Eusko Legebiltzarra
Wikipedia(e)tik
Eusko Legebiltzarra Euskadiko legeak eratzen eta eztabaidatzen dituen erakundea da. Euskadiko biztanleak ordezkatzen ditu eta gaur egun 75 eserleku ditu, 25 lurralde bakoitzeko (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa).
Bozketa demokratikoaren bidez legebiltzarkideak aukeratzen dira lau urtean behin.
2005 urtetik, Izaskun Bilbao (EAJ) da mahaiburua.
[aldatu] VIII. legealdia
2005.eko hauteskundeen geroztik:
- EAJ 22 eserleku
- PSE-EE: 18 eserleku
- PP: 15 eserleku
- EHAK: 9 eserleku
- Eusko Alkartasuna: 7 eserleku
- Ezker Batua: 3 eserleku
- Aralar: eserleku 1
2007ko urriaren 5ean Eusko Legebiltzarraren gehiengoak terrorismoaren biktimei barkamen publikoa adostu dute, jasan eta sentitu duten urtetako ahaztura eta babesgabeziagatik, eta 2008ko maiatzean biktimei buruzko bigarren biltzar monografikoa egitea.