Kaiman uharteak
Wikipedia(e)tik
Kaiman uharteak Cayman Islands (en) |
|||||
---|---|---|---|---|---|
|
|||||
Goiburu nazionala: He hath founded it upon the seas (ingeles: «Berak eratu du itsasoen gainean») |
|||||
Ereserkia: God Save the Queen | |||||
Hiriburua | George Town |
||||
Hiri handiena | George Town | ||||
Hizkuntza ofiziala(k) | Ingelesa | ||||
Gobernua
Erregina
|
Monarkia konstituzionala Elisabete II.a |
||||
Itsasoz bestaldeko lurraldea Jamaikatik banatuta |
1962 | ||||
Eremua - Guztira - ur % |
260 km² (206.) 1,6 |
||||
Biztanleria - Estimaketa (2006) - Errolda (1999) - Dentsitatea |
57.800 (208.) 39.020 139,5 biztanle/km² (63.) |
||||
Dirua | Kaimaniar dolarra (USD ) |
||||
Ordu eremua - Udan (DST) |
UTC (UTC -5) Ez (UTC -5) |
||||
Interneteko domeinua | .ky | ||||
Telefono aurrezenbakia | +1 345 |
||||
Herritarra | Kaimaniar | ||||
Kaiman uharteak (ingelesez, Cayman Islands) Karibean dagoen Erresuma Batuko itsasoz bestaldeko lurraldea da. Uharteak Jamaikako ipar-ekialdean kokatuta daude, Kuba eta Honduras artean. Hiriburua George Town dute.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
Kristobal Kolonek, 1503eko maiatzaren 10ean, uharteak ikusteko lehendabiziko europarra zen, Amerikara bere laugarren bidaia egiten ari zela. Kolonek Las Tortugas (euskaraz Dortokak) izena jarri zien. 1586an Francis Drake uharteak bisitatzeko lehenengo britainiarra zen eta gaur egungo izena jarri zien. Espainiak, "1670eko Madrilgo Itunaren" bitartez, Erresuma Batuari uharteak eman zizkion Jamaikarekin batera.
1788an, Jamaikatik Erresuma Batura bidean zihoazten hamar itsasontzi uharteetan itsasperatu ziren eta bertokoek britainiarrei laguntza eman zieten. Hori zela eta, Erresuma Batuko George III.ak koloniari zergetatik salbuetsi zuen, egoera horrek orain arte dirau.
Britainiarrek XVIII eta XIX. mendeetan zehar uharteak kolonizatu zituzten. Jamaikako gobernuak 1863 urtetik Kaiman uharteak administratu zituen. 1962an Jamaikak independentzia lortu zuenean, Kaiman uharteak Erresuma Batuko itsasoz bestaldeko lurralde bihurtu ziren (Commonwealthen barne).
[aldatu] Geografia
Kaiman uharteak Karibe itsasoaren mendebaldeko aldean daude, Kubatik 240 kilometrotara hegoalderantz eta Jamaikatik 290 kilometrotara ipar-ekialderantz. Uhartedia hiru uharte nagusi ditu:
Uharteak lauak dira oso, lekurik altuena 40 metrotako The Bluff itsaslabarra (Kaiman Bracen) izaki.
[aldatu] Banaketa-administratiboa
Kaiman uharteak sei barrutietan banatuta daude:
- George Town.
- East End.
- North Side.
- West Bay.
- Bodden Town.
- Kaiman Brac eta Kaiman txikia.
[aldatu] Politika
Uharteek hamabost kideko Biltzarra legeak egiteko. Kideak lau urtero hautatzen dira, herri-bozkaren bitartez. Hamabostetik bost gobernurako hautatzen dira, buruzagi bat izaki (Leader of Government Business), gaur egun Kurt Tibbetts.
Erresuma Batuako gobernadorea aukeratzen du, erregina ordezkatzeko. Gaur egun Stuart Jack da.
[aldatu] Ekonomia
Kaiman uharteak paradisu fiskaltzat dugu. Turismoa ere inportantea da uharteetan.
[aldatu] Kanpo Loturak
Erresuma Batuko lurralde antolaketa | |||||
---|---|---|---|---|---|
|