Falkland Uharteak
Wikipedia(e)tik
Falkland uharteak edo Malvinak (ingelesaz: Falkland Islands; gaztelaniaz: Islas Malvinas) uharteak Hego Atlantikoan kokatuta daude, Argentinako kostaldetik (Santa Cruz probintzia) 483 km-tara. Irla hauek administratiboki Britainia Handikoak dira, honen "itsasoz bestaldeko lurralde burujabea" zehazki. 1982an Falkland Uharteetako guda gertatu zen, uharteetako historian gertakaririk aipagarriena dena.
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
Uharteak 12.173 km²-ko azalera daukate, eta 2003an 2.967 biztanle (0.24 bizt./km²).
Mendebaleko eta Ekialdeko uharteak nagusiak dira, beste 700 irla txiki ere edukita. Stanley da hiriburua eta hiri nagusia, Ekialdeko uhartean dagoena eta 1.500 biztanle dituena.
Mendirik altuena Usborne Mendia da (705 m.), Ekialdean.
[aldatu] Historia
- 1600 inguruan Sebald de Weert marinel herbeheretarra izan zen ustezko lehenengo europarra uharteak topatuz. Mapa zahar batzuetan "Sebald uharteak" izena erregistratuta dago.
- 1690an John Strong marinel ingelesa iritsi zen irletara. Bera izan zen "Falkland" izena erabiliz lehendabiziko pertsona, hango Bizkondearen ohoretan, Falkland Eskoziako herrixka bat izanda.
- 1764an lehenengo giza kokagunea eraiki zuten, Frantziak eginda, gaur egungo Port Louis-en (Ekialdeko uhartean). Frantziarrek lurraldeari "Îles Malouines" izena ezarriz, Bretainiako Sant-Malou/Saint-Malotik etorrita.
- 1765ean ingelesak ailegatu ziren Saunders uhartera (Mendebaleko uhartean).
- 1767an Espainiak lurraldea menperatu zuen, Buenos Airesko gobernariaren eskuetan utziz.
- 1820an Argentinak giza kokagunea eta kartzela ezarri zituen bertan, lau urte lehenago Espainiatik independentzia lortu ondoren.
- 1831an AEBak kolonia suntsitu zuen, arrantza-eskubideengatik borrokan.
- 1833an Erresuma Batua itzuli zen uharteetara.
- 1845ean Stanley hiriburu izendatu zuten.
- 1914ko abenduan, Lehen Mundu Gerraren barruan, britainiarrek alemaniarrak borrokatu zituzten bertan.
- 1939ko abenduan, Bigarren Mundu Gerra hasi baino lehen, Stanley leku estrategikoa izan zen "Plata Ibaiko Batailan", britainiarrek eta zeelanda berrikoek alemaniarren aurka egindakoa.
- 1982ko apirilaren 2an hasi zen "Falkland Uharteetako Gerra", Argentina eta Erresuma Batuaren artean egindakoa. Garai hartan, Margaret Thatcher zen britainiarren lehen ministroa eta argentinarrena Leopoldo Galtieri militar diktadorea. Sasoi txarrak igarotzen ari zen diktadura eta, ekainaren 14an gerra galduta, honen gainbeheraren hasiera izan zen. Argentinak eta Erresuma Batuak harremanak etenda dauzkate ordutik.
- 2001ean Tony Blair presidente britainiarrak uharteak bisitatu zituen, gerra amaitu zenetik hori egin zuen lehen agintari britainiarra izan zen.
- 2003an Nestor Kirchner presidente argentinarrak uharten argentinartasuna aldarrikatu zuen, presidentetzarako hauteskunde kanpainaren barruan.
[aldatu] Komunikazioak
"RAF Mount Pleasant" aireportua, Stanleyn, uharteetara iristeko puntu nagusia da. Hala "Royal Air Force"-k (RAF) nola Txileko LAN airelineek kudeatzen dituzte hegaldiak.
[aldatu] Kanpo loturak
- Falkland Uharteetako Gobernua
- Falkland Uharteetako turismoa
- Falkland Uharteei buruzko informazioa
- Falkland Uharteetako hedabideak
- Falkland Uharteei buruzko foroa
Erresuma Batuko lurralde antolaketa | |||||
---|---|---|---|---|---|
|