Lurrikara
Wikipedia(e)tik
Lurrikara, baita ere seismo edo sismoa, lurzoruaren astinaldi edo mugimendu bortitzei deitzen zaie, normalean jatorri tektoniko edo bolkanikoa dutenak. Itsasikara itsasoan gertatzen den seismoari deitzen zaio. Lurrikaren, bere jatorrien eta uhin sismikoak lurrean zehar nola zabaltzen dire aztertzen duen zientziari sismologia deitzen zaio.
Lurrikara gehienak plaka tektonikoen mugetan konzentraturiko indarrek lurrazalaren egokitze bat behartzen dutenean gertatzen dira. Ziklo sismiko izeneko ziklo baten amaieran gertatzen dira, noiz lurraren barnean deformazioaren indarra pilatzen da, gero bapatean askatuz eta lurrikara sortuz. Honen ondoren, deformazioa berriro pilatzen hasten da.
Lurrikara gertatzen den lurrazpiko puntuari hipozentro deritzo, eta bere bertikalean dagoen lurrazaleko puntuari (eta, noski, kaltetua izango den lehen puntuari) epizentro.
Itsaspeko lurrikarek tsunamiak sor ditzakete, 2004eko Eguberrietan Indonesia, Tailandia eta kostako beste hainbat herrialdeetan 200.000 hildakotik gora eraginez.
[aldatu] Historiako lurrikara handiak
Lurrikara hiltzaileenak | ||||
---|---|---|---|---|
Postua | Lurrikara | Estatua | Urtea | Hildakoak |
1 | "Shaanxi" | Txina | 1556 | 830.000 |
2 | "Indiako Ozeanoa" | Indonesia ondoan | 2004 | 283.100 |
3 | "Tangshan" | Txina | 1976 | 242.000 |
4 | "Alepo" | Siria | 1138 | 230.000 |
5 | "Gansu" | Txina | 1920 | 200.000 ggb |