Abuztuaren 12
Wikipedia(e)tik
<< | Abuztua | >> | ||||
A | Aa | Az | Og | Os | L | I |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |
2008 |
Abuztuaren 12a gregoriar egutegiaren urteko berrehun eta hogeita laugarren eguna da, 225.a bisurteetan. 141 egun falta dira urtea amaitzeko.
Eduki-taula |
[aldatu] Gertaerak
[aldatu] Euskal Herrian
[aldatu] Munduan
- 1480 - Otrantoko Bataila: Otomandar Inperioko tropek 800 kristauri burua moztu zieten islamera ez aldatzeagatik.
- 1833 - Chicago fundatu zuten.
- 1898 - Armistizioak Espainia eta Estatu Batuen arteko gerraren amaiera ekarri zuen.
- 1914 - Lehen Mundu Gerra: Britainia Handiak Austrohungariar Inperioari gerra deklaratu zion.
- 1948 - Gobernu estatubatuarrak Hego Koreako gobernua soilik onartu zuen.
- 1952 - Poeta Erahilen Gaua: Hamairu intelektual judu entzutetsu erahil zituzten Moskun.
- 1953 - SESBeko gobernuak bere lehen hidrogeno-bonba lehertarazi zuen.
- 1978 - Japoniak eta Txinako Herri Errepublikak euren arteko bake eta adiskidetasun akordioa sinatu zuten.
- 2000 - Kursk urpekontzi errusiarra Barentseko itsasoan hondoratu zen eta tripulazioko 118 kideak hil ziren.
[aldatu] Arte eta kultura
[aldatu] Zientzia eta teknologia
- 1851 - Isaac Merrit Singer-ek josteko makina patentatu zuen Boston-en.
- 1877 - Asaph Hallek Phobos eta Deimos, Marteren bi sateliteak, aurkitu zituen.
- 1908 - Detroit-eko Ford Motor Company lantegiak lehenengo Ford Model T autoa aurkeztu zuen.
- 1960 - NASAk Echo I, lehenengo komunikazio-satelitea aireratu zuen.
- 1981 - IBMk PC-a edo Personal Computer-a (Ordenagailu Pertsonala) merkaturatu zuen.
[aldatu] Kirolak
[aldatu] Euskal Herrian
- 2007 - Nagore Otaño amazona gipuzkoarra hil zen istripuz, Donostiako Hipodromoko zaldi-lasterketa batean parte hartzen ari zela.
[aldatu] Munduan
- 1964 - Hego Afrika Joko Olinpikoetatik kanpo utzi zuten bere politika arrazista zela eta (apartheid-a).
- 1984 - Los Angeleseko (AEB) Joko Olinpikoak hasi ziren Ekialdeko herrialdeen boikotarekin, aurreko jokoetan (Moskun) estatubatuarrek eginiko boikotari erantzunez.
[aldatu] Jaiotzak
[aldatu] Euskal Herrian
- 1924 - Xabier Gereño euskal idazlea.
- 1964 - Aitor Begiristain futbolaria.
- 1969 - Lutxo Egia euskal idazlea.
- 1971 - Jasone Osoro euskal idazlea.
- 1973 - Joseba Beloki txirrindularia.
- 1964 - Txiki Begiristain, futbolari ohia.
[aldatu] Munduan
- 1866 - Jacinto Benavente, idazle espainiarra, 1922ko Literaturako Nobel Saria. (h. 1954)
- 1887 - Erwin Schrödinger, fisikari austriarra, 1933ko Fisikako Nobel Saria. (h. 1961)
- 1911 - Mario Moreno Reyes (Cantinflas), aktore mexikarra. (h. 1993)
- 1945 - Jean Nouvel, arkitekto frantziarra.
- 1971 - Pete Sampras, tenislari estatubatuarra.
[aldatu] Heriotzak
[aldatu] Euskal Herrian
- 1939 - Juan Bautista Eguzkitza euskal idazlea. (j. 1875)
[aldatu] Munduan
- K. a. 30 - Kleopatra Egiptoko erregina, bere buruaz beste eginda.
- 1633 - Jacopo Peri, operagile italiarra.
- 1648 - Ibrahim I.a, Otomandar Inperioko sultana.
- 1689 - Inozentzio XI.a, Aita Santua.
- 1917 - Eduard Buchner, kimikari alemaniarra, 1907ko Kimikako Nobel Saria.
- 1955 - James B. Sumner, kimikari estatubatuarra,Kimikako Nobel Saria (j. 1887)
- 1955 - Thomas Mann, idazle alemaniarra, 1929ko Literaturako Nobel Saria.
- 1964 - Ian Fleming, idazle ingelesa, James Bond 007