Hegoaldeko Georgiak
Wikipedia(e)tik
Bermudako itsasoz bestaldeko lurralde britainiarra British Overseas Territory of South Georgia (en) |
|||||
---|---|---|---|---|---|
|
|||||
Goiburu nazionala: Quo Fata Ferunt (latina: «Etorkizuna eramango gaitunera») |
|||||
Ereserkia: God Save the Queen (ofiziala) |
|||||
Hiriburua | Grytviken |
||||
Hiri handiena | Grytviken | ||||
Hizkuntza ofiziala(k) | Ingelesa | ||||
Gobernua
erregina
|
monarkia konstituzionala Elisabete II.a |
||||
Itsasoz bestaldeko lurraldea |
|||||
Eremua - Guztira - ur % |
3.903 km² (-) |
||||
Biztanleria - Estimaketa (2006) - Errolda () - Dentsitatea |
~20 (-) 0.005 biztanle/km² (-) |
||||
Dirua | Esterlindar libra (GBP ) |
||||
Ordu eremua - Udan (DST) |
UTC (UTC -2) Ez (UTC -2) |
||||
Interneteko domeinua | .gs | ||||
Telefono aurrezenbakia | +- |
||||
Herritarra | hegoaldeko georgiar | ||||
Hegoaldeko Georgiak britainiar kontrolpean dagoen uhartedi azpiantartiarra da. Auzitan dago uharteen jabetza, Erresuma Batuak bere itsasoz bestaldeko lurraldetzat dituzte Hegoaldeko Georgiak eta Hego Sandwich uharteak. Argentinak, bere aldetik, Hego Atlantiko Uharteen barrutiaren zatia direla aldarrikatzen du, Tierra del Fuego, Antartida eta Hego Atlantikoko Uharteak izeneko probintziaren barne.
Eduki-taula |
[aldatu] Banaketa
Bere 3.850 km² arean zenbait uharte badaude:
- Hego Georgia, baita ere San Pedro izenekoa, 160 kilometroko luzera eta 30 kilometroko zabalera duena.
- Willis uhartetxoak.
- Pajaro/Bird uhartea.
- Annenkov uhartea.
- Pickersgill uhartea.
- Green uhartea.
- Cooper uhartea.
- Etabar
Hego-ekialdera bidean 72 kilometrotara dagoen Clerke arrokak ere Hego Georgiako eskualdean daude nahiz eta uhartedian egon ez.
[aldatu] Geografia
Uharteak 54º eta 55º hego paralelo eta 35º45' eta 38º23' mendebal meridiano artean daude, Malvinetatik 1.300 km hego-ekialderantz eta Estatuen Lurraldetik 1.700 km ekialdera.
Bere orografia mendiz beteta dago, altuena 2.934 metroko Paget mendia izaki. Urtean zehar, elurraz beteta dagoenez badaude bisustegi asko, handiena Nordenskjold izenekoa. Ipar kostaldean fjord ugari daudenez, baleazaleek erabili dituzte.
[aldatu] Biztanle
2005ko apririlean ez zegoen biztanleria finkorik uhartedian. Kokaleku nagusia British Antarctic Surveyren ikerketa postuak King Edward Point izena du eta gehienez 18 pertsona izan dezake. Antzinako Grytviken norvegiar eta argentinar balezale faktoriaren gertu dago. Badago beste postu bat Pajaro/Bird uharteko Jordan senadian gehienez beste 8 pertsona izan daitekeena.
Hori dela eta, neguan 11 - 12 pertsona izatetik udan 26 izatera pasatu da.
[aldatu] Historia
Nahiz eta badaude batzuk Amerigo Vespucciok XVI. mendean aurkitu zituztela esaten dutenak, lehenengo bisitaria 1675ko apirilean Antony de la Roché ingelesa zen. Lehenengo miaketa dokumentatua 1756an Gregorio Jerezek espainiarrak egin zuen eta «San Pedro uharteak» izena jarri zioten.
James Cook kapitainak lehenengo lehorreratzea egin zuen , 1775ko urtarrilaren 17an, eta Georgia izena jarri zion, Erresuma Batuko George III.aren omenez eta britainiarren jabetza aldarrikatu zuen.
1904 eta 1966 artean, argentinarrek bere uretan baleak harrapatu zituzten, Grytviken eta Leith badian faktoriak finkatuz.
1982ko Malvinetako gerrak ondorioak ere ekarri zion Hego Georgiara.
Erresuma Batuko lurralde antolaketa | |||||
---|---|---|---|---|---|
|