Kioto
Wikipedia(e)tik
Kioto (京都市; Kyoto-shi lit. hiriburua) Kyotoko prefekturako hiriburua da, Japonian. Garai batean Inperioko hiriburua izan zen.
Kioto Japoniako hiriburu izan zen 794 urtetik 1868raino, gobernua Tokiora aldatu zenean Meiji errestaurazioaren garaiean. Mendiz inguraturik, Honshu irlako erdi-mendebaldean aurkitzen da. Kyotoren aberastasun kulturalagatik, ez zen bonbardatua izan Bigarren Mundu Gerran. Gaur egun, gerraren aurreko eraikin asko dituen Japoniako hiri handi bakarra da.
Kiototarrek Kyotoben izeneko dialekto bat hitz egiten dute, Kansaibenaren bertsio arkaiko bat. Nabarmena da japoniera estandarrarekiko ezberdintasuna ("eskerrik asko" Kyotobenez "ooki ni" izango litzateke, japonieraz "arigato" delarik).
2002 urtean bertan idatzi zen aldaketa klimatikoari buruzko trataturik garrantzitsuena, Kiotoko Protokoloa.