See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions

See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Espainiako Trantsizio Demokratikoa - Wikipedia, entziklopedia askea.

Espainiako Trantsizio Demokratikoa

Wikipedia(e)tik

Espainiako armarria Trantsizio garaian  (1977-1981)
Espainiako armarria Trantsizio garaian (1977-1981)

Espainiako Trantsizio Demokratikoa deitu zaio Francoren diktaduraren amaieratik hasi eta mendebaldeko herriek demokratikotzat onartutako estatu bat izatera pasa zen arteko denbora horri. Espainiaren historian bi data jarri ohi dira muga; hasiera Francisco Franco diktadorearen heriotza eguna da, 1975eko azaroaren 20a eta amaiera 1982ko urriaren 28a, PSOEk hauteskundeetan garaipena lortu zuen eguna, hain zuzen.

Francok esan zuen bere ondorengotza “lotuta eta ondo lotuta” utzi zuela. Urte haietan frankismoko buruzagi gorenek gerra zibiletik herriaren baitan txertatutako beldurra erabili zuten eskatutako aldaketak beraiek nahi zituzten mugetaraino soilik iristeko eta, gainera, diktaduraren baitako krimen larriak inolako zigorrik gabe gera zitezen. Elkarbizitzaren beharra gogoratuz eta beste gerra zibil bat ez sortzeko mezua behin eta berriz azaleratuz krimen larrienak bizi izan zituzten generazioak hil arte iraun zuen isiltasunak.

Eduki-taula

[aldatu] Joan Karlos I.a erregea diktaduraren jarraitzaile gisa

Joan Karlos I.ak bere erregetza frankismoaren legalitatea apurtu gabe hasi zuen. Mugimenduaren Printzipioak zin egin zituen eta frankismoan onartutako gorteen aurrean koroatu zen. "Estatuaren Lege Organikoa" errespetatu zuen bere lehen gobernuburua izendatzeko. Bere lehen hitzaldian sistema politikoa aldatzeko borondatea adierazi zuen.

Franco jenerala hiltzean, Joan Karlos Borboi, Joan Karlos I.a Espainiako errege izendatu zuten 1975eko azaroaren 22an, Francok indarrean jarritako oinordekotza legeari jarraituz. Ordutik aurrera plan bati jarraituz eman zen trantsizio izeneko prozesua. Plan hau mendebaldeko herriek, Espainiako eta nazioarteko kapitalismoak, oposizioko alderdi nagusienek eta frankismoaren erregimenaren barruko koadroek jarri zuten martxan. Helburua, estatu frankista homologatutako estatu demokratiko bihurtzea izan zen.

Plan horretan arazoa beste bat zen, aldaketa proposatzen zuten mugimenduek gehiegizko kontsidera zitezkeen garaipenak ez lortzea hain zuzen. Horrela, ziurtatutzat eman zen frankismoaren koadro guztiek bere lekuetan jarraituko zutela, funtzionarioen mailatik hasi (irakasle, polizia, epaile, mediku... izan), eta militarrenganaino iritsiz. Gainera, koadro politiko gehienak ere ziurtatu zuten bere jarraipena sortuko zen "zentroko" partidu berrian (UCDn hain zuzen). Jarraipena honela ziurtatuta, estatu burutik hasi eta estatuaren azkeneko ordezkariarenganaino, frankismoaren mantentzaile izan zen elizaren estatus berezia ziurtatzeko pausua eman zen eta 1978ko konstituzioa baino lehen hitzartu zen konkordatoaren jarraipena, Eliza Katolikoari estatus fiskal berezia emateaz gain, hezkuntza eta diru laguntzetan pribilegio egoera mantentzen ziona.

Gauzak horrela, urte hauetako aldaketa guztiak sustraitutako botere hauen guztien eta aldaketa zale ziren besteen arteko lehia gisa jokatu ziren, gehiegizko eskaeren aurrean armadaren mehatxu inplizitu eta esplizituak gertatu zirelarik, 1936ko Gerra eta haren errepresio bortitzaren beldurra, oraindik mantentzen zena, esplotatuz jendea posizio mugatu batzuetan mantentze aldera.

