Abuztuaren 31
Wikipedia(e)tik
<< | Abuztua | >> | ||||
A | Aa | Az | Og | Os | L | I |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |
2008 |
Abuztuaren 31a gregoriar egutegiaren urteko berrehun eta berrogeita hirugarren eguna da, 244.a bisurteetan. 122 egun falta dira urtea amaitzeko.
Eduki-taula |
[aldatu] Gertaerak
[aldatu] Euskal Herrian
- 1813 - Tropa ingeles eta portugaldarrek, Espainiaren aliatuak zirenak, Wellington jeneralaren lemapean Donostiari su eman zioten frantziarrak kanporatzeko.
- 1839 - Bergarako besarkadaren bidez, Lehen Gerra Karlistari amaiera eman zitzaion.
- 2006 - Eusko Alkartasunak EAJrekin koalizioan ez joatea erabaki zuen, barne bozketa baten ondoren.
[aldatu] Munduan
- 1928 - Turkiak alfabeto arabiarra alde batera utzi eta latindarra onartzea adostu zuen.
- 1939 - Alemania naziak irrati-estazio bati egindako eraso poloniarra aipatu zuen, Hitlerri biharamunean Polonia erasotzeko aitzakia emanez eta horrekin Bigarren Mundu Gerra hasiz.
- 1957 - Malaysiak Britainia Handiarekiko independentzia lortu zuen.
- 1961 - Espainiak Marokon zituen azken tropak erretiratu zituen.
- 1962 - Trinidad eta Tobagok independentzia politikoa lortu zuen.
- 1986 - Admiral Nakhimov bidaiari ontzi sobietarra Itsaso Beltzean hondoratu zen Pyotr Vasev kargaontziarekin talka egin ondoren, 398 bidaiari hil zirelarik.
- 1991 - Kirgizistanek SESBrekiko independentzia aldarrikatu zuen.
- 1994 - IRAk su etena iragarri zuen.
- 1997 - Diana Spencer Galesko printzesa auto istripuz hil zen Parisen.
[aldatu] Arte eta kultura
- 2006 - Edvard Munchen Garrasia, 2004ko abuztuaren 22an ostua, polizia norvegiarrak berreskuratu zuen sarekada batean.
[aldatu] Zientzia eta teknologia
- 1897 - Thomas Alva Edisonek kinetoskopioa patentatu zuen, lehen zine proiektagailua.
- 1998 - Ipar Koreak Kwangmyongsong-a jaurtiki zuen, bere lehen satelitea.
[aldatu] Kirolak
- 1972 - Bobby Fischer munduko xake txapeldun bihurtu zen, Boris Spassky sobietarraren aurka.
[aldatu] Jaiotzak
[aldatu] Euskal Herrian
- 1831 - Ramon Artola, euskal idazlea. (h. 1906)
[aldatu] Munduan
- 12 - Kaligula, enperadore erromatarra.
- 161 - Komodo, enperadore erromatarra.
- 1569 - Jahangir, enperadore indiarra (h. 1627).
- 1663 - Guillaume Amontons, fisikari eta instrumentugile frantziarra (h. 1705).
- 1797 - Ramon Castilla, presidente peruarra.
- 1811 - Théophile Gautier, poeta eta nobelagile frantziarra (h. 1872).
- 1821 - Hermann von Helmholtz, fisikari alemaniarra (h. 1894).
- 1834 - Amilcare Ponchielli, konpositore italiarra.
- 1843 - Georg von Hertling, Alemaniako kantzilaria (h. 1919).
- 1870 - Maria Montessori, hezitzaile italiarra (h. 1952).
- 1878 - Frank Jarvis, atleta estatubatuarra (h. 1933).
- 1913 - Bernard Lovell, astronomo britainiarra.
- 1913 - Ambros, El Capitán Trueno-ren sortzaile grafikoa (h. 1992).
- 1914 - Richard Basehart, aktore estatubatuarra (h. 1984).
- 1916 - Daniel Schorr, kazetari estatubatuarra.
- 1918 - Alan Jay Lerner, konpositore estatubatuarra (h. 1986).
- 1924 - Buddy Hackett, aktore estatubatuarra (h. 2003).
- 1928 - James Coburn, aktore estatubatuarra (h. 2002).
- 1935 - Frank Robinson, beisbol jokalaria.
- 1945 - Van Morrison, musikagile irlandarra.
- 1945 - Itzhak Perlman, biolinista israeldarra.
- 1949 - Richard Gere, aktore estatubatuarra.
- 1954 - Antonio Resines, aktore espainiarra.
- 1956 - Masashi Tashiro, telebistako artista eta abeslari japoniarra (Rats & Star).
- 1958 - Edwin Moses, atleta estatubatuarra.
- 1960 - Hassan Nasrallah, Hizbullahko liderra.
- 1977 - Craig Nicholls, rock musikaria.
- 1982 - Pepe Reina, futbolari espainiarra.
[aldatu] Heriotzak
[aldatu] Euskal Herrian
- 2003 - Mario Onaindia, euskal politikaria (j. 1948).
[aldatu] Munduan
- 1422 - Enrique V.a Ingalaterrakoa, erregea (j. 1387).
- 1688 - John Bunyan, idazle ingelesa (j. 1628).
- 1867 - Charles Baudelaire, poeta frantziarra.
- 1869 - Mary Ward, zientzialari irlandarra eta auto-istripuz hildako lehen pertsona (j. 1827)
- 1941 - Marina Tsvetaeva, poeta errusiarra (j. 1892).
- 1963 - Georges Braque, margolari eta eskultore frantziarra.
- 1969 - Rocky Marciano, boxeolari estatubatuarra (j. 1923).
- 1973 - John Ford, zine zuzendari estatubatuarra.
- 1979 - Sally Rand, aktoresa eta dantzari estatubatuarra (j. 1904).
- 1986 - Henry Moore, eskultore ingelesa. (j. 1898).
- 1986 - Urho Kekkonen, presidente finlandiarra.
- 1997 - Diana Spencer, Galesko printzesa.
- 2002 - Lionel Hampton, jazz musikari estatubatuarra (j. 1908).
[aldatu] Jaiak eta urteurrenak
Santuak: Etxaun, Markos, Nonato, Ramon eta Rufina.
- Elkartasunaren nazioarteko eguna.
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |