Pobrezia
Wikipedia(e)tik
Pobrezia bizi-kalitatearen behar minimoentzako errekurtsoak edukitzearen gabezia da. Egitura ekonomikoen ondorioetako bat da. Pertsona bakar batena izan daiteke, edo egitura sozial injustu baten ondoren, talde edo etnia oso batena.
[aldatu] Jatorria
Pobreziaren jatorria, duela 12000 urte aurkitu behar da, K. a. 10000 inguruan. Garai hortan, gizakiak nekazaritza asmatu zuen. Ordu arte, ehiza eta basoko fruituen biltzetik bizi ziren gizakiak. 30.000.000 pertsona inguru bizi ziren garai hartan mundu osoan, eta bizitza modu honek, guztientzako janaria egotea eragin zuen. Nekazaritzak, baina, jatekoa asko ugaritu zuen, eta, hasiera batean, jatekoa sobera zegoen. Baina, soberakinak, ez ziren guztientzat nahikoa, eta batzuk, nekazaritza kontrolpean izatea nahi zuten. Nekazaritzaren arrakastak, munduko gizakien biztanleria gorantza bidali zuen, orain, 6.700 milioi pertsona inguru izatera heldu arte. Gehiegizko populazio honek, ordea, bere ondorio kaltegarriak izan ditu, lurraren jateko errekurtsoak ez bait dira populazioa bezain azkar hazten.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |