Guatemala
Wikipedia(e)tik
Guatemalako Errepublika República de Guatemala |
|||||
---|---|---|---|---|---|
|
|||||
Goiburu nazionala: El Pais De La Eterna Primavera ( Betiereko Udaberriaren Herria ) |
|||||
Ereserkia: Guatemala Feliz | |||||
Hiriburua | Guatemala Hiria 14°38′ I 90°33′ M |
||||
Hiri handiena | Guatemala Hiria | ||||
Hizkuntza ofiziala(k) | Gaztelania1 | ||||
Gobernua
Presidentea
|
Errepublika Óscar Berger |
||||
Independentzia - Espainiatik |
1821 irailaren 15 |
||||
Eremua - Guztira - ur % |
108.890 km² (103.) 0,4% |
||||
Biztanleria - Estimaketa (2005) - Errolda () - Dentsitatea |
14.655.189 (70.) 134,6 biztanle/km² (55.) |
||||
Dirua | Quetzal (GTQ ) |
||||
Ordu eremua - Udan (DST) |
UTC (UTC -6) Ez (UTC -6) |
||||
Interneteko domeinua | .gt | ||||
Telefono aurrezenbakia | +502 |
||||
Herritarra | guatemalar | ||||
123 hizkuntza indigena (maia) ofizialki onartu dira, baina administrazioak gaztelania bakarrik darabil |
Guatemala Ertamerikako estatua da, Ozeano Barearen eta Karibe itsasoaren artean kokatua. Mugakide ditu Mexiko iparraldean, Belize ipar-ekialdean eta El Salvador eta Nikaragua hego-mendebaldean.
Hiriburua Guatemala Hiria da.
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
Guatemala herrialde menditsua da, hego kostaldea eta Peten departamenduko ordoki zabalak izan ezik. Klima bero tropikala du, epelagoa goi lurraldeetan eta lehorragoa ekialdeko departamenduetan.
Hiri handienak Guatemala Hiria, Quetzaltenango eta Escuintla dira, hegoladean kokatuak. Aintzira handiena Izabal aintzira da, Karibeko kostatik hurbil.
Guatamalaren kokapena dela eta, Karibe eta Ozeano Barearen artean, sarri urakanak jasaten ditu. Azken urteetako latzenak Mitch (1998) eta Stan (2005) urakanak izan dira, 1.500 hildakotik gora eraginez.
[aldatu] Historia
IV eta XI. mendeen bitartean, Maia zibilizazioaren erdigunea izan zen, batez ere Peten eskualdean (Mexiko eta Belize artean). Oraindik hainbat erruina ikusgai daude, hala nola, Tikal.
1523an espainiarrak iritsi ziren eta eskualde ososa kolonizatu, europako kultura gizartean sakon txertatuz. 1823an Guatemalak independentzia lortu zuen, Ertamerikako Probintzia Batuen partaide lehenik eta, 1840an, estatu burujabe bihurtuz.
Guatemalako historia osos markatua izan da: iraultzak, estatu kolpeak, gobernu antidemokratikoak eta Estatu Batuen eskuhartzeak, azkena 1954 urtekoa. 1985 urtean, 36 urte iraun duen gerra zibilaren ondoren, biolentzia politikoa amaitu eta gobernu demokratikoa ezarri zen. 1996 urtean Bake Hitzarmena (Acuerdos de Paz) izenpetu zen, hainbat ekintza aurrikusiz, armadaren sarraskien erantzukizunak barne. Hala ere, biolentzia ez da guztiz amatatu, 1998an Juan José Gerardi apezpikua hil baitzuten Giza Eskubideen babeslea.
[aldatu] Banaketa administratiboa
Guatemala 22 departamendutan banatua dago administratiboki:
- 1 Alta Verapaz (Coban).
- 2 Baja Verapaz (Salama).
- 3 Chimaltenango (Chimaltenango).
- 4 Chiquimula (Chiquimula).
- 5 Peten (Flores).
- 6 El Progreso (Guastatoya).
- 7 Quiche (Santa Cruz del Quiche).
- 8 Escuintla (Escuintla).
- 9 Guatemala (Guatemala Hiria).
- 10 Huehuetenango (Huehuetenango).
- 11 Izabal (Puerto Barrios).
- 12 Jalapa (Jalapa).
- 13 Jutiapa (Jutiapa).
- 14 Quetzaltenango (Quetzaltenango).
- 15 Retalhuleu (Retalhuleu).
- 16 Sacatepequez (Antigua Guatemala).
- 17 San Marcos (San Marcos).
- 18 Santa Rosa (Cuilapa).
- 19 Solola (Solola).
- 20 Suchitepequez (Mazatenango).
- 21 Totonicapan (Totonicapan).
- 22 Zacapa (Zacapa).
[aldatu] Ekonomia
Guatemala, Ameriketako bederatzigarren ekonomia osatzen du, bere BEG, Banku nazionalaren 2005eko datuen arabera 241,596.0 milloi Quetzalekoa da, 2004ko datuak 11.5% baino gehiago. Nekazal arloa, Guatemalako BEG (Barne Ekoizpen Garbia) laurden bat, Kanpo Salmenten bi herenak eta langileen erdia osatzen du, nagusiki Kafe, Banana eta Azukre uztiapenak. Manufakturak eta konstrukzioak, BEG-ren %20a suposatzen dute. Guatemalaren ekonomian EEBBek garrantzi nabarmena dute, inportazioen %41a eta esportazioen %34a kopatuz. Garapen ekonomikoa oztopatzen duten arazo nagusiak analfabetismoa, kapital merkatu azpigaratua eta kriminalitate handiak dira. Gaur egun, garapenarentzako kanpo laguntzei esker, problema hauek konpontzeko bidean dago Guatemalako herrialdea.
[aldatu] Guatemalar ezagunak
- Miguel Angel Asturias (1899-1974), idazlea. 1967an eskuratu zuen Literaturaren Nobel Saria.
- Rigoberta Menchu (1959), giza-eskubideen aldeko ekintzailea. 1992an eskuratu zuen Bakearen Nobel Saria.