Jarrera hau Torcuato Fernández Mirandak jarri zuen hitzetan zera esanda: "legetik legera joan behar da legearen bitartez". Jarrera honen aurka baziren frankismoaren inolako aldaketarik nahi ez zutenak, "ultrak" eta ejertzitoko zenbait buru. Platajunta, oposizio demokratikoko alderdien batura (Junta Democrática de España eta Plataforma de Convergencia Democrática), hasiera batean lege hausturaren alde zegoen.

[aldatu] Monarkiaren lehen gobernua: Arias Navarro (1976ko urtarrila-uztaila)

Hasiera batean argi eta garbi jo zen jarraipenaren alde zegoen gobernu bat sortzera. Manuel Fraga Iribarne (gobernazio ministroa), José María de Areilza (kanpo arazoak), Antonio Garrigues, (justizia). Demokristau bat ezarri zen Alfonso Osorio (presidentzia) eta frankismoaren aparatuetako bi aditu: Rodolfo Martín Villa (sindikatuak) eta Adolfo Suárez (mugimenduaren ministro). Defentsan frankismozale amorratu bat ezarri zen Fernando de Santiago.

Aldaketak oso xumeak izan ziren, “ley de Reunión y Manifestación” delakoa bat, baimenik gabeko bilerak onartzen zituena eta “ley de Asociaciones Políticas” talde politikoak onartzen zituena, partiduak izan gabe.

Aldi hartan, amnistiaren aldeko manifestazio gero eta gehiagozeuden. ETAk atentatuekin jarraitzen zuen. 1976ko urtarrilean sei mila langilek greba hasi zuten Gasteizen lan baldintza hobe batzuen alde eta gehienezko soldaten dekretuaren aurka. Martxoan greba orokorra proposatu eta orokorki jarraitu zen martxoaren 3an. Egun horretan Gasteizko San Frantzisko elizan sarut zen plozia armatua. Langileen batzar bat egitea zegoen pentsatua eta poliziak eliza uzteko agindua eman eta bete zuen parrokoaren hitzei eta konkordatoren edukiei jaramonik egiteke. Gas negar eragileak jaurtiki eta korrika atera zirenei alboetan borra kolpeka hartu zitzaien eta aurrez aurre aurkitutakoei metraileta eta pistola tiroka. Hildakoak haue izan ziren: Pedro María Martínez Ocio, Forjas Alavesaseko langilea, 27 urte, Francisco Aznar Clemente, okina eta ikaslea, de 17 urte, Romualdo Barroso Chaparro, “Agrator”ekoa, 19 urte, José Castillo, “Basa”koa (Grupo Arregui), 32 urte. Bi hilabeteren buruan hil zen Bienvenido Pereda, “Grupos Diferenciales”ekoa, 30 urterekin. Lau oso larriki zaurituak. Hirurogei baino gehiago larriki zaurituak, erdiak bala tiroz. Ehundaka arinki zaurituak.

Alemaniako PSDko zuzendariak bertan behera utzi zuen Fraga Iribarnerekin hitzatutako bilera. Hau nazioartean erreforma “saltzeko” ahaleginak egiten ari baitzen.

Hilabeteak iraun zituzten protestaldiek eta gobernuaren aurkako greba eta mobilizazioek.


Jurramendiko gertakariak (1976ko maiatzaren 9a)

Karlismoa Frankoren diktaduraren barneko partidu bakarreko osagarrietako bat zen Falangerekin batera. Urte hauetan bi adar elkarrengandik aldentzen ari ziren eta frankismo osteko aparatuak karlismoa kontrolpetik galtzeko arriskua ikusten zuen.

Hortaz, talde paramilitarrek frankismotik aldentzen ari zen adarra zigortu zuten Jurramendi edo Montejurrako urteroko Viacrucisean. Iratxeko monastegitik karlisten prozesioa irtetzear zegoela harrikadaka eta borra kolpeka hartu zituzten. Erasotzaileetako batek pistola atera eta karlista bat hil zuen. Eta hau guztia gertatu zen Guardia Zibila eta Polizia Armatua hantxe zeudelarik, ezertxo ere egin gabe.

Prozesioa segi eta gailurrera iristen ari zela beste eraso bat izan zen eta beste bat hil zuten tiroz eta batzuk zaurituta gelditu ziren.

Poliziak inguruan hain ugari egoeak gobernua erasotzaileen babesle bihurtzen zuen eta oposizio demokratikoak horixe salatu zuen. Oso gutxi auzipetu ziren eraso hauengatik eta denak 1977ko amnistiak askatu zituen.

ETA, GRAPO, eta ultraeskuinaren erasoa

GRAPOk, muturreko ezkerreko marxistak, 1977ko urtarrilean bi polizia eta guardia zibil bat hil zituen eta gero askatuko zituen Villaescusa jenerala eta Consejo de Estadoko buru, Antonio Oriol, bahitu zituen. Talde honen ekintza eta helburuak oso eztabaidatuak izan dira.

ETA, euskal abertzalea eta marxismo-leninsmoan oinarritutako iraultzaren aldekoa, Espainiako estatuaren aurkako erasoan jarraitu zuen Euskal Herria askatze aldera.

Ultraeskuindarrek komunisten aurka egin zuten batez ere. Atochako sarraskian, 1977ko urtarrilaren 24an, PCEko eta CCOO ko bost lan arloko abokatu hil zituzten eta lau zauritu.

Oposizoko alderdiak "Coordinación Democrátican" bildu ziren, gobernuak sektore moderatuenak erakartzeko mugimenduak egiten zituelako abertzale katalan et euskaldunak eta PCE kanpoan utziz.

Gobernuaren barruan tentsioak nagusitzen hasi ziren , Carlos Arias Navarro alde batetik eta Fraga eta Areilza bestetik partidu politikoen lege berria indarrean jarri nahian. Fernandez Mirandak erabaki zuen legearen alde azkenean baina, honekin, erregea eta bere ingurua gobernu buruaren aldaketaren alde zeudela argi utzi zen, 1976ko uztailaren 5ean Arias Navarrok dimisioa aurkeztu zuelarik.

[aldatu] Adolfo Suárezen lehen gobernua (1976ko uztaila – 1977ko ekaina)

Torcuato Fernández Miranda, Consejo del Reinoaren presidentearen proposamenez Adolfo Suárez ezarri zen gobernu buru. Helburua, frankismoan izendatutako gorteek aldaketak onartzea zen, baina, aldi berean, Frankoren legalitatea onartuz, ejertzitoa beti atzean egonda eta haren interbentzioa saihestuz.

Fraga eta Areilza gobernutik atera ziren. Suarezek bere programa aurkeztu zuen:

  • Ley para la Reforma Política egitea, gorteek onartu ondoren herritarrek erreferendumean bozkatu beharrekoa. Ondoren prozesu konstituziogile bat irekitzea.
  • 1977ko ekainaren 30a baino lehen hauteskunde demokratikoetara deitzea.

[aldatu] Suárezen programa burutzea (1976ko uztaila – 1977ko ekaina)

[aldatu] 1977ko erreforma politikoa

1976ko irailean onartu zuten gorte frankistek erreforma politikorako legea (Ley para la Reforma Política) , praktikan frankismoaren sistemaren atea irekitzen zuena eta prozesu demokratiko bateranzko bidea errazten zuena. Fernandez Mirandaren mugimenduei esker 425 boto izan zituen alde lege honek Frankok aukeratutako gorteetan, 59 aurka eta 13 abstentzio.

Ondorengo Erreferendumean hauteskundeetako zentsuaren %77,72k parte hartu zuen eta % 94ek baiezko botoa eman zuten.

Ondoren, bidea irekita zegoen Korte Konstituziogileetako diputatuak aukeratzeko eta Konstituzio demokratiko berria egiteko.

Asoziazio Politikoen legea aldatzea izan zen hurrengo pausua oposizioko partiduak hauteskundeetan parte hartzeko aukera izan zezaten. Horretarako, Kode Penala ere aldatu beharizan zen, deltua baitzen espainiar batasunaren aurkako partiduen parte izatea ( abertzaleak), eta nazioarteko mugimenduen parte zirenak (PCE).

Legalizatu ziren partiduak hauek ziren:

Eskuin muturra: Fuerza Nueva, CEDADE, eta Falange Española. Frankismora itzultzea helburu zutenak.

Eskuina: Alianza Popular (gaurko Partido Popular): Fraga Iribarnek fundatua, eskuin frankistaren ideiekin bat egiten zuena. Teorian demokraziarako bidea erakutsi nahi ziena. Eusko Alderdi Jeltzailea (EAJ). Pacte Democràtic per Catalunya (PDC), barnean Jordi Pujolen Convergencia Democrática de Catalunya.

Erdikoa: UCD. Unión de Centro Democrático. Adolfo Suárezek sortua. Demokristauak, sozialdemokratak, liberalak eta erdiko eskuina eta ezkerreko jendea barne hartzen zuena. Bertan sartu ziren frankismoaren aldeko batzuk, irekitzearen aldekoak zirenak.

Ezkerra: PSOE. Partido Socialista Obrero Español, hitzaldietan ezkerreko erradikalismoa eta praktikan pragmatismo politikoa txandakatzen zituena. PCE. apirilaren 9an legalizatua aste santuetako oporretan, bere txostena Auzitegi Gorenetik baimenarekin atera ondoren. ERC. Esquerra Republicana de Catalunya. Bigarren Errepublika garain Kataluinako aintzindaria, ezkerrekoa eta abertzalea. Euskadiko Ezkerra. Euskal partido abertzalea eta marxista. ETAren adar batengandik sortua. Gero PSOEn sartuko zena.

Ezker muturra: ORT, PTE, MCE, eta abar.

[aldatu] Suarezen gobernuaren harremanak oposizioarekin

1976ko uztailan amnistia partzial bat izan zen, 1977ko martxoan handitua eta erabatekoa 77ko maiatzean. 1976ko abenduan Tribunal de Orden Público auzitegiari amaiera eman zitzaion. 1977ko martxoan greba eskubidea legala zen eta apirilean sindikatuak ere bai. 1977ko martxoan Hauteskundeen Legea jarri zen indarrean.

Honek guztiak oposizioko alderdiei sinetsarazi zien aldaketa aurrera zihoala. 1976ko abuztuan Suarez Felipe Gonzalezekin bildu zen, PSOEren idazkari nagusiarekin. Honek jarrera posibilistak bultzada eman zien Saurezen proposamenei. Dena den, prozesuaren sinesgarritasuna Alderdi Komunistaren onarpenaren inguruan zegoen. Partido Comunista de España, PCE alderdi antolatuena zen, alderdikide gehien zituena. Baina militarrak berau legalizatzearen aurka zeuden, 1976ko irailean Suarezi argi adierazi ziotenez.

1976ean PCEk aurrerakuntza gehiago eskatzen zituen gorte konstituziogileei sinesgarritasuna ematearen truke. PSOEK, aldiz, 1976ko abenduan, Madrilen egindako XXVIII Kongresuan haietan parte hartuko zuela esan zuen. Beraz, Suarez 1977an Santiago Carrillo, PCEren idazkariarekin biltzen hasi zen eta negoziaketen ondoren 1977ko apirilean PCE legezko egin zuen, trantsizio garaiko pausurik arriskutsuena emanez.

[aldatu] Suárezen gobernua eta armada

Suarezen pausuak aldaketen aurkako militarrak alboratze aldera eman ziren. Hauek indartsu ziren gobernuan eta ejertzitoaren baitan. Honela, bere aldeko militarrez inguratu zen, Manuel Gutierrez Mellado buru.

“Bunkerra” deitutakoa, aldaketen aurkakoa zen, eta politikoki Blas Piñarrek eta José Antonio Girónek osatzen zuten, komunikabideetan “EL ALcazar” egunkaria zen beraien bozeramaile eta gobernuan Fernando de Santiago jeneralak, Defentsa ministro zenak ordezkatzen zuen. Sindikatuen legeztatzearen ondoren presio handia egin zuten eta Suarezek agintetik bota zuen ministroa eta bere ordez Gutierrez Mellado ezarri. Ondoren, PCE legeztatu zuen. Aldaketek iraultza ez zutela ekarriko demostratzea zen Suarezen helburua. Carrillok lagunduko zion horretan, ETAK ez.

[aldatu] ETA eta GRAPOren erasoa

Euskal Herrian egoera ia iraultzailea zen. Herri mugimenduen bultzadak amnistia aldarrikatzera bultzatu zuten gobernu burua 1977an. Kale istiluak larriak ziren manifestari eta polizien artean. ETAk, 1976 udako barne eztabaida sutsuen ondoren, erasoaldi bortitz bati ekin zion 1976ko amaiera eta 1977ko hasiera artean

GRAPOk lehergailuak ezartzeaz gain Jose Maria de Oriol, Estatu Kontseiluaren Presidentea eta Villescusa jenerala bahitu zituen. Bitartean Atochako sarraskia gertatuzen, ultraeskuindarrek sei abokatu PCEko hil zituztelarik.

Egoera larria zen eta Frankoren garaietara itzultzearen aldekoek aprobetxatu nahi izan zuten kaosa salatuz.

Hala ere, 1977ko ekaina iritsi zen eta Gorte Konstituziogileetarako hauteskundeak egin ziren.

[aldatu] Lehen hauteskundeak eta Konstituzioa idaztea.

1977ko ekainaren 15ean egin eta lau alderdi nagusitu ziren:

Bi alderdi nazionalista garrantzitsu agertu ziren zein bere hauteseremuan: Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) eta Pacte Democràtic per Catalunya (PDC).

Gorteetan konstituzioa idatzi zen 1977ko udan eta erreferendumean onartu zen 1978ko abenduaren 6ean.

[aldatu] UCDren gobernuak

Ronald Reagan Estatu Batuetako presidenteak eginiko bisita Espainiara (1981), Antonio Tejeroren estatu kolpetik gutxira.
Ronald Reagan Estatu Batuetako presidenteak eginiko bisita Espainiara (1981), Antonio Tejeroren estatu kolpetik gutxira.

1977ko ekainean eta 1979ko martxoan UCDk izan zituen boto gehien eta berak izan zituen gobernuak urte haietan. Baina parlamentuan gehiengo absolutua izateko hitzarmenak egin behar izan zituen

Euskal Herria, Katalunia eta Galiziako eskualde autonomiaurrekoak

Autonomiak indarrean jarri baino lehen, eta hauteskundeetako emaitzak ikusita, erakunde autonomiaurrekoak sortu ziren Katalunia eta Euskal Herrian.

Katalunian, 1977ko irailaren 29an Generalitata berreskuratu zen, Josep Tarradellas lehendakari izendatuta.

Euskal Herrian, nafar parlamentariek uko egin zioten euskal parlamentarien biltzarrean parte hartzeari. Bertan, gobernuarekin negoziatu ondoren, Euskal Kontseilu Orokorra sortzea erabaki zen, 1978ko urtarrilaren 6ean.

Galizian, UCDren gehiengoarekin, Galiziako Xunta sortu zen 1978ko martxoan.

Gorte konstituziogileak: 1978ko Konstituzioa

Parlamentua ezzen printzipioz konstituzioa egiteko xedearekin osatu baina lan horri ekin zioten berehala.

1978ko uztailean Fragaren AP eta PCE barne, gehiengo batek onartu zuen proiektua parlamentuan. Muturreko ezkerra, eskuin muturra eta euskal nazionalistek eman zioten ezetza edo abstentzioa honi. Senatuak onartu ondoren, urrian oanrtuzuten erabat. 1978ko abenduaren 6an egin zen erreferenduma eta erabateko baiezkoa lortu zuen Espainian. Euskal Herrian ez, ezezkoa eta abstentzioa baiezkoa baino handiagoak izan ziren.

Gobernuaren ohiko jardueretan hasi zitren zailtasunak azaleratzen, UCD joera anitzetako jendeen koalizioa zela agerian utziz. Honek Suarezen buruzagitza urratu zuen eta tentsioak agerikoak izan ziren 1981ean. Suarezek dimisioa aurkeztu zuen. Calvo Sotelo izendatu zuten gobernu buru izateko. Sozialdemokratek, Fernandez Ordoñezen gidaritzapean, UCD utzi zuten.

Tentsio larriak zirela eta Calvo Sotelok parlamentua deuseztu eta hauteskundeetara deitzea erabaki zuen 1982ko urrirako.

ETAk erasoekin jarraitzen zuen eta militarrek bere desadostasunak gero eta ageriago azaltzen zituzten. Honela, 1981eko otsailaren 23an Estatu kolpe bat eman zuten. Milans Del Bosch jenerala Valentzian altxa zen eta tankeak kalera atera zituen. Diputatuen Kongresua Guardia Zibilek hartu zuten, Antonio Tejero teniente koronelaren gidaritzapean. Erregearen parte hartzea luze eztabaidatu izan da. Dena dela, Espainian, denek adostu dute erregeak salbatu zuela demokrazia gau hartan egindako telebistako hitzaldiarekin.

[aldatu] PSOE gobernuan

1982ko urriko hauteskundeetan PSOEk gehiengo absolutua lortu zuen parlamentuan.

Ordurako aldaketa sakonak izan zituen bere programan alderdi honek. XXVII kongresuan, 1979ko maiatzean, joera iraultzaile oro alboratu zituen Felipe Gonzalez idazkari nagusiak, bere dimisioa aurkeztuz hala egiten ez bazen. 1979ko iraileko ezohiko biltzarrean, berriz hartu zuen kargua bainaberak ezarritako baldintzekin.

PSOE gobernuan egoteko prestatzen ari zen. SPD alemaniarraren laguntza ekonomikoarekin eta Fernandez Ordoñezen sozialdemokratak hurbiltzearekin sektore asko erakarri zituen bai nazioartean bai frankismoko koadroetatik.

Honela, 1982, 1986 eta 1989ko hauteskundeen ondoren, inolako hitzarmenik egin behar izan gabe gobernatu zuen PSOEk, gehiengo absolutuarekin. Hoenal bere programako puntu asko lege egin ziteun eta autonomia eta udalerri askotako kontrola lortu zuen. Honekin, trantsizio garaian berria zen egonkortasun bat eman zitzaion gobernuari. Frankismoaren azken defendatzaileak konbentzitu ziren iraultzaren arriskurik ez zegoela eta aldaketa lasaia gertatu zela.

PSOE gobernuan egon zen lau legegintzaldietan. Haietan gertatu zen Europako Komunitatean sartzea, lan arazoetako erreforma, hezkuntzaren eta osasunaren unibertsalizatzea, eta autonomien garapena. Baina baita ondokoak ere: krisi ekonomiko larria, industria birmoldaketa larri eta bortitza, estatuaren zorra handitzea eta batez ere, korrupzioaren azaleratze orokorra.

Europako Ekonomia Elkartean sarrera.

Lehen eskaeratik hogei urteren buruan Europak Espainiaren sarrera onartu zuen. Negoziaketa azkarren ondoren sarrera 1986ko urtarrilaren 1ean eman zen.

NATOn sarrera.

UCDren azken gobernuan eman zen. CAlvo Sotelok baimena parlamentuan lortu zuen. Protokoloa 1981ko abenduaren 10ean sinatu zen Bruselan. Iritzi publikoaren gehiengoa aurka zegoen.

PSOE gobernuan sartzean, sarrera gelditu zuen eta erreferenduma egitea erabaki zuen Espainia NATOtik ateratzeko. Baina behin gobernuan, nazioarteko konpromezuak lotuta, PSOEk iritzia aldatu eta NATOn jarraitzearen aldeko kanpaina gogor bat egin zuen, eta baiezkoa lortu erreferendumean.


Hezkuntza.

Hezkuntza eskubidea zabaltzea izan zen helburua. 1983an onartu zen unibertsitatearen legea, beraiei autonomia ematen ziena eta pribatuak sortzea errazago egiten zuena, sarrera tasak asko merkatuz.

Lehen eta bigarren hezkuntzan, derrigorrezko hezkuntzaren adina 14ean utzi zuen 1985ean eta 16ean 1990ean LOGSE ezartzean.

Hiru sare sortu ziren, pribatua, pubikoa eta kontzertatuak (enpresa pribatuak baina estatuak ordaitnzen zituelarik instalakuntzak, irakasleak eta matrikulak).

Ekonomia.

1980ko hamarkada

1973ko krisiak, 1979an berrindartuak, industriaren erabateko gainbehera ekarri zuen. Zaharkitze batek ondoratuta. Langabezia %20raino igo zen 1985ean, prezioak igo eta igo ari ziren (%25 urte batean izateraino).

Birmoldaketa industriala derrigorrezkoa zen baina modu leunean egin beharrean oso azkar eta eraginak neurtu gabe egin zen, untzigintza, oihalgintza eta siderurgian.

Inflazioaren aurka egiteko gobernuak interes tasak asko igo ziten (%15eraino) eta soldaten igoera asko murriztu zuen.

1988ko abenduaren 14ean greba orokorra egin zen sindikatuen erantzuna adieraziz. Arrakasta osoa izan zuen.

Gastu publikoa eta azpiegituren eraikuntza Errepideetan 1985tik bikoiztu egin ziren autopista eta autobien kilometroak aurreko urteetako utzikeriari buelta eman nahian. Trenbid sarea aldiz nahiko utzita gelditu zen, kilomtro asko utzi ziren bertan behera eta linea berri eta espektakularren alde egin zen benetako gertuko sare funtzional bati ekitea alboratuz.

[aldatu] Azken urteak

1996an, Jose Maria Aznarren Partido Popularrak irabazi zituen hauteskundeak. Bere bigarren legegintzaldian agerian gelditu zen frankismoaren baitako zenbait sektore erabat eraldatu gabe zeudela eta justizia, eliza, ekonomia eta komunikabideetan lehengo diktaduraren baitako ohitura, jokaera eta legeak azaleratzen hasi ziren. Gerra Zibilaren erribisioa egitea helburu zuten lanek agerian utzi zuten frankismoarekin erabat hautsi nahi ez zuen talde zabal bat zegoela Espainian.

Kontrako joera ere bortitzagoa izan zen 2000 urtetik aurrera eta Aznarrek Bushen ultraeskuinarekin egindako aliantzak bere hauteskundeen galera ekarri zuten 2004an, Espainiako politikan trantsizioa amaitzeko borondatea agertzen duten sektoreak indartuz. Gerra Zibilaren oroitzapenaren aldeko mugimenduak libreki sortzearen aldeko joerak ere agertzen hasi dira, eta frankismoaren osteko politikak airean utzitako arazoak erabat konpontzeko borondatea ere bai.

[aldatu] Bibliografia

  • CARR, R.: España de la Restauración a la democracia. (1875 - 1980). Ed. Ariel. Barcelona, 1983.
  • CARR y FUSI, J.P.: España de la dictadura a la democracia. Barcelona, 1979.
  • CEBRIÁN, J.L.: La España que bosteza. Apuntes para una historia crítica de la transición. Ed. Taurus. Madrid, 1980.
  • MARTÍNEZ CUADRADO, M.: "El escenario político español en la perspectiva 1975". En Anuario Económico y social de España. 1975. Ed. Planeta. Barcelona, 1976.
  • PRESTON, P.: El triunfo de la democracia en España: 1969-1982. Plaza y Janés. Ed. Barcelona, 1986.
  • ZAMBRANA, J.: La alternativa libertaria (Catalunya 1976 - 1979). Ed. Fet a mà-CEDALL. Badalona, 2000.

[aldatu] Ikus, gainera


aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -


aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -