See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions

See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Gazte Topagunea - Wikipedia, entziklopedia askea.

Gazte Topagunea

Wikipedia(e)tik

Etxarri Aranatzen 2006an egin zen Gazte Topaguneko akanpalekua.
Etxarri Aranatzen 2006an egin zen Gazte Topaguneko akanpalekua.

Gazte Topagunea bi urtez behin Aberri Egunaren inguruan Euskal Herrian egiten den gazte ezkertiar eta abertzaleen bilkura bat da. Bertan hitzaldi eta bestelakoez gain, kontzertuek izaten dute erakargarritasun handia. Hasieran Jarraik deitu zuen, Etxarri-Aranatzen, 1994an. Hurrengo urteetan horrela ere izan zen, harik eta 2000. urtean Gazteriakekin batera Kanbon deitu eta bertan Haika erakundea sortu zen arte. Hurrengo urteetan talde hauen ilegalizazioarekin batera gazte mugimenduko kide ezberdinek deitu dute. 2008an Lezon izan zen azken edizioa.

Eduki-taula

[aldatu] Edizioak

[aldatu] 2002 - Elorrio

Martxoaren 29tik apirilaren 1era egin zen lehenengo aldiz Bizkaian. Lehenengo aldia izan zen ere egun osoko egitarau bat aurkeztu zela, hitzaldi eta tailer ugarirekin. Segi antolakundea existitzen zen lehenengo Gazte Topagunea izan zen eta aurreko urtean egin zen Haikaldiarekin alderatua oso izaera ezberdina izan zuen. Kontzertu handien artean RIP, Berri Txarrak eta Sepultura egon ziren.

[aldatu] 2004 - Itsasondo

2004ko Topaguneko akanpalekua.
2004ko Topaguneko akanpalekua.

Itsasondon apirilaren 9tik 12ra burutu zen Topagunea. Eurite handiak egin zituen eta lurra zehar lokaztuta zegoen. Horrek asko jaitsiarazi zuen herrian bizi izan zen giroa. Hala ere apustua egin zuten urte horretan zerbitzu gehigarriak eskaintzearren, hala nola komun hobeak eta jantokia. Internetako konexioa egon zen eta Gaztesareak lehenengo aldiz eman zuen zuzenean han gertatzen zenaren berri.

Lehenengo eguneko kontzertuan Lor, Kauta, Betagarri eta Parabellumek jo zuten. Bigarren egunean Fermin Muguruza, Su Ta Gar eta Soziedad Alkoholikak jo zuten, aurreko hilabetetan jasan zuten kriminalizazioa salatu asmoz. Hirugarren egunean Berri Txarrak, Kokein, Banda Bassotti eta O'Funk'Illok jo zuten.

[aldatu] 2006 - Etxarri-Aranatz

2006ko Topaguneko harrera ekitaldia.
2006ko Topaguneko harrera ekitaldia.

12 urte ondoren berriro itzuli zen Etxarri-Aranatzera Gazte Topagunea. Apirilaren 14tik 17ra bitarte egin zen. Bertan kontzertuez gain hitzaldi ugari egon ziren. Herrian akanpalekua, akeita gunea, azoka bat, gaztetxe gunea, herri eskola, herri gunea, jantokia, karpa erraldoi bat eta kultur etxea atondu ziren ekimenak egin ahal izateko. Hitzaldiak eskaini zituztenen artean Joseba Permach, Ainhoa Etxaide, Jagoba Zulueta, Floren Aoiz, eta Justo de la Cueva egon ziren besteak-beste.

Kontzertuetan lehenengo egunean Obrint Pas eta Ken 7k jo zuten karpa handian eta Banda Batxoki eta Anger Gaztetxe Gunean. Bigarren egunean Berri Txarrak, Koma, Etsaiak eta Izatek jo zuten karpan eta Ari eta Mix6tk Gaztetxe Gunean. Hirugarren egunean herrian zehar Musikherria disketxeko kide diren Erail, Gailur, Irauli, Al Karajo, Raperos de Emaus, Komando Itinerante, Mossin Nagant, Odolaz Blai, Sophrosyne, Maz Mon Kis, Txinaski eta Ipurtzulo taldeek jo zuten. Karpan Mouss et Hakim, Macaco, Kuraia eta Def Con Dosek jo zuten.

Azken egunean Anje Duhaldek jo zuen Gaztetxe gunean.

[aldatu] 2008 - Lezo

2008an martxoaren 21etik 24era egin zen Lezon (Gipuzkoa), eguraldi txarrak markatuta, euria, haizetea eta are elurra izan baitzen bertan. Edizio honen leloa "Etorkizuna, independentzia!" izan zen.

Aurreko edizioetan bezala, hitzaldiak, tailerrak eta kontzertuak izan ziren, ekitaldiak herrian zehar antolaturiko gune desberdinetan banatuz: Gaztetxe Gunea, Akeita Gunea, Musika Gunea (karpa handi eta txiki banarekin), Herri Gunea, Eskola Gorria eta Kamaradak Txokoa. Musikari dagokionez, Ken 7, Latzen, Anestesia, Koma, Sorkun & The Vicepresidentes, Etsaiak eta Des-Kontrol taldeak aritu ziren, besteak beste. Hitzaldiei dagokienez, aipatzekoa izan zen Michel Collon militante alterglobalizatzailearen parte hartzea. Tailerrei dagokienez, informatikari, sexualitateari nahiz emakumezkoentzako pornoari (Gils who like porno ekimena) buruzkoak izan ziren.

Halaber, Kamaradak sare internazionalistarekin batera, munduko hainbat mugimendutako kideak parte hartu zuten Topagunean, hitzaldiak emanez edo bestelakoetan. Horien artean Venezuelako Gazte Bolivartarren taldekoak, eta Palestina, Kurdistan, Alemania, Irlanda, Katalan Herriak, Andaluzia nahiz Sardiniako gazte talde desberdinetako kideak, beste batzuren artean.

Topaguneak iraun zuen egunetan XGT izeneko egunkaria banatu zen, interneten jarraipen berezia egiteko web orri bat prestatu zen eta Irauli Uhinak izeneko irratsaioa emititu, Topaguneari loturiko albisteak hedatuz.

[aldatu] Ikus, gainera

  • Gazte Mugi!

[aldatu] Kanpo loturak

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -