David Lean
Wikipedia(e)tik
Sir David Lean (1908ko martxoaren 25 - 1991ko apirilaren 16) Ingalaterrako film zuzendaria zen, zein Hollywoodeko film ezagunenetakoak zuzendu ditu, Lawrence of Arabia, The Bridge on the River Kwai eta Doctor Zhivago besteak beste.
Zinemagintzan hondo-hondotik hasi zen 1930eko hamarkadan. Zuzendutako lehen filma, 1942ko In Which We Serve, Noel Coward-ekin batera egin zuen. Hortik aurrera, Noel Coward-en antzezlan batzuk film arrakastatsuak bihurtu zituen: This Happy Breed (1944), Blithe Spirit (1945) eta Brief Encounter (1945). Hurrengo filmak Charles Dickens-en egokipenak izan ziren, Great Expectations (1946) eta Oliver Twist (1948). 1955eko Summertime filmekin norabide berrira jo zuen Lean-ek. Ondorengo urteetan film arrakastatsuenak zuzendu zituen: 1957an The Bridge on the River Kwai (zeinekin Oscar bat irabazi zuen), 1962an Lawrence of Arabia, eta 1965ean Doctor Zhivago. 1984an azken filma zuzen zuen: A Passage to India.
[aldatu] Filmografia
- In Which We Serve (1942)
- This Happy Breed (1944)
- Blithe Spirit (1945)
- Brief Encounter (1945)
- Great Expectations (1946)
- Oliver Twist (1948)
- The Passionate Friends (1949)
- Madelein (1950)
- The Sound Barrier (1952)
- Hobson's Choice (1954)
- Summertime (1955)
- The Bridge on the River Kwai (1957)
- Lawrence of Arabia (1962)
- Doctor Zhivago (1965)
- Ryan's Daughter (1970)
- A Passage to India (1984)