Charlton Heston
Wikipedia(e)tik
Charlton Heston (jaiotzez John Charles Carter; Evanston, Illinois, 1923ko urriaren 4a – Beverly Hills, Kalifornia, 2008ko apirilaren 5a) zinema, antzerkia eta telebistan ibilitako aktore estatubatuar ospetsua izan zen.
Heston ezaguna izan da nagusiki heroiaren paperak egin izatearren, Moisesena eginez "The Ten Commandments" pelikulan, George Taylor koronelarena "Planet of the Apes"-en eta Judah Ben-Hur "Ben-Hur"en, besteak beste, azken honek Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria emanez 1959an.
Bestela, gaztaroan politikoki demokrata liberal izatetik ideologia kontserbadorea edukitzera igaro zen azken urteetan.
Alzheimerren gaixotasunak jota zendu zen.
[aldatu] Filmografia hautatua
- 1950 "Julius Caesar".
- 1954 "The Naked Jungle".
- 1956 "The Ten Commandments".
- 1958 "Touch of Evil".
- 1959 "Ben-Hur".
- 1961 "El Cid".
- 1963 "55 Days at Peking".
- 1965 "Major Dundee".
- 1968 "Planet of the Apes".
- 1972 "Antony and Cleopatra".
[aldatu] Hautu politikoak
Arrazakeriaren aurkako bere jarrera publikoki adierazi zuen 1960ko hamarkadan, Washington Hirian eskubide zibilen alde egindako manifestazio erraldoian parte hartuz 1963an, Martin Luther Kingen ondoan. Halaber, garai hartan Vietnamgo gerraren aurka azaldu zen.
Hala ere, 1980ko hamarkadan aldaketa nabarmena egin zuen eta ildo kontserbadoreagoari jarraitu zion, besteak beste Ronald Reagan, George H. W. Bush eta George W. Bush presidenteen alde eginez eta National Rifle Association erakundearen presidentea izan zen 1998tik 2003 arte.