Bizantzio
Wikipedia(e)tik
Bizantzio (grezieraz Βυζάντιον ) oraingo Istanbulen antzinako hiriaren izan da, gero Konstantinopolis izena hartu zuena.
Kolonia Grekoa antzinatik, Konstantino I enperadoreak 330 urtean birsortu zuen, Konstantinopolis izena hartuz. Erromatar Inperioaren garaian, eta mendebaldeko inperioaren gainbeheraren ondoren, kultura klasikoaren erdigunea izan zen eta ekialdeko inperioaren edo inperio bizantziarraren hiriburua.
[aldatu] Jatorria
Bosforoaren ur-ertzean sortua izan zen, Megaratik etorritako kolono batzuengatik, K. a. 660an. Kolonia greziar izendatua izan zen, izena Byzas errege sortzailearen omenez jarri zioten. Leku estrategiko batean aurkitzen zen, bertatik nabigazioa kontrolatu baitezaketen, Europa ekialdea, Balkanak, Egeo itsasoa, Afrika iparraldea (baita Egipto ere) eta Asia Txikia. Hala ere, lurreko kokalekua ez zein hain egokia, baina gutxienez itsasozko Pontoko sarrera kontrolatzen zuten. Hori dela eta, inor ezin zuen igaro baimen eskatu gabe. Pontoko aldea oso aberatsa zen abelkuntza produktuetan, esklabo eta bestelako jangaietan: (eztia, argizaria eta arrain gazia bezalakoa, ardo eta gari mota asko).
Denboran zehar, herrialde hau pertsen esku egon zen, hauek okupatu eta suntsitu egin zuten K. a. V. mende inguruan.
Espartako Pausaniasek berreskuratu zuen K.a. 479an eta K.a. 478. urtean berreraikitzen hasi. Geroago bere kontrola Atenaskoen kontra eztabaidatu zuten. Azkenean Atenaskoek K.a. 409an hartu egin zuten hiria, baina bota egin zituzten K.a. 405an. 390 k.a. berriz atenaskoen esku bueltatzeko. 336 k.a eta 323 k.a urte bitartean mazedoniarren esku egon zen, Alexandro Handiaren inperioaren esku. Honen ondoren, hiriak independentzia apur bat lortu zuen, 279 k.a. izan ezik Zeltarrek Trazia konkistatu zutelako eta Bizantziori zerga batzuk ezarri zizkioten.
191 k.a. hiria Erromaren aliatu izatera pasa zen, hauek hiri libre bat bezala onartu zituzten. Hala ere 100 k.a Erromatar Inperioren esku erori zen.
194ean, Bizanzio ezatabaida baten erdian aurkitu zen erromako Luzio Septimio Severo eta Kaio Peszenio Nigeren artean, azkeneko honekin hartu zuen parte. Honen ondorioz Severo hiria setiatu egin zuen, hiru urtez setiatu zuten, Severo asko haserretu zen, azkenean errenditu egin zirenean, dena lapurtu eta harresiak suntsitu zituzten.
Baina 262 urtean berriz sortu zuen Galieno enperadorea hiriakin sartu gero segituan berriz bersortzeko.