Japonia
Wikipedia(e)tik
Japonia 日本国 |
|||||
---|---|---|---|---|---|
|
|||||
Goiburu nazionala: Ez du | |||||
Ereserkia: Kimi Ga Yo | |||||
Hiriburua | Tokio |
||||
Hiri handiena | Tokio | ||||
Hizkuntza ofiziala(k) | Japoniera | ||||
Gobernua
Enperadorea
Lehen Ministroa |
Monarkia konstituzionala Akihito Yasuo Fukuda |
||||
Sorrera - Jimmu Enperadorea - Meiji Errestaurazioa - Oraingo konstituzioa - San Francisco ituna |
660 Ka 1868 urtarrilaren 3 1947 maiatzaren 3 1952 apirilaren 28 |
||||
Eremua - Guztira - ur % |
377.835 km² (63.) 0,8% |
||||
Biztanleria - Estimaketa (2005) - Errolda () - Dentsitatea |
127.417.244 (10.) 337 biztanle/km² (18.) |
||||
Dirua | Yen (¥) (JPY ) |
||||
Ordu eremua - Udan (DST) |
UTC (UTC +9) Ez (UTC +9) |
||||
Interneteko domeinua | .jp | ||||
Telefono aurrezenbakia | +81 |
||||
Herritarra | japoniar | ||||
|
Japonia (japonieraz 日本, Nihon edo Nippon) Ekialdeko Asiako uharte estatu bat da, Korea eta Txinaren ekiadean Ozeano Barean kokatua, Okhotsk itsasotik iparraldean, Taiwan iparraldera luzatzen dena. 3000 uhartek osatzen dute Japoniako uhartedia, handienak Hokkaidō, Honshū, Shikoku eta Kyūshū dira. Uharte menditsuak dira, sumendi jatorrikoak, handiena Fuji Mendia da.
Munduko hirugarren potentzia ekonomikoa da eta estatu industrializatuenetakoa. Hiriburua Tokio da, munduko metropoli populatuena, 30 milioi biztanleduna.
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
Sakontzeko, irakurri: Japoniako geografia
Japonia Asia ekialdeko kosta parean dagoen uhartedia da. Lau uhartek osatzen dute (ipar-hego): Hokkaidō, Honshū (handiena), Shikoku eta Kyūshū. Hala ere, uhartediak beste 3.000 uharte gehiago ditu, baina askoz ere txikiagoak. Adibidez Ryūkyū uhartedia (japonieraz Ryūkyū rettō) Kyūshū uhartetik 600 km hego-mendebaldera edo Chishima uhartedia Hokkaidō uhartetik 1.200 km iparraldera (nahiz eta hauek Errusia izan 1945tik).
Estatuaren %70-80 inguru basoz estalia, menditsua eta nekazaritza, industria eta bizitegiak ezartzeko desegokia da. Egoera hau geografia malkartsuagatik eta klima zakarrarengatik da, baita ere lurrikarek, lur bigunak eta euri ugariak sortutako luizi arriskuarengatik. Horregatik biztanleriaren dentsitatea hiriguneetan oso handia da, batez ere kostaldean kokatuak.
Gailur garaiena Fuji mendia da (3.776 m).
[aldatu] Hiri garrantzitsuenak
[aldatu] Historia
Sakontzeko, irakurri: Japoniako historia
Japoniarrak korear eta txinatar jatorrikoak dira nagusiki. Kojiki kondairaren arabera, Jinmu enperadoreak sortu zuen Japonia K. a. VIII. mendean. V-VI. mendeetan, kaligrafia txinatarra eta budismoa sartu ziren Korean zehar edo Txinatik zuzenean, beste ohitura ugarirekin batera. Enperadoreak ziren ofizialki agintea zutenak, baina egiazko boterea jauntxo edo shogun gerlarien esku zegoen.
XVI. mendean zehar, merkatari portugaldar, holandar, ingeles eta espainiarrak Japoniara iristen hasi ziren, misio kristauak sortuz. Horien artean Frantzisko Xabierkoa zegoen. Hala ere, XVII. mendean, shogun indartsuek misiolariak susmatzen hasi ziren, atzerriko indarren konkista militar baten aitzindaritzat jotzen baitzituzten. Babes neurri moduan, Japoniak eten egin zituen atzerriko herriekiko harreman oro, Nagasaki hirian merkatari txinatar eta holandar bakan batzuekin izan ezik.
Bakartze hau 251 urtez luzatu zen, 1854an Matthew Perry komodoro estatubatuarrak Mendebaldearekin irekitzea behartu zuen arte Kanagawako Ituna zela medio. Garai luze batez, irekitze honek aldaketa handiak eragin zuten Japoniako gizartean. Meiji errestaurazioak erreforma sakonak hasi zituen 1868tik aurrera. Sistema feudala ezeztu egin zen eta mendebaldeko instituzioak aukeratu, batez ere gobernu eta lege sistemak, baina baita ere ekonomikoak, sozialak eta militarrak. Horrela nazioarteko indar bihurtu zen oso epe laburrean. Txina eta Errusiaren aurkako gerretan Taiwan, Korea eta beste lurralde batzuk bereganatu zituen, inperioa hedatuz.
XX. mendean, Japonia Alemania eta Italiarekin bat egin zuen Bigarren Mundu Gerran, Pearl Harbor base militar estatubatuarra 1941an erasoz. Gerraren amaiera bi bonba nuklear Hiroshima eta Nagasaki hirien gainean jaurti zituztenean izan zen, une batean 120.000 hildako eraginez.
[aldatu] Banaketa administratiboa
Sakontzeko, irakurri: Japoniako banaketa administratiboa
Japonia 47 prefektura edo departamendutan banatua dago.
|
|
|
[aldatu] Kultura
[aldatu] Biografiak
- Kenzo Tange (1913-2005), arkitektoa.
- Fumihiko Maki (1928-), arkitektoa.
- Arata Isozaki (1931-), arkitektoa.
- Kenzaburo Oe (1935-), idazlea.
- Tadao Ando (1941-), arkitektoa.
[aldatu] Kanpo loturak
Asiako herrialde eta lurraldeak (Nazio Batuen azpi-eskualdeka) | |||
Afganistan • Errusia • Kazakhstan • Kirgizistan • Uzbekistan • Tadjikistan • Turkmenistan |
Hego Korea • Ipar Korea • Japonia • Mongolia • Txina | ||
Arabiar Emirerri Batuak • Armenia • Azerbaijan • Bahrain • Egipto • Georgia • Iran • Irak • Israel • Jordania • Kuwait • Libano • Oman • Qatar • Saudi Arabia • Siria • Turkia • Yemen |
Brunei • Ekialdeko Timor • Filipinak • Indonesia • Kanputxea • Laos • Malaysia • Myanmar • Singapur • Tailandia • Vietnam |
||
Bangladesh • Bhutan • India • Maldivak • Nepal • Pakistan • Sri Lanka |
Beste entitate |