotik Bilboko aireportura trenbidea luzatzea da.
[aldatu] Lineak eta geltokiak
Geltokiak | |||
---|---|---|---|
L1 | L2 | L3 (eraikitzen) | |
|
|||
Basauri | Basauri | ||
Ariz | Ariz | ||
Etxebarri | Etxebarri | San Antonio Etxebarri | |
Bolueta | Bolueta | Otxarkoaga | |
Basarrate | Basarrate | Txurdinaga | |
Santutxu | Santutxu | Zurbaranbarri | |
Casco Viejo | Casco Viejo | Casco Viejo | |
Abando | Abando | Uribarri | |
Moyua | Moyua | Matiko | |
Indautxu | Indautxu | ||
San Mamés | San Mamés | ||
Deusto | Deusto | ||
Sarriko | Sarriko | ||
San Inazio | San Inazio | ||
Lutxana | Gurutzeta/Cruces | ||
Erandio | Ansio | ||
Astrabudua | Barakaldo | ||
Leioa | Bagatza | ||
Lamiako | Urbinaga | ||
Areeta | Sestao | ||
Gobela | Abatxolo | ||
Neguri | Portugalete | ||
Aiboa | Peñota | ||
Algorta | Santurtzi | Mamariga | |
Bidezabal | Kabiezes | ||
Ibarbengoa | |||
Berango | |||
Larrabasterra | |||
Sopelana | |||
Urduliz | |||
Plentzia | |||
[aldatu] L1
[aldatu] L2
[aldatu] L3 (Eraikitzen)
[aldatu] L4 (Proiektuan)
[aldatu] L5 (Proiektuan)
Bilboko metroa 2 lineaz osatzen da. Linea, Basauri / Plentzia, 31 kilometroko luzera du eta laranjaz identifikatzen da. Linea, Basauri / Kabiezes, 20 kilometroko luzeera du eta beltzez identifikatzen da. Bi lineek zati bat dute amankomunean: San Inazio eta Basauriko geltokien artekoa hain zuzen. Etorkizunean Linea, Matiko / San Antonio Etxebarri ere izango du, EuskoTrenek kudeatuta. Gainera, 2008ko urtarrileko 25ean Linea, Moyua / Rekalde eta Lineen Etxebarri / Usansolo aurreibilbideak aurkeztu ziren.
Alboko taulan, letra lodiz dauden geltokiak bi lineek elkarbanatutakoak dira. Letra etzanez daudenak momentu honetan eraikitzen ari dira.
[aldatu] Tarte Amankomuna
eta Lineak amankomunean duten tartea da, San Inazio eta Etxebarri geltokien arteko tartea hain zuzen. Tarte amankomuneko geltoki guztiak lurpekoak dira, Bolueta eta Etxebarriko geltokiak izan ezik. Tarte honetako geltokiak honakoak dira:
- Basauri: Eraikitzen
- Ariz: Eraikitzen
- Etxebarri: Lurgaineko geltokia da, Etxebarriko udalerriaren behekaldean aurkitzen da. Geltokiaren ondoan aparkaleku bat egokitu da metroa erabilita kotxea bertan dohainik aparkatzeko, mugikortasuna eta garraio publikoa sustatu nahiean. 2005eko urtarrilaren 8an inauguratu zen.
- Bolueta: Izen bereko Bilboko auzoan aurkitzen da. Sarbide bakarreko lurgaineko geltoki hau 1997ko urtarrilaren 5ean inauguratu zen.
- Basarrate: Bilboko Santutxuko auzoaren hegoaldean kokatzen da. Sarbide bakarreko lurpeko geltokia da, sarbidea Basarrateko landaren ondoan dago. 1997ko urtarrilaren 5ean inauguratu zen.
- Santutxu: Bilboko Santutxuko auzoan kokatzen da. Bi sarbideko lurpeko geltokia da, bata Zabalbide kaleko 53. zenbakian, eta bestea Tenor Fagoaga kaleko 6. zenbakian. Igoigailua Karmelo kalean dago. 1997ko urtarrilaren 5ean inauguratu zen.
- Casco Viejo (Zazpi Kaleak): Bilboko Alde Zaharrean kokaturik, lurpeko geltoki honek bi sarbide dauzka. Bata Unamuno Plazan eta bestea San Nikolas elizaren alboan. Horrez gain, Begoñako auzoarekin komunikaturik dagoen igogailua dago. 1995ko azaroaren 11ean inauguratu zen.
- Abando: Bilboko Abando auzoan dago. Lurpeko geltoki honek hiru sarbide dauzka. Bata On Diego Lopez Harokoaren Bide Nagusiaren 1. zenbakian (igogailua ere bertan dago), beste bat Berastegi kaleko 1. zenbakian, eta hirugarrena Iparreko geltokian. 1995ko azaroaren 11ean inauguratu zen.
- Moyua: Bilboko Federico Moyua Plazaren inguruan kokatzen da. Lurpeko geltoki honek hiru sarbide dauzka. Bata Moyua Plazan 1. zenbakian, beste bat Moyua Plazaren 3. zenbakian, eta hirugarrena Diputazio kaleko 8. zenbakian. Igogailua On Diego Lopez Harokoaren Bide Nagusiaren 37. zenbakian dago. 1995ko azaroaren 11ean inauguratu zen.
- Indautxu: Bilboko Indautxuko auzoaren inguruan kokatzen da. Lurpeko geltoki honek bi sarbide dauzka. Bata Areiltza Doktorea kaleko 33. zenbakian, eta bestea Indautxu Plazan. Igogailua Areiltza Doktorea kaleko 25. zenbakian dago. 1995ko azaroaren 11ean inauguratu zen.
- San Mames: Bilboko Basurtuko auzoaren inguruan kokatzen da. Lurpeko geltoki honek bi sarbide dauzka. Bata Sabino Arana etorbideko 17. zenbakian, eta bestea Luis Briñas kaleko 23. zenbakian. Igogailua Luis Briñas kaleko 13. zenbakian dago. 1995ko azaroaren 11ean inauguratu zen.
- Deusto: Bilboko Deustuko auzoan kokatzen da. Lurpeko geltoki honek bi sarbide dauzka. Bata Iruña kalean, eta bestea Lehendakari Agirre etorbidean, Bidarte merkatal-gunearen aurrean). Igogailua Iruña kalea eta Lehendakari Agirre etorbideen gurutzagunean dago. 1995ko azaroaren 11ean inauguratu zen.
- Sarriko: Bilboko Ibarrakolandako auzoan kokatzen da. Lurpeko geltoki honek sarrera bakarra dauka Benidorm kaleko 2. zenbakian. Lehendakari Agirre etorbidean bigarren sarrera bat aurrikusita zegoen arren, azkenean ez zen eraiki. Igogailua geltokiaren barruan dago. 1995ko azaroaren 11ean inauguratu zen.
- San Inazio: Bilboko San Ignazioko auzoan kokatzen da. Lehen eta bigarren lineak bidebanatzen diren geltokia da. Lurpeko geltoki honek lau sarrera ditu, Lehendakari Agirre etorbidearen 162. zenbakian, 167. zenbakian, 179. zenbakian eta Levante Plazako 2. zenbakian. Igogailua Lehendakari Agirre etorbideko 170. zenbakian dago.
Tarte honetako lotuneak honakoak dira:
- Bolueta: EuskoTrenen Ermuako eta Bermeoko lineak (E1).
- Zazpi Kaleak: EuskoTrenen Txorierriko linea (E4).
- Abando: Renfe, Renfe Aldiriak (C-1, C-2, C-3), Feve eta EuskoTran
- San Mames: Renfe Aldiriak (C-1 eta C-2), Termibus eta EuskoTran
- San Inazio: Metroaren (L1 eta L2)
[aldatu] Lehenengo Linea
Lehen Linea San Inaziotik Plentziara hedatzen da. 1995ean Bilboko metroa inauguratu arte EuskoTrenen linea zena alegia. Lehen lineako geltoki gehienak lurgainekoak dira, Erandio, Areeta eta Algortakoa izan ezik.
- Lutxana: Erandioko Lutxanako auzoan kokatzen da. Lurgaineko geltoki honek sarrera bakarra dauka. Lehen lineako bidaiari gutxien dituen geltokia da. 1995ko azaroaren 11ean inauguratu zen.
- Erandio: Erandioko Desertuko auzoan kokatzen da. Lurpeko geltoki honek sarrera bakarra dauka Geltokiaren etorbidean. 1995ko azaroaren 11ean inauguratu zen.
- Astrabudua: Erandioko Astrabuduako auzoan kokatzen da. Lurgaineko geltoki honek sarrera bakarra dauka Astrabudua auzoaren behekaldean Bilboko Itsasadarretik hurbil. 1995ko azaroaren 11ean inauguratu zen.
- Leioa: Leioako Udondoko auzoaren ondoan kokatzen da. Lurgaineko geltoki honek sarrera bakarra dauka, Sabino Arana 3 kalean, igogailua geltokiaren barruan dago. Leioako metro geltokiaren ondoan aparkaleku bat egokitu da metroa erabilita kotxea bertan dohainik aparkatzeko. 1995ko azaroaren 11ean inauguratu zen.
- Lamiako: Leioako Lamiakoko auzoan kokatzen da. Lurgaineko geltoki honek bi sarrera dauzka, bata Langileria kaleko 79. zenbakian, eta bestea Gabriel Aresti kaleko 1. zenbakian. Igogailua geltokiaren barruan dago. 1995ko azaroaren 11ean inauguratu zen.
- Areeta: Getxoko Areetako auzoan kokatzen da. Lurpeko geltoki honek bi sarrera dauzka, Ibaigane kaleko 2. eta 23. zenbakietan. Igogailua Ibaigane kaleko 2. zenbakian dago. 1995ko azaroaren 11ean inauguratu zen.
- Gobela: Getxoko Gobelako auzoan kokatzen da. Lurgaineko geltoki honek sarrera bakarra dauka, Negubide kaleko 53. eta 55. Igogailua geltoki barruan dago. 1996ko ekainaren 24ean inauguratu zen.
- Neguri: Getxoko Neguriko auzoan kokatzen da. Lurgaineko geltoki honek sarrera bakarra dauka Sarrenabarri kaleko 1. zenbakian. Igogailua geltoki barruan dago. 1995ko azaroaren 11ean inauguratu zen.
- Aiboa: Getxoko Aiboako auzoan kokatzen da. Lurgaineko geltoki honek bi sarrera dauzka, bata Txakursolo kaleko 14. zenbakian, eta bestea Sarrenabarri kalean. Igogailua geltoki barruan dago. 1995ko azaroaren 11ean inauguratu zen.
- Algorta: Getxoko Algortako auzoan kokatzen da. Lurpeko geltoki honek bi sarrera dauzka, biak Telletxe kalean. Igogailua ere Telletxe kalean dago. 1995ko azaroaren 11ean inauguratu zen.
- Bidezabal: Getxoko udalerrian kokatzen da. Lurgaineko geltoki honek bi sarrera dauzka. 1995ko azaroaren 11ean inauguratu zen.
- Ibarbengoa: Eraikitzen
- Berango: Berangoko udalerrian kokatzen da. Lurgaineko geltoki honek sarrera bakarra dauka. 1995ko azaroaren 11ean inauguratu zen.
- Larrabasterra: Sopelako Larrabasterrako auzoan kokatzen da. Lurgaineko geltoki honek sarrera bakarra dauka. 1995ko azaroaren 11ean inauguratu zen.
- Sopelana: Sopelako udalerriaren erdigunean kokatzen da. Lurgaineko geltoki honek sarrera bakarra dauka. 1995ko azaroaren 11ean inauguratu zen.
- Urduliz: Urdulizeko udalerriaren erdigunean kokatzen da. Lurgaineko geltoki honek sarrera bakarra dauka. 1995ko azaroaren 11ean inauguratu zen.
- Plentzia: Plentziako udalerriaren kanpoaldean aurkitzen da, Butroe ibaiaren zubitik gertu. Lurgaineko geltoki honek sarbide bakarra dauka Geltoki kalean. 1995ko azaroaren 11ean inauguratu zen.
Tarte honen lotuneak honakoak dira:
- San Inazio: Metroaren bigarren linea.
[aldatu] Bigarren Linea
Bigarren linea San Inaziotik Santurtziko Kabiezeseko auzora hedatuko da. 2007. urtean metroa Portugaleteraino heltzen zen. 2008. urtean metroa Santurtzira helduko da bi geltokiekin, Peñota eta Santurtzi. 2009an metroa Santurtziko Mamariga auzora helduko da lantzagailu baten bitartez, Mamarigako geltokia Santurtzikoarekin lotuz. Azkenik, 2010ean metroko Kabiezeseko geltokia martxan jarriko da, hau ere Santurtziko udalerrian kokatuta. Bigarren linearen geltoki guztiak lurpekoak dira, Urbinagakoa izan ezik.
- Gurutzeta/Cruces: Barakaldoko Gurutzetako auzoan kokatzen da. Lurpeko geltoki honek bi sarrera dauzka, bata Gurutzeta plazan, eta bestea Llano kalean. Igogailua Balejo kalean aurkitzen da. 2002ko apirilaren 13an inauguratu zen.
- Ansio: Bilbao Exhibition Centre erakustazoka berriaren ondoan kokatzen da, Barakaldoko udalerrian. Lurpeko geltoki honek sarrera bakarra dauka Ansio kalean. 2002ko apirilaren 13an inauguratu zen.
- Barakaldo: Barakaldoko udalerriaren erdigunean kokatzen da. Lurpeko geltoki honek hiru sarrera dauzka, Foruen kalean, Euskadi etorbidean, eta azkena Elkano kalean. 2002ko apirilaren 13an inauguratu zen.
- Bagatza: Barakaldoko Santa Teresako auzoan kokatzen da. Lurpeko geltoki honek bi sarrera dauzka, Santa Teresa plazan eta Gabriel Aresti kalean. Igogailua ere Gabriel Aresti kalean aurkitzen da. 2002ko apirilaren 13an inauguratu zen.
- Urbinaga: Sestaoko Simondrogas auzoaren ondoan kokatzen da. Lurzoruaren berezitasuna dela eta, metroaren arduradunek lur gaineko bidezubi bat eraiki zuten, eta geltokia bidezubi honen bitartez lurzoruaren gainean esekita dago. Urbinagako geltokian Renfe Aldiriakekin batera geltoki intermodal bat eraikiko zela aurrikusten zen, baina oraindik ez da proiekturik zehaztu. Sarrera bakarra dauka Jose Irakaslearen kalean. 2002ko apirilaren 13an inauguratu zen.
- Sestao: Sestaoko udalerriaren erdigunean kokatzen da. Lurpeko geltoki honek hiru sarrera dauzka, Kasko plazan, La Salle kalean eta Txikito bidean azkena. Igogailua Kasko plazan aurkitzen da. 2005eko urtarrilaren 8an inauguratu zen.
- Abatxolo: Portugaleteko Azetako auzoan kokatzen da. Lurpeko geltoki honek bi sarrera dauzka, bata Palangreros kaleko 9. zenbakian, eta bestea Azeta kaleko 2. zenbakian. Igogailua Abatxolo kaleko 36. zenbakian aurkitzen da. 2007ko urtarrilaren 20an inauguratu zen.
- Portugalete: Portugaleteko udalerriaren erdigunean kokatzen da. Lurpeko geltoki honek bi sarrera dauzka, bata Zubeldia Irakaslea kaleko 22. zenbakian, eta bestea Carlos VII kaleko 19. zenbakian. Igogailua Ferdinand Arnoid kalean aurkitzen da. 2007ko urtarrilaren 20an inauguratu zen.
- Peñota: Eraikitzen
- Santurtzi: Eraikitzen
- Mamariga: Eraikitzen
- Kabiezes: Proiektatuta
Tarte honen lotuneak honakoak dira:
- San Inazio: Metroaren lehen linea.
- Santurtzi: Mamarigako lantzagailua.
[aldatu] Hirugarren Linea
Etxebarriko San Antonio auzoaren eta Bilboko Matiko bitartean eraikiko da hurrengo urteetan. Guztira 5,7 kilometroko luzera izango du eta zazpi geltoki, horietatik bost lurpekoak. Linea honen geltokiak honakoak izango dira:
- San Antonio Etxebarri: Proiektatuta
- Otxarkoaga: Proiektatuta
- Txurdinaga: Proiektatuta
- Zurbaranbarri: Proiektatuta
- Zazpi Kaleak: eta Lineetako geltokian lanak izango dira geralekua handitzeko, L3 Lineako metroentzako lekua izateko.
- Uribarri: Proiektatuta
Tarte honen lotuneak honakoak dira:
- Matiko: EuskoTrenen Linea (Txorierrikoa).
- Zazpi Kaleak: Metroaren eta Lineak eta EuskoTrenen Linea (Txorierrikoa).
- Zurbaranbarri: EuskoTrenen Linea (Txorierrikoa).
[aldatu] 1995etik aurrera zabaldutako geltoki berriak
- 1996. urtean: Gobela ()
- 1997. urtean: Santutxu, Basarrate eta Bolueta ()
- 2002. urtean: Gurutzeta, Ansio, Barakaldo, Bagatza eta Urbinaga ()
- 2005. urtean: Sestao () eta Etxebarri ()
- 2007. urtean: Abatxolo eta Portugalete ()
Zabalduko diren geltoki berriak:
- 2008. urtean: Ibarbengoa (), Peñota eta Santurtzi ()
- 2009. urtean: Mamariga ()
- 2010. urtean: Kabiezes (), Ariz eta Basauri ()
- 2012. urtean: San Antonio Etxebarri, Otxarkoaga, Txurdinaga, Zurbaranbarri, Uribarri eta Matiko ()
[aldatu] Prezioak eta guneak
Metro sarea hiru gunetan banaturik dago:
- A Gunea, Bilboko geltokiak (Bolueta / San Inazio tartea).
- B Gunea
- B.0 Gunea, Goi Nerbioiko geltokiak (L1 eta L2) (Etxebarriko geltokia).
- B.1 Gunea, Eskuinaldeko geltokiak (L1) (Lutxana / Berango tartea).
- B.2 Gunea, Ezkerraldeko geltokiak (L2) Gurutzeta/Cruces / Portugalete tartea.
- C Gunea, (L1) (Larrabasterratik Plentziaraino).
Metroak ezarritako sistemaren arabera, bidaia-txartela metrora sartzean zein irtetean sartu beharra dago makinetan.
[aldatu] Karnetak
Metro Bilbaok 3 karnet berezi eskaintzen ditu, pertsonal eta transferigabeak direnak, eta 5 urtetako balio epearekin. Karnetek zenbait deskontuez onuratu dezake bidaiaria. Karnetak Metro Bilbaoko Bezeroei Arreta egiteko Ofizinetan eska daitezke (Ansio, Casco Viejo edota San Inazioko geltokietan, eta Ibaigane kalean 17. zenbakian, Areetako geltokiaren ondoan). Karnet bakoitzak 3€ko prezioa du.
- Kide Karneta: Hilekoa eta Super 50 txartelekin erabiltzekoa.
- Karnet Gaztea: Gazte txartelarekin erabiltzekoa.
- Plus Karneta: Gizatrans txartelarekin erabiltzekoa.
[aldatu] Txartelak eta prezioak
Txartelen prezioak 2008 urterakoak dira:
- Joanaldia: Tarifak: Gune 1: 1,30€; 2 Gune: 1,45€; 3 Gune: 1,55€
- Joan-etorria: Transferigarria. Tarifak: Gune 1: 2,60€; 2 Gune: 2,90€; 3 Gune: 3,10€
- Creditrans: Transferigarria, eta behin baino gehiagotan erabiltzekoa bidaia bakoitzean. Tarifak (Metroan bidaia bakarreko): Gune 1: 0,68€; 2 Gune: 0,81€; 3 Gune: 0,91€
- Eguneko bidaitxartela: Transferigarria, egun batean nahi den beste bidaiatzeko. Tarifa: 3€ (edozein gune(eta)rako)
- Hilekoa: Pertsonal eta transferigabea, 30 egunetan nahi den beste bidaiatzeko. Txartel hau eskuratzeko beharrezkoa da Karnet bat izatea (edozein karnet balio du). Tarifak: Gune 1: 28,70€; 2 Gune: 34,10€; 3 Gune: 40€
- Gazte Txartela: Pertsonal eta transferigabea, urte batean nahi den beste bidaiatzeko. Txartel hau eskuratzeko Karnet Gaztea eta 26 urte baino gutxiago izatea beharrezkoa da. Txartela Metro Bilbaoko Bezeroei Arreta egiteko Ofizinetan eska daiteke. Tarifak: Gune 1: 184€; 2 Gune: 216€; 3 Gune: 249€
- Gizatrans: Pertsonal eta transferigabea. Bilboko metroan eta Bilbobusen erabiltzeko. Txartel hau eskuratzeko Plus Karneta, 65 urte baino gehiago izatea edota %65 edo gehiagoko minuzbalio edo baliogabetasun izatea beharrezkoa da. Txartela Metro Bilbaoko Bezeroei Arreta egiteko Ofizinetan eta Bizkaiko Garraio Partzuergoko ofizinetan (San Mames geltokian) eska daiteke. Gizatrans txartelaren kostua: 3€. Tarifa (Bilboko metroan edota Bilbobusen bidaiako): 0,27€ (edozein gune(eta)rako).
- EuskoTrenekin baterakoa: Txartel hau EuskoTreneko geltokietan eskura daiteke (Bolueta eta Zazpi Kaleetako geltokietan.
- Renferekin baterakoa (Uria): Transferigarria, 10 bidaia egiteko. Uria txartela hurrengo geltokietan erabiltzekoa da: Bilboko metroko A Gunean eta Bilboko Renfe Aldirikoen Bilbao-Abando, Zabalburu, Ametzola, Autonomía, San Mamés, Zorrotza, La Peña eta Olabeagako geltokietan. Burdinbideen arteko aldaketa egiteko gehienezko denbora 20 minutukoa da. Eskuratzeko tokiak: Abando eta San Mamés geltokiak. Tarifa: 9,65€
- Super 50: Pertsonal eta transferigabea, 30 egunetan 50 bidaia egiteko. Txartel hau eskuratzeko beharrezkoa da Karnet bat izatea (edozein karnet balio du). Tarifak: Gune 1 : 23,50€; 2 Gune: 27,50€; 3 Gune: 31,50€
- Familia ugariak: Pertsonal eta transferigabea, bidaia bakarra egiteko. Familia Ugari Orokorra (FNG) eta Familia Ugari Berezietarako (FNE). Txartela eskuratzeko Familia ugariko karneta izatea beharrezkoa da. Txartela Metro Bilbaoko Bezeroei Arreta egiteko Ofizinetan eskura daiteke. Tarifak: Gune 1: (FNG): 0,90€ (FNE): 0,60€; 2 Gune: (FNG): 1,05€ (FNE): 0,65€; 3 Gune: (FNG): 1,10€ (FNE): 0,70€
- Talde txartela: Egun jakin batean bidaia bakarra edo joan-etorria egiteko. 20 edo pertsona gehiagoko taldetan bidaiatzeko. Txartela telefonoz eskura daiteke. Kostua: Creditransen tarifen parekoa, pertsona zenbakiaren arabera.
[aldatu] Ordutegia
Bidaiariak | ||
---|---|---|
Urtea | Bidaiariak | |
|
||
1996 | 31.660.121 | |
1997 | 41.493.501 | |
1998 | 49.102.360 | |
1999 | 50.866.407 | |
2000 | 54.173.349 | |
2001 | 55.894.768 | |
2002 | 66.705.570 | |
2003 | 72.609.409 | |
2004 | 73.088.978 | |
2005 | 77.801.841 | |
2006 | 79.780.094 | |
2007 | 85.864.456 |
Trenak goizeko 6etatik gaueko 11ak arte ibiltzen dira igandetik ostegunera. Ostiraletan zerbitzua gauerdiko ordu biak arte luzatzen da, eta larunbat gauetan trenak gau osoan aritzen dira. Gauez trenak 15-30 minutuko maiztasunaz ibiltzen dira, gunearen arabera.
A gunean trenak 2,5 eta 5 minutuko maiztasunarekin ibiltzen dira, eguneko ordua eta asteko egunaren arabera. B gunean, lehen eta bigarren lineatan, 5 minuturo ibiltzen dira trenak astean zehar, eta 10 minuturo beste egunetan. C gunean 20 minuturo ibiltzen dira trenak astegun eta jaiegunetan.
[aldatu] Bidaiariak
2007 urtean ia 86 milioi lagun bidaiatu zuten Bilboko Metroan. Metroaren erabilpena urtero haziz joan da, 1995ean inauguratu zenetik.
Bereziki aipagarriak dira 1997 eta 2002 urteetako igoerak. Urte haietan Santutxu eta Basarrateko geltokiak eta Gurutzeta/Cruces eta Urbinaga bitarteko tarteak zabaldu ziren.
2006an bidaiari handitzearen arrazoietako bat Basauriko udalak Etxebarriko Metro geltokira arte jarritako doako autobus zerbitzua da. Bost minutuko maiztasunarekin autobus batek Basauriko udalerriaren erdigunea Bilboko metroaren Etxebarriko geltokiarekin lotzen du.
[aldatu] Geltokirik erabilienak 2006an
- Abando: 6.569.655 bidaiari
- Casco Viejo: 6.427.006 bidaiari
- Moyua: 6.036.020 bidaiari
- Indautxu: 5.876.539 bidaiari
- San Mamés: 5.541.777 bidaiari
[aldatu] Ezaugarri teknikoak
Metroak CAF eta ABB enpresek eraikitako bagoiak erabiltzen ditu. Zehazki esanda, 500 eta 550 saileko bagoiak. Guztira lau kotxe dago unitateko, denak motoreak. Motore bat dago ardatz bakoitzeko, denera 16 motore. Motore bakoitzaren potenzia 180kw da, beraz guztira unitate bakoitzean 2.880kw-etako potentzia dago. Unitatearen zabalera 72,12 metrokoa da, eta kanpoko zabalera 2,8 metrokoa. Trenaren edukiera 712 pertsonatakoa da, 568 zutik eta 144 eserita, guztira lau pertsona metro karratuko.
Tren unitate bakoitzak bi motore-konpresore multzo dauzka, aire konprimatua 10 Kg/cm2-ra ematen dutenak, minutuan 1.450 litro aireko emaria posible eginez. Bagoietako altzariak Irungo Akaba enpresak eginak dira. Trenak Sopelako deposituan gordetzen dira, bertan noizean behineko azterketa teknikoak burutzen direlarik.
Lehen 16 ibilgailuek UT 501etik 516ra bitarteko zenbakiak daramatzate eta 1995ko azaroan eman zizkion CAFek Metro Bilbaori. Bagoien barruan jarlekuak binaka eta bata bestearen aurretik (2+2) eta binakako antolatzen dira. Jarlekuak Metro Bilbao enpresaren koloreak daramatzate, gorria eta grisa. Metroak, Santurtzira ailegatzearekin batera jasango duen bidaiari trafikoaren igoera aurrikusiz, trenetan bostgarren bagoi baten ezarpenean pentsatu da. Horretarako lurgaineko geltoki batzuk egokitu beharko dira. Bostgarren bagoi horrek, trenen edukiera 890 pertsonaraino igoko da.
1996ean tren berri gehiago eskatu ziren, UT 517 eta UT 524 bitartekoak. Bigarren lineak eskarian eragindako igoerak eraginda beste 13 tren eskatu zizkion Metro Bilbaok CAF eta Adtranzi (ABB izandakoaren izen berria). Tren hauek 2001eko urrian entregatu ziren. Entregatutako azken unitateak UT 550 sailekoak izan dira, metroaren bigarren linearen ezaugarrietara hobeto egokitutakoak. Aire girotuan hobekuntzak izateaz gain, tuneletako maldak igotzeko behar besteko potentzia duten trenak dira.
1998 urteaz geroztik, metroak ATP (Automatic Train Protection)eta ATO (Automatic Train Operation) sistemak erabiltzen ditu. Azken honek trenaren kontrola metroaren gidariaren esku uzten du. Trenaren kontrola bere esku dagoen botoi bakarrean utziz.
[aldatu] Sariak
Zerbitzuan egondako urteetan, metroak hainbat sari jaso ditu:
- 1995: El Correo 1995 Saria.
- 1997: Michael Weiss diseinugileak Diseinuaren Profesionalen Espainiako Elkartearen saria.
- 1997: Espainiako Arkitekturako IV. Biurtekoa. Finalista Manuel de la Dehesa sarian.
- 1997: Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren Sarien IV Edizioa. Epaimahaiaren aipamen berezia (Lehiaketatik kanpo).
- 1998: Brunel trenbide arkitekturaren saria Metro Bilbaori orokorrean, eta Sarrikoko geltokiari bereziki.
- 1999: AENOR elkartearen ISO 9002 ziurtagiria.
- 1999: International Film and Video Festival. Silver Screen Award "Underground Bilbao, Engineering and Architecture" bideoari.
- 2000: Laneko Segurtasuneko Estatuko Garaikurra eta Ohorezko Goraipamena Istripuen Prebentziorako Elkarteak.
- 2000: Emakunde elkarteak emaniko Emakume eta Gizonentzako Aukera Berdintasunetan Erakunde Laguntzaile izendapena.
- 2000: Metroaren eserlekuen diseinatzaileari, Zientzia eta Teknologiako Ministerioak ematen duen Industria Diseinuaren Estatuko Saria.
- 2000: Bizkaiko Ahalmen Urrikoen Federazio Koordinatzaileak emaniko Irismen Saria.
- 2002: Comeravasa Saria, metroaren bigarren lineari.
- 2002: AENOR elkarteak emaniko ISO 14001 ziurtagiria.
- 2004: Orbere Saria, Genero Politikaren Sustapenarengatik.
- 2005: Enpresarentzako GIMM Saria
- 2006: Paperezko faroltxoa Saria, Bizkaiko liburu saltzaileen elkarteak eta Liburu Ganberak emana.
[aldatu] Bibliografia
- RIECHERS, Daniel: Metros in Europa. Transpress Verlag, Stuttgart, 1996. ISBN 3-344-71049-4 (Kapitel „Madril“)
- SCHWANDL, Robert: Metros in Spain – The Underground Railways of Madrid, Barcelona, Valencia and Bilbao. Capital Transport, London, 2001. ISBN 1854142429
[aldatu] Ikus, gainera
- Metro Bilbao enpresa
- EuskoTren
[aldatu] Kanpo loturak
Bilboko garraio publikoa | ||
---|---|---|
Artxandako funikularra • Bilbobus • Bilboko metroa • Bizkaibus • Bizkaiko Zubia • EuskoTran • EuskoTren • FEVE • Renfe Aldiriak |