Txetxenia
Wikipedia(e)tik
Txetxeniako Errepublika (errusieraz Чеченская Республика / Chechenskaya Respublika; txetxenieraz Noxçiyn Respublika [Noxçiyçö] / Nojchin Respublika [Nojchicho]), Txetxenia gisa ezagutua, Errusiako Federazioko errepublika bat da. Hiriburua Grozni da. 1.141.362 biztanle zituen 2005ean.
Iparmendebaldean Stavropol Krai-rekin muga egiten du, ekialde eta iparrekialdean Dagestango errepublikarekin, hegoaldean Georgiarekin, eta mendebaldean Ingushetia eta Alaniako (Osetia) errepublikekin.
Sobietar Batasunaren erorketaren ondoren, txetxeniarren gehiengoak lurraldearen independentzia aldarrikatu zuen Itxkeriako Txetxeniar Errepublika izenarekin. Errusiako estatuak onartu ez eta gerra gogorra hasi zen.