Ipar Irlanda
Wikipedia(e)tik
Ipar Irlanda |
|||
---|---|---|---|
|
|||
Goiburua: | |||
Ereserkia: | |||
Herrialdea | Erresuma Batua | ||
Hiriburua Koordenatuak |
Belfast 54°35′ I 5°50′ M
|
||
Eremua | 13.843 km² | ||
Biztanleria | 1 710 300 (2004) | ||
Dentsitatea | 122 bizt / km² | ||
Hizkuntza ofiziala(k) | Ingelesa, gaelera, ulsterreko eskoziera | ||
Ministro nagusia | Peter Robinson | ||
Ezarpena | 1920 (Irlandako Gobernuaren Akta) |
||
Zaindaria | San Patrizio | ||
www. |
Ipar Irlanda (ingelesez, Northern Ireland; Ulsterko eskozieraz Norlin Airlann; gaelikoz Tuaisceart Éireann), Erresuma Batuko lurralde administratibo bat da, Irlandako irlaren ipar-ekialdean. Irlandako Ulster eskualde historikoaren zati handiena da. Unionistek Ulster deitzen diote, baina abertzaleek ez dute izen hori onartzen, beraientzat Ulster lurralde zabalagoa delako.
Irlandaren independentziaren aurretik, 1922an, irla osoa Erresuma Batuaren zati zen. Urte horretan Irlandako 26 konderri independente izatera heldu ziren, baina iparraldeko 6 britainiarren esku jarraitu zuten, Ipar Irlanda izena hartuz.
Ipar Irlanda geografikoki gehiengo unionista (Erresuma Batuaren zati izaten jarraitu nahi dutenak) izan zezan estrukturatua izan zen. Baina, biztanleria katolikoa proportzioz bizkorrago hazten ari da, protestanteak gutxitzen ari diren bitartean.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
XIX. mendearen hasieratik, Irlandako biztanle gehienak nolabaiteko autogobernua (Home rule) eskatzen zuten. Alderdi Nazionalista Irlandarrak, ideia horri jarraiki, Londresko Komunen Ganberan zuen giltza politikoa izateko aukera erabiltzen zuen helburu hori lortzeko. 1886 eta 1893an autogobernu proiektu bi onartu ziren arren, Lorden Ganberan atzera bota ziren. 1911n Alderdi Liberalak bultzatutako erreforma parlamentarioaren ondorioz, Lorden Ganberak boterea galdu zuen Komunen Ganberaren aurrean. Horrek autogobernurako aukerak areagotzen zituen.
Hala ere, Irlandan autogobernuaren aurka unionista asko oldartu ziren. Ulster eskualdearen izaera britainiarra azpimarratzen zuten. Unionista gehienak Iparraldean zeuden, nahiz eta Dublinen eta hiri garrantzitsuenetan nolabaiteko pisua zuten. XX. mendearen hasieran Belfast Irlanda osoko hiri garrantzitsuena bihurtu zen, bai biztanleriari zegokionez, baita jarduera ekonomikoari zegokionez ere. Bertan katolikoak (orokorrean irlandar abertzale izateko joera gehiago dutenak) mendebaldeko auzoetan kontzentratuta bizi ziren.
1912an Komunen Ganberak autogobernu proiektua onartu zuen (Hirugarren Home rule proiektua), Lorden Ganberak ahal izan zuen beste murriztu arren. 1914an Ulsterreko 4 konderriri baimena eman zitzaien proiektu horretan sartu edo ez erabakitzeko. Gatazka horretako bi bandoek talde armatuak sortu zituzten: Ulster Volunteer Force unionista eta Irish Volunteers nazionalista. Hala ere, Lehenengo Mundu Gerran sektore biek bat egin zuten Britainiar Inperioa babestuz.
1916an Britainia Handiaren kontrako altxamendua burutu zuten irlandar abertzaleek Dublin eta beste hiri batzuetan. Ordura arte alderdi txikia zen Sinn Fein indarra hartzen joan zen, 1917an altxamenduan parte hartu zutenak bertan sartu zirenean. Irish Volunteers taldeak Irish Republican Army (IRA) sortu zuen.
1918an egindako hauteskundeetan, Irlanda mailan Sinn Fein izan zen garaile argia, ordura arte hegemonia zuen Alderdi Parlamentario Irlandarra lur jota utzi zuen. Ipar Irlandan, hala ere, unionistek 30 eserlekutatik 23 bereganatu zituzten. Bertan abertzaleek gehiago jo zuten Alderdi Nazionalista Irlandarraren alde, Sinn Feinen alde baino.
1920ko Irlandako Gobernuko Aktan uhartea bi zatitan banatu zen: Ipar Irlanda (ipar-ekialdeko sei konderri) eta "Hegoaldeko Irlanda" (beste 26 konderriak). Eskualde bakoitza bertako gehiengoa zen taldeak gobernatzea nahi zen; horrela Iparraldean protestanteak ziren nagusi. Katolikoen egoera asko okertu zen garai hartan, bigarren mailako hiritarrak bihurtu ziren eta. Irlandako Estatu Askea sortu zenean populazio mugimendu garrantzitsuak gertatu ziren; Hegoaldeko protestante askok iparraldera jo zuten, eta alderantzizko bidea egin zuten Iparraldeko katoliko askok.
Ipar Irlandako agintariek gutxiengo katolikoaren aurkako diskriminazio politika bultzatu zuten. Besteak beste, nazionalista katoliko gehien bizi ziren guneetako instituzioen kontrola protestante unionisten esku utzi zuten hauteskunde barrutiak aldatuz.
- 1972ko urtarrilaren 30ean "Igande odoltsua" ("Bloody Sunday") gertatu zen Derryn. Poliziak manifestaldi baketsu baten aurka tirokatu zuen. 13 hildako eta 14 zauritu.
[aldatu] Hiri nagusiak
- Belfast: 276.459 biztanle (2001); Metropoli-gunean 579.276.
- Derry: 83.652 biztanle.
- Lisburn: 71.465 biztanle.
- Newry: 27.433 biztanle.
- Armagh: 14.590 biztanle.
[aldatu] Politika
Sakontzeko, irakurri: Ipar Irlandako gatazka
"Ipar Irlandako gatazka" edo "The troubles", ingelesez esaten duten moduan, Ipar Irlandan dagoen arazo politikoa da, funtsean lurraldea Erresuma Batuan jarraitzearen aldekoen eta Irlandarekin batzeko aldekoen artean.
Lehen multzoan, Ipar Irlandako leialistak edo unionistak daude. Politikarien artean, aipatzekoa da Ian Paisley (1926-), DUP alderdikoa. Ideologia bereko ekintzaile biolentoen artean, Michael Stone (1955-) paramilitarra dugu.
Bigarren multzoan (errepublikarrak), IRA (Provisional Irish Republican Army) talde armatuak 1969an ekin zion borroka armatuari edo ekintza terroristei. Taldekideen artean, Bobby Sands (1954-1981) nabarmendu zen gose-greba eginez hil baitzen kartzelan, sinbolo bihurtuz. 2005etik su-etenean dago IRA.
Sinn Féin alderdi politikoa ere errepublikarra da. Gaur egungo buruzagia Gerry Adams (1948-) da.
Azkenik, bakea lortzeko ahaleginean oso garrantzitsua izan zen 1998ko apirilaren 10ean lortutako hitzarmena. Bitartekarien artean, azpimarratzekoak dira Alec Reid (1932-) eta Mo Mowlam (1949-2005).
2007ko hauteskundeen ondoren Ian Paisleyren DUP eta Gerry Adamsen Sinn Féin indarturik atera ziren eta gobernua elkarrekin egin behar izan zuten autonomia berreskuratzeko. Ian Paisleyk adina zela eta kargua utzi zuenean bere alderdikidea zen Peter Robinsonek hartu zuen Ministro Nagusiaren kargua.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- Irlanda iparraldeari buruzko kanala Argian eguneroko, bideo, argazki galeria, diaporama eta loturekin
- "Online NI" gobernuko webgunea
- Iker Frías Iturria, "Ipar Irlandako Gatazka (1921-1998)"
Erresuma Batuko lurralde antolaketa | |||||
---|---|---|---|---|---|
|