Irailaren 1
Wikipedia(e)tik
<< | Iraila | >> | ||||
A | Aa | Az | Og | Os | L | I |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
29 | 30 | |||||
2008 |
Irailaren 1a gregoriar egutegiaren urteko berrehun eta berrogeita laugarren eguna da, 245.a bisurteetan. 121 egun falta dira urtea amaitzeko.
Eduki-taula |
[aldatu] Gertaerak
- K. a. 5509 - Kreazioaren data Bizantzioko inperioaren arabera, eta bere egutegiaren hasiera.
- 827 - Valentin Aita Santu aukeratu zuten.
- 1209 – Alfontso VII.ak Mutrikuri eta Getariari hiri-gutuna eman zien.
- 1666 – Sute handia izan zen Londresen eta hiriaren %80a kiskali zuen.
- 1914 - San Petersburgo hiri errusiarrak izena aldatu zuen Petrogrado izateko.
- 1917 - Errusiar inperioa deuseztatu eta errepublika bihurtu zen.
- 1923 – Richter eskalan 7,9 eta 8,4 gradu arteko lurrikara handi batek Japoniako Kanto eskualdea dardarazi zuen, Tokio eta Yokohama suntsituz eta 100.000 hildako inguru utziz.
- 1939 – Alemaniako tropak Polonian sartu ziren, eta Bigarren Mundu Gerra hasi.
- 1962:
- Lurrikara bortitza izan zen Iranen, 20.000 hildako inguru eraginez.
- Nazio Batuen Erakundeak munduko populazioa 3.000 milioi biztanlera iritsi zela iragarri zuen.
- 1969 - Alemanian homosexualitatea praktikatzea baimendu zen 21 urtetik gorakoentzat.
- 1985 - Espedizio amerikar-frantziar batek Titanic-aren hondakinak aurkitu zituen, 1912tik Ozeano Atlantikoan hondoratuak zeudenak.
- 1991 - Uzbekistanek SESBrekiko independentzia aldarrikatu zuen.
- 1992 - Lurrikara eta itsasikara bat izan ziren Nikaraguan. 116 hildako, 153 desagertu eta kalte material handiak izan ziren.
- 2004 - Terrorista txetxeniarrek bahiuak hartu zituzten Beslanen, Ipar Osetian.
- 2006 - Espainiako gobernuak Libanora 1.100 soldatu bidaltzea erabaki zuen, Nazio Batuen misioaren barnean.
[aldatu] Arte eta kultura
[aldatu] Zientzia eta teknologia
- 1804 - Karl Ludwig Harding astronomoak Juno aurkitu zuen, asteroiderik handienetako bat.
- 1897 - Bostongo metroa inauguratu zen, Amerikako lehen lurpeko trena.
- 1979 - Pioneer 11 espazio-zundak Saturnoren gainean egin zuen hegan, 21.000 km-ko distantziara.
[aldatu] Kirolak
[aldatu] Jaiotzak
- 1877 - Francis William Aston, fisikari eta kimikari britainiarra eta 1922ko Kimikako Nobel Saria.
- 1925 - Roy J. Glauber, fisikari estatubatuarra eta 2005eko Fisikako Nobel Saria.
- 1934 – Gotzon Garate, idazle elgoibartarra.
- 1957:
- Dusko Ivanovic, saskibaloi-entrenatzaile montenegroarra.
- Gloria Estefan, abeslari kubatarra.
- 1962 - Ruud Gullit, futbolari herbeheretarra.
- 1971 - Hakan Sukur, futbolari turkiarra.
[aldatu] Heriotzak
- 1715 - Luis XIV.a, Frantziako Eguzki erregea (1643-1715).
- 1970 - François Mauriac, idazle frantziarra eta 1952ko Literaturako Nobel Saria.
- 1981 - Albert Speer, arkitekto alemaniarra, "Hirugarren Reicheko lehen arkitektoa" bezala ezaguna.
- 1988 - Luis Walter Alvarez, zientzialari estatubatuarra eta 1968ko Fisikako Nobel Saria.
[aldatu] Jaiak eta urteurrenak
Santuak: Ane, Bitorio, Iraia, Jil eta Sisto.
- Eskola urtearen hasiera Ipar Hemisferioko herrialde askotan.
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |