Ingalaterra
Wikipedia(e)tik
Ingalaterra |
|||
---|---|---|---|
|
|||
Goiburua: Dieu et mon droit ( Jainkoa eta nire legea ) | |||
Ereserkia: God Save the Queen | |||
Herrialdea | Erresuma Batua | ||
Hiriburua | Londres (de facto) | ||
Eremua | 130.395 km² | ||
Biztanleria | 50.690.000 (2006) | ||
Dentsitatea | 388,7 bizt / km² | ||
Hizkuntza ofiziala(k) | Ingelesa (de facto) | ||
Herritarra | ingeles | ||
Zaindaria | San Jurgi | ||
www. |
Ingalaterra Erresuma Batua sortzen duten herrialdeetako handiena da, uharteko hegoaldearen 2/3 baino gehiago hartuz (130.395 km2) eta populazio osoaren %83a (50.690.000 biztanle 2006an).
Historikoki mundu mailan ikaragarrizko eragina eduki du, bai ekonomikoki Britainiar Inperioaren bidez baita kulturalki ere, bertako hizkuntza (ingelesa) planeta osoan hedatuena eta garrantzitsuena izanda.
Askotan Erresuma Batua izendatzeko erabiltzen da, baino gaizki egina dago. Herrialdeko beste nazioekin (Gales eta Eskozia) eta ondoan daukan Irlandarekin harremanak ez dira historikoki beti onak izan.
Eduki-taula |
[aldatu] Banaketa administratiboa
[aldatu] Eskualde eta konderriak
Sakontzeko, irakurri: Ingalaterrako eskualdeak eta Ingalaterrako konderriak
Historikoki, Ingalaterrako banaketaren oinarria konderriak ziren. Banaketaren sorrera ingelezko lurralde-batasun tradizionaletatik zetorren. Herrialdea batu baino lehen, batzuk erreinuak ziren, Essex edo Sussex; beste batzuk dukerriak, Yorkshire, Cornwall eta Lancashire edo, soilik, nobleteriaren lurraldeak, Berkshire bezala.
Konderri tradizionalak oraindino existitzen dute, baina batzuek aldatu egin edo desagertu egin dute.
XIX. mendeko bukaeran, herrietako gobernua berrantolatu zuten. Industrial hiri handiak sortzen zirenean, konderri berriak hirien inguruan sortu behar zuten, adibidez, Manchester Handia. 1990eko hamarkadan, John Mayor lehen Ministroaren berrikuntzak agintaritza berria sortu zuen barrutiak sortzen. Honek nahasmena ekarri du, gaur egun zaila baita konderri zeremonial ohikoak, konderri metropolitarrak eta ez-metropolitarrak desberdintzea.
Orainaldian, Ingalaterra lau banaketa administratiboetan banatzen da: eskualdeak, konderriak, barrutiak eta parrokiak.
[aldatu] Hiri nagusiak
- London: 7.500.000 biztanle.
- Birmingham: 1.001.200 biztanle.
- Leeds: 723.100 biztanle.
- Sheffield: 520.700 biztanle.
- Brighton: 461.181 biztanle.
- Liverpool: 447.500 biztanle.
- Manchester: 441.200 biztanle.
- Bristol: 398.300 biztanle.
- Coventry: 304.200 biztanle.
- Leicester: 288.000 biztanle.
- Nottingham: 278.700 biztanle.
- Newcastle: 276.400 biztanle.
(2005eko datuak)
[aldatu] Historia
- 1167. urtea baino lehen Oxfordeko Unibertsitatea sortu zuten noizbait.
- 1209an Cambridgeko Unibertsitatea fundatu zuten.
- 1570eko otsailaren 25ean Pio V.a Aita Santuak Elizabeth I.a erregina Eliza katolikotik kanporatu zuen.
- 1788ko urtarrilaren 1ean "The Times" egunkari ezagunaren lehen alea argitaratu zuten.
- 1922an BBC telebista-konpainia sortu zuten.
[aldatu] Kultura
[aldatu] Literatura
- Idazleak: William Shakespeare (1564-1616), William Blake (1757–1827), Jane Austen (1775-1817), Lord Byron (1788-1824), Mary Shelley (1797-1851), Aldous Huxley (1894–1963), W. H. Auden (1907–1973) eta Harold Pinter (1930-), besteak beste.
[aldatu] Zinema
- Aktoreak: Cary Grant (1904–1986), Laurence Olivier (1907–1989), Richard Attenborough (1923-), Audrey Hepburn (1929–1993), Elizabeth Taylor (1932-), Peter O'Toole (1932-), Julie Andrews (1935-), Glenda Jackson (1936-), John Cleese (1939-), Michael Palin (1943-) eta Emma Thompson (1959-), tartean.
- Zuzendariak: Alfred Hitchcock (1899–1980), Carol Reed (1906–1976), Laurence Olivier (1907–1989), David Lean (1908–1991), Richard Attenborough (1923-), John Schlesinger (1926–2006),Ridley Scott (1937-), Terry Gilliam (1940-), Alan Parker (1944-), Anthony Minghella (1954-) eta Sam Mendes (1965-), besteak beste.
[aldatu] Musika
- Musika klasikoa: Thomas Tallis, William Byrd, Henry Purcell, Edward Elgar, Gustav Holst, William Walton, Ralph Vaugham Williams, Frederic Delius, Benjamin Britten, Michael Tippett, George Benjamin, Harrison Birtwistle, Michael Finissy.
- XX-XXI. mendeko musika taldeak: The Beatles, Blur, The Clash, Deep Purple, Oasis, Queen, The Rolling Stones, The Smiths eta Toy Dolls, besteak beste.
[aldatu] Hezkuntza
[aldatu] Hedabideak
[aldatu] Zientzia
- William Watson (1715-1787), mediku eta fisikaria.
- Edward Jenner (1749-1823), medikua.
- Charles Darwin (1809-1882), naturalista.
[aldatu] Kirolak
[aldatu] Futbola
- Taldeak: Arsenal FC, Chelsea FC, Liverpool FC, Manchester United eta Tottenham Hotspur, tartean.
- Futbolariak: John Aldridge (1958-) eta Michael Robinson (1958-), besteak beste.
[aldatu] Kanpo loturak
- English Heritage
- London Basque Society – Euskal Elkartea
- Cambridge University Basque Society
- Basque Dancing Society at New Castle University
Erresuma Batuko lurralde antolaketa | |||||
---|---|---|---|---|---|
|