Jazz
Wikipedia(e)tik
Jazz-a, XX. mendeko musika unibertsala, hainbat genero musikalen metaketaren ondorioz sortzen da. Europan asmatutako mendebaldeko metodo instrumental, harmoniko eta melodikoak eta Afrikako musika tradizionala batzen dira jazz-ean.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
Jazza Afrikako lehenego jopu beltzek sartu zuten Ipar Amerikara, XIX. gizaldiaren hasierarako Afrikako mendebaldeko milioi erdi esklabu ekarriak bait ziren ordurako AEBtara. Beren tribuen kantikak eraman zituzten. Gero, gizaki zuriak ebanjelizatu zituela eta, kristau-erlijioaren beste kantu batzuk gehitu ziren jazzean. Beltzek kantu berriok ikasi eta bereganatu zituzten, baina izaera berezia eman zieten.
Garai biotan jazz-aren musika era zaharrak sortu ziren: work songs eta negro spirituals.
Work songs edo laneko abestiak kantu errazak dira. Jopu afroamerikarrek abesti horiek kantatzen zituzten Estatu Batuetako hegoaldean, lan gogorra arintzeko asmotan. Langileok bakarka nahiz taldeka abes zitzaketen kanta haiek, eta bakarlariak call and response-ko (deia eta erantzuna) sekuentzia hartzen zuen. Kantu afrikar-afrikarrok oraindik bizirik diraute, kartzelako preso beltzek kantatzen baitituzte.
Negro spirituals edo izpiritual beltzak melodia eta himno erlijiosoak dira, zuriei ikasiak. Beltzek erritmo afrikarrez hornitu zituzten. Hala, musika kantatuaren mota berezia sortu zuten. Gospel songs edo ebanjelioko kantak izpiuritual beltzen aldaki modernoak dira. Kantotara aro berriko hinmo herrikoiak biltzen dira.
Blues-a. Mende bi pasatxo geroago, 1865 eta 1870 bitartean, sezesio-gerra bukatu eta esklabotasunaren abolizioa aldarrikatuta, aurreko bi era musikalen oinarriak ziren zapalkuntza- eta arrangura-sentimendua eta kanta erlijiosoak elkartu ziren. Bi oinarriok batzearen ondorioz, blues era sortu zen. Era berri honetatik zuzenean sortu zen jazz-a.
[aldatu] Esklabutza
Esan liteke esklabutza izan dela historian barrena garai eta herri oso desberdinetan gertatu izan den fenomenoa. XVII. mendetik hasi zen eratzen eskala handiko esklabutzaren molde berri bat; esklabutza mota hori herrialde ahaltsuen beharren arabera gauzatu zen eta Afrikan harrapatutako milioka gizonezko zein emakumezko behartu zituzten Ameriketako lur sailetan bortxaz lan egitera. Lehenik, Britania Handia eta Holanda eta, bigarrenik, Frantzia, Portugal eta Espainia izan ziren esklabu-merkatuan jardun zuten potentziarik handienak. Esklaburik gehienak gaur egungo Mauritanian, Sierra Leona, Togo, Ghana, Dahomey (Benin) eta Boli Kosta herrialdeetako kostaldetik zetozen.
[aldatu] Merkataritza triangeluarra
Errealitate konplexua zen esklabuen trafikoa; izan ere horretan elementu anitz sartzen zen. Hala nola, Europan produktu tropikalen eskariaren gorakada (kakoa, kafea, azukrea, ...) eta beraiek ekoizteko plantazioak askoz eraginkor eta errentarriago bihurtzeko beharra,eta ,gainera, beltzen ustezko erresistentzia etxalde tropikaletan lan egiteko eta eguraldiaren baldintzei aurre egiteko. Europako potentziei aparteko onurak ekarri zizkien sistemaren barruan hiru fase bereiz daitezke: lehenengoa, untziak Europatik Afrika mendebalko kostalderako bandan abiatzen ziren eta han untzietako upategiak esklabuz kargatzen zituzten kaurioen truke (kaurioak diruaren funtzioa betetzen zuten hainbat itsaskiren oskolak ziren) edota bestelako produktu batzuen truke (ohialak, pattarra, bolbora, fusilak, bitxiak,...). Bigarrenik, esklabuak Ameriketara garraiatu eta bizirik heltzen ziren esklabuak saldu egiten zituzten. Hirugarrenik, untziak kakaoz, azukrez edo kolonietako beste merkantzia batzuez bete eta gero, Europara itzultzen ziren eta bertan merkaturatzen zuten kargamendu preziatua. Luzeak eta arrisku handiko bidaiak ziren arren, irabaziek ederto justifikatzen zuten enpresa-abentura hura, areago kontuan hartzen bazen nolako etekinak lor zitezkeen.
[aldatu] Harrapaketa
Afrikan esklabuak lortzea zen, zalantza izpirik gabe, hildako gehien eragiten zuen zeregina. Beltzak garraiatzeko untziak iristen zirenean, eta behin bertako buruzagiekin behar ziren negozioak burutu ondoren, kostalderako bidean gizonezko eta emakumezko andana bat ikus zitekeen ilara batean sokaz edo zurezko uztarriez loturik. Pertsona haietarik gehienak harrapatzen zituzten tribu arerioen arteko hainbat borrokatan edo arpilaketatan parte hartu zutelako, hiltzaileak zein lapurrak zirelako, edo, lantzean-lantzean bizimodua aurrera atera ezinik zebiltzan familiak zirelako. Kateaz eta girgiluz lotu eta barrakoietan sartu aurretik, esklabuei azterketa anatonikoa egiten zitzaien gaixotasun edo akats fisikoren bat ote zuten ikertzearren. Horren kariaz jakina, giza merkantzia bertan baztertzea erabaki zitekeen edo baita salneurri apalago baten erostea ere. Horrela bada, prezioa adostu ondoren, untzia kargatu ohi zuten ahalik eta lekurik gehien aprobetxatuz eta, sarri askotan, eraman zezaketen jende baino gehiago hartuta. Azkenik, untziek Ameriketarako bidea hartzen zuten.
[aldatu] Bidaia eta salmenta
Atlantikotik zehar burutzen zen bidaiak makina bat heriotza ekarri ohi zuen, zeren eta, untziaren upategietan jendea hain pilatuta eta aireztapenik gabe egonda, bizkarroiak eta gaixotasunak erruz ugaltzen baitziren. Hori gerta ez zedin emakume eta haurrei egunean untzi gainera irteten uzten zitzaien; gizonezkoak, berriz, egunean bi edo hiru aldiz ateratzen zituzten kateaturik zerbait jan eta kirol pixkat egin zezaten. Janaria, funtsean, arroz, arto, mandioka edo babez osatu ohi zen; janari-anoak gosea kentzeko bestekoak baziren ere, ez ziren sekula izaten esklabuei indarra emateko bezain ugariak; horretara beltzen tratulariak ez ziren errebolta baten beldur izaten. Helmugako portura iristean, eta arauzko koarentena igaro eta gero, apaindu ohi zituzten “makilaje” moduko bat emanez itxura hobea eman, akatsak disimulatu prezio hobean saltzearren. Maiz salmenta multzoka gauzatzen zen; horrela bada, multzo horietan osasuntsuak eta gaixoak nahasten ziren. Salneurria, berriz, bakoitzak zeukan adin, osasun edota indarraren araberakoa izaten zen. Ordainketa truke-letra edota produktu tropikalen bitartez burutzen zen, eta oso gutxitan erabiltzen zen moneta.
[aldatu] Esklabutzaren bizimodua
Esklabua, beraz, nagusiaren jabetza bilakatzen zen eta, behin etsalde batera lekua aldatu ostean, zeregin desberdinak betzen zituen: etxeko zerbitzuak (sukaldari, orgazain, garbitzaile...), laborantzako lanak (kotoia, azukrea-kanabera edo kafea biltzen) edota lan berezi batzuk (errota-lanak). Egoerak aldakorrak izan bazitezkeen ere, esklabuen bizimodua, oro har, oso antzekoa zen leku guztietan. Kasurik gehienentan oso urria izan ohi zuten jatekoa eta, beste debekuren artean, ez zeukaten elkarrekin biltzerik, ez armak edukitzerik, ez irakurtzen eta idazten ikasterik ez trukea egiterik, ez eta atxaldeaz kanpora irteterik ere. Arau horiek hautsiz gero, hainbat zigo ezartzen zitzaien, hala nola, jatekorik ez ematea, burdinaz markatzea, kateaturik ibiltzeko edota lepokoa erabiltzeko beharra, eta zartailuz zigortzea; zigor guztietarik latzena edo ankerrena azken hori izaten zen.
[aldatu] Era desberdinak
[aldatu] Lan kantak
Abesti errazak dira. Jopu afroamerikarrek abesti horiek kantatzen zituzten estatu batzuetako hegoaldean, lan gogorra arintzeko asmotan. Langileek bakarrik edo taldean abes zitzaketen kanta horiek, bakarlariak dei eta erantzuneko sekuentzia hartzen zuelarik. Kantu afrikar hauek oraindik bizirik diraute, kartzelatako preso beltzek kantatzen baidituzte.
[aldatu] Ispilitualak
Hegoaldeko beltz amerikarrek zeremonia erlijiosoetan abesten zituzten kantak dira. Laguntzeko oinekin eta eskuekin jotako erritmoak erabiltzen zituzten eta ondorioz herriaren partehartzea erabatekoa zen, kantuekin, erritmoekin eta dantzekin. Batzuetan kantak a capella izaten ziren eta besteetan tresnek lagundurik. Musika biblioliturgiko horri gospel song izena ematen zaio.
[aldatu] Blues
Lan kantak eta espiritualak elkartzean sortu zen. Blues-ak, izaera melankoliatsua du eta beltzek bizitako arazo nahiz emozioak adierazten ditu. Horrek jazz-ari erritmoa eta ahotsa eskaini dizkio.
[aldatu] Ragtime
Musikan mota honen jatorria pianojole beltzek bandei kopiatzeko ahaleginean dago. Oso erritmo bizia du, sinkopatua eta etengabe. Pianoarekin jotzen da batez ere eta jatorria New Orleans-en du.
[aldatu] Jazz-aren hasiera
XIX. mendearen azken urteetan, Estatu Batuetako hegoaldeko eta mendebaldeko hiri askotan sortu ziren Jazz-eraino eraman gintuzten lehenengo estilo musikala. Hala ere, New Orleansen indarrik handien izan zuen Jazzak. Izan ere, hiri honetan, Mississippi ibaiaren ahoa eta merkataritzako portu handia daude eta bertako biztanlerik gehienak beltzak dira. Jazz (edo jass, hasieran idazten zen bezala) hitza, musika honen izen bezala, 1910ean agertu zen eta ezagun 1917an egin zen, zuriez osatutako New Orleanseko Original Dixieland Jazz Band orkestra bere iragarki eta diskoetan hura eman zuenean. Jazz hotsaren etimologia ez da ziurtasunez jakiten. Balizkorik sinesgarriena jaser (hitz eta pitz aritzea) aditz fantzesa da. Izan ere. Gainera, jazz emanaldiek instrumendu batzuen arteko elkarrizketa librearen antza dute.
Jazz-aren estilo aitzindaria ragtime piano-era dugu. Ragtime delako estilo horrek cake walk-aren erritmo sinkopatu gogorra hartu zuen estilo berri hori Sedalan sortu zen Scott Joplin-ekin zein musika estilo horren eta, gainera, opera biren egile eta piano-jole bezala hasi zen eta konposizio ezagunak egiten zituen: Maple leaf rag, The entertainer eta Elite syncopations, besteak beste. Beraren musikak, jazz-tzat hartuta izan ahal izateko, ezaugarri bereziak falta zituen: bat-batekotasuna eta swing-a.
[aldatu] Bilakaera, estiloak eta interpreteak
Ragtime, New Orleans eta dixiland estiloekin hasi zen jazz-a beraren bilakaera oso lotuta dago estilo berriak sortu dituzten interprete handiei. Musikariak etengabe joan ziren iparraldera lan bila, Chicagora batez ere. Bertan grabatu ziren jazz-aren diskorik ospetsuenak. Jazz-a gero eta herrikoiago egiten zen. King Oliverren Great Greole Jazz Band izan zen ordezkagarriena. Banda horretan Louis Armstrong-ek ikasi zuen. Hogeiko urteen bukaeran lekuz aldatu ziren, orduan New Yorkerantz. Bertan James P. Johnson piano-joleak piano ragtime-aren revival bat hasdi zuen: hortik ateratakoa Harlem estiloa izan zen. Lehenengo Big Band-a Fletcher Henderson-ena izan zen. Lehenengo conboetako bat Louis Armstrongen Hot Five delakoa izan zen. Lehenengo estiloak pianoko boogie-woggie delakoa (Count Basierena) eta orkestrako swing-a izan ziren. Azken estilo horrek jazzaren osagarritik hartu zuen izena.
1940an berriro piztu zen New Orleans estiloa. 1945ean indarrez sartu zen be-bop-a harmonia modernoko eta akorde disonanteetako estiloa; 1948an Cool-a espresio hotz eta moderatukoa. 1960an free jazz-a, arauz kanpoko inprobisazioan eta ukipenean oinarritua. 1968 new wave edo bolada berriak anplifikazio elektroniko instrumentuak sartu zituen.
Azkenerako utzi da blues-aren 1952ko berpizkundearen aipamena, estilo hori beste musika mota batekin lotuta dagoelako. Izan ere, hiru joera egon dira blues horretan: tradizionala, erligiosoa eta erritmikoa.
[aldatu] Jazz-jole ospetsuak
Jazz-kantari estatubatuarra (Newsport News, Virginia, 1918-). Gerra ondoko joera modernoak kantan intregratu zituen eta estilo anitz landu zituen, teknika handiz eta erregistro zabalez betiere. Bere ahots zoragarria hobetu du bere bizitzan zehar. Ederki asko jotzen du xirula. Kontralto bikaina du.
Tronpetajole, kantari eta jazz-eko orkestra-zuzendari estatubatuarra (Cheraw, Hego Carolina, 1917 – New Jersey, 1993). Be-bop estiloaren sortzaileetako bat izan zen eta erritmo afrikarrak jazz-era eraman zituen.Eszenatokian jotzeko era berezia zuen, askotan jauziak eta pailazokeriak egiten zituelarik.
Tronpetajole eta abeslari ospetsua izan zen (Chicago, 1890 – New York, 1971)
18 urte zituelarik Kid Orly bandan sartu zen. 1922. urtean Chicagora joan zen eta Credle Jazz Band-an sartu zen. Orduan King Oliverrek zuzentzen zuen banda hori. 20. Hamarkadan bere lehen diskak grabatu zituen. Bere bizitza osoan 100 LP saldu zituen.
Jazz munduan musikari ospetsuenekin jo zuen: Earl Hines, Ella Fitzgerald, Duke Ellington…
- King Oliver
Konpositore eta jazz-ako orkestra-zuzendari estatubatuarra (New Orleans, 1885 – Savannah, 1938). Jazz-aren aintzindari izan zen eta New Orleans izeneko estiloa ezagutzera eman zuen.
[aldatu] Jazz-aren alde teknikoa
Jazz-a Europako musikatik bereizten duten ezaugarri bereziak ditu. Beraren funtsezko osagaiak honakook ditugu:
-Swing-a (zabua) da jazz-aren ezinbesteko abiadura. Biko edo lauko konpasen aldi ahulen azentuaziotik sortua da.
-Bat-batekotasuna. Oinarrizko gaiaren melodia-lerroa, haren harmonizazioa aldatu gabe, nork bere erara eta bat-batean berriro sortzean datza osagai hau. Inprobisazioa xumea bada eta gaia errazki ezagutu ahal bada, parafrasia gertatzen da.Free jazz delako era berriko estiloan, inprobizazioa ez da horizontala (meleodia-lerroarena) bakarrik, baita bertikala (harmonizazioarena) ere.
-Blue note-ak. Jatorri afrikarreko blues-aren ,eladiako bi nota aldakor (III. eta VII. graduak) dira. Afrikar beltzek, tonuerdirik gabeko eskala pentatonikoetan oinarritutako melodiak baitzituzten. Europako musikaren tonuerdi biko eskal diatonikoak hartu zituzten. Eskala pentatonikoak bost tonukoak dira; eta diatonikoak, zazpi soinukoak. Kantariak edo joleak halako anbiguotasun batez hornitzen ditu hainbat inflexioren bitartez. Hori dela eta, nota horiek aldakorrak dira, ohiko notak ez bezala. Blues note-ak blues-etik badatoz ere, gaur egun jazz-eko inprobizazio orotan erabiliak dira.
-Sonoritateak eta esaldiak. Jazz-aren osagarri da, beltzena. Giza ahotsaren adierazkortasuna da, Estatu Batuetako hegoaldeko beltzek Europako melodietara eta instrumentuetara pasatako hizkerarena. Jazzman guztiek beren sonoritate eta esaldiera berezia bilatzen dute, eta, aurkitutakoan –interpreterik onenen kasuan-, beraien ekitaldiak nahastezinak dira jazz-az dakienarentzat.
-Biko eta lauko konpasak. Zuzendariak musikariei jotzen hasi aurretik esaten die konpasaren zein aldi hartu behar duten.
-Syncopation. Sinkopen erabileraz esaten da. Sinkopak cake walk eta ragtime estiletatik datoz, zeinen erritmoa oso sinkopatua baitzen.
[aldatu] Instrumentuak
[aldatu] Bandurria
Kitarraren antzeko herri instrumentua, hura baino txikiagoa eta zitarrarekin erlazionatua. 12 hari ditu; 6 bakun eta 6 bihurrikatu. Bereziki errondailetan erabiltzen da.
[aldatu] Saxofoia
Tutu konikoa eta mihi sinplea du. Giltzeko sistema erabiltzen du zuloak estali edo irikitzeko.
Zazpi saxofoi mota dude, altua eta tenorea erabiltzen dira gehien bat.
Oso funtzio garrantztsua betetzen du bandetan, jazz-ean, rock-ean eta herri musikan.
[aldatu] Tronpeta
Metalezko instrumenturik zaharrenetako bat da. Instrumentu hau jatorriz militarra da, asko erabiltzen baitzen armadako joaldi desberdinak egiteko.
Metalezkoa da eta batetik hodi mehe bat du, forma errektangularreko buelta oso bat ematen duena, eta azkenean enbutu baten modura zabaltzen da, kanpaia deitzen dena osatuz.
Hiru balbula ditu eta balbuletan pistoi batzuk malguki bidez mugitzen dira eta nola zapaltzen den kontu, hodi barruko aireari bidea iriki ala itsi egiten diote, horrela soinu desberdinak sortuz.
Soinu argi eta disdiratsua du. Ozen jo ezkero soinu sarkorra du eta orkestrako instrumentuen gainetik entzuten da.
[aldatu] Pianoa
Hari kolpatuzko tekla instrumentua da. 85 tekla txuri beltz ditu. Pianoa, funtsean, kutxa batean sartutako harpa bat da, sokaz hornitua eta bibrazioak haunditu egiten dituen erresonantzi kaxa bat duena.
Hariak altzairuzkoak dira, luzera eta diametro desberdinekoak eta erresonantzi kaxan ilaran ipiniak daude.
Pianoa Klasizismoan hasi zen erabiltzen (Haydn eta Mozart) eta erromantizismoan instrumentu garrantzitsuenetakoa izan zen (Beethoven).
Hariak kokatuta dituzten moduaren arabera bi piano mota daude: kolazkoa eta bertikala.
[aldatu] Tronboia
Urteetan zehar ezer gutxi aldatu den instrumentua da tronboia. Balbulen ordez luzatu eta laburtu egin daitekeen atzera-aurrerako tutua du tronboiak; era horretan soinu grabeago edo zorrotzagoak egin ditzake.
Soinu oso lasi eta leunak, dramatiko eta ozenak sor ditzake tronboiak.
[aldatu] Kontrabaxua
Sokazko instrumentuen familiako grabeena da. Duen neurriagatik lurrean eusten zaio eta zutik dagoela jotzen du musikariak.
Gaur egun, kontrabaxua garrantzi handikoa dugu jazz musikan eta arkua erabili baino, hariak punteatuz edo egurraren aurka kolpatuz jotzen da.