Sri Lanka
Wikipedia(e)tik
Sri Lankako Errepublika Sozialista Demokratikoa இலங்கை சனநாயக சோஷலிசக் குடியரச |
|||||
---|---|---|---|---|---|
|
|||||
Goiburu nazionala: Ez du | |||||
Ereserkia: Sri Lanka Matha | |||||
Hiriburua | Kolonbo (adm.) Kotte (leg.) 6°54′N 79°54′E |
||||
Hiri handiena | Kolonbo | ||||
Hizkuntza ofiziala(k) | Tamilera, Sinhala | ||||
Gobernua
Presidentea Lehen Ministroa |
Errepublika sozialista demokratikoa Mahinda Rajapaksa Ratnasiri Wickremanayake |
||||
Independentzia Erresuma Batutik |
1948 otsailaren 4 |
||||
Eremua - Guztira - ur % |
65.610 km² (121.) 1,3 |
||||
Biztanleria - Estimaketa (2005) - Errolda (2001) - Dentsitatea |
20.743.000 (52.) 16.864.544 316 biztanle/km² (24.) |
||||
Dirua | Errupia (LKR ) |
||||
Ordu eremua - Udan (DST) |
(UTC +5:30) Ez (UTC +5:30) |
||||
Interneteko domeinua | .lk | ||||
Telefono aurrezenbakia | +94 |
||||
Herritarra | srilankar | ||||
Sri Lanka Hegoaldeko Asiako uharte estatua da, Indiatik hego-ekialdera Indiako Ozeanoa kokatua. Antzinako izena, Britainiar Inperioaren menpe zegonean, Zeilan zen (ingelesez Ceylon). Hizkuntza ofizialak tamila eta sinhala dira, biak maila berekoak, nahiz eta bigarrenak nagusitasun argia izan biztanleriaren %85 inguruk hitz egiten baitu. Ingelesa ohiko hizkuntza da administrazioan eta turismo ekipamenduetan.
Administrazio hiriburua Sri Jayawardenapura-Kotte (Kotte) da, nahiz eta hiri garrantzitsuena, handiena eta hiriburu ekonomikoa Kolonbo izan.
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
Sri Lanka Indiako Ozeanoan kokatua dago, Indiatik 50 kilometrora eta Palk itsasarteak banandua. Hala ere, ia bat egiten dute Adamen zubia deritzon hondarrezko uharte katea dela-eta. Rama jainkoak eraiki omen zuen zubi hau, mitologia hinduaren arabera. Badirudi, aspaldi kontinentea eta uharte lotzen zituen istmoa zela, 1480 inguruan zikloi batek suntsitua. Tontor garaiena Pidurutalagala mendia da (2.524 m).
Bertako klima tropikal hezea da. Bataz besteko tenperaturak 16°C (Nuwara Eliya, erdialdean, 1.990 m) eta 32°C (Trincomalee, hego-ekialdean) arteko tartean daude. Herrialdeko osoa kontuan hartuz, urteko bataz besteko tenperatura 28°C da. Urtarrila da hil hotzena, maiatza beroena eta montzoi garaiaren hasiera.
[aldatu] Historia
Egun estatu buruaskia bada ere, Sri Lankako historia kolonizazioarekin lotu behar da. Etengabeko konkistak pairatu dituen herrialdea da Sri Lanka. XVII. mendean, merkatari portugaldarek eta holandarrek portuak ezarri zituzten kostan, zetaren errutan geldialdia egiteko aparteko tokia zen eta. Halaber, europarrek kosta kontrolatzen zuten bitartean, lurraldearen barrualdea independente mantendu zen. Benetako konkista XIX. mendean sufritu zuen. 1802an Britainia Handiak anexionatu zuen eta Ceylon izeneko kolonia bilakatu zen. Ceylonek Indiako malko esapidea hartu zuen, Indiarenganako hurbiltasuna zela eta. 1948an, berriz, Bigarren Mundu Gerra pasa eta gero, deskolonizazioan independentzia eskuratu zuen. Orduan, Sri Lanka izeneko estatua jaio zen.
[aldatu] Politika
Sri Lanka Errepublika Independente Sozialista da. Hiriburuak Kolonbo (administrazioa) eta Kotte edo Sri Jayewardenepura Kotte (legebiltzarra) dira.
Demokrazia tradiziorik luzeena duen estatu ez mendebaldarra da. Sistema presidentzialaren eta parlamentarioaren arteko nahasketa da sistema politikoa. Presidenteak, Mahinda Rajapaksak, botere legegilea eta militarra ditu. Nazioarteko harremanei dagokienean, Sri Lanka NBEren eta ez-alienatuen mugimenduaren partaide da, baita Asiako estatuen Tratatuaren kide ere.
[aldatu] Ekonomia
Ekonomia nekazaritzan oinarritzen da, batez ere arrozaren landaketan. Hiri nagusien inguruan (Kolonbo eta Kandy) bigarren sektorea da nagusi. Ekonomiak urteko % 5,3ko hazkundea metatzen du. Egun mundu mailako merkataritza harremanen barruan dago. NBEk munduko estatu guztien artean eginiko Giza Garapenaren Indizeak 0,751 markatzen du, eta 93. postuan aurkitzen da. Gizarte-adierazle hori hiru parametroetan oinarritzen da: haurren eskolatze tasa, bizi itxaropena eta BPG per capitaren arteko batezbestekoa. Sri Lanka, beraz, herrialde garatuen eta azpigaratuen arteko tarteko multzoan dago, Txina, India eta Venezuela herrialdeekin batera. Erosteko ahalmenaren berdintasuna, 86,72 milioi US$-koa da. Beraz, Sri Lankan klase ertainaren presentzia dago, nahiz eta populazioaren %25a pobrezian bizi.
[aldatu] Gizartea
Banaketa etnikoa oso desberdina da. Populazioaren % 83a sinhala da. Tamilak, ordea, % 8,9a dira, baina izugarrizko influentzia politikoa dute. Independentzia lortu zenetik ugariak izan dira gehiengo sinhalaren eta gutxiengo tamilaren arteko tentsioak. Bando bateko zein besteko milaka pertsona hil dira gerra etniko luzean. 2001. urtean su etena sinatu zen. Ordutik, behin-betiko bake hitzarmena finkatzen diraute.
Hizkuntza ofizialak zingaliera eta tamila dira. Kolonizazioaren ondorioz, ingelesa populazioaren %80ak hitz egiten du. Hiru hizkuntzak erabiltzen dira administrazioan eta hezkuntzan.
Erlijioari dagokionean, lau talde nagusi bereizten dira: Budismoa da erlijio nagusia %69, Hinduismoa %16ak praktikatzen du, Islama % 7,6a da eta Kristautasuna populazioaren %7,5ak jarraitzen du.
[aldatu] Kanpo loturak
- Jalgi.com atlasa datuak, mapak eta irudiak
- CIA - World Factbook geografia, biztanleria, politika eta ekonomia datuak
Asiako herrialde eta lurraldeak (Nazio Batuen azpi-eskualdeka) | |||
Afganistan • Errusia • Kazakhstan • Kirgizistan • Uzbekistan • Tadjikistan • Turkmenistan |
Hego Korea • Ipar Korea • Japonia • Mongolia • Txina | ||
Arabiar Emirerri Batuak • Armenia • Azerbaijan • Bahrain • Egipto • Georgia • Iran • Irak • Israel • Jordania • Kuwait • Libano • Oman • Qatar • Saudi Arabia • Siria • Turkia • Yemen |
Brunei • Ekialdeko Timor • Filipinak • Indonesia • Kanputxea • Laos • Malaysia • Myanmar • Singapur • Tailandia • Vietnam |
||
Bangladesh • Bhutan • India • Maldivak • Nepal • Pakistan • Sri Lanka |
Beste entitate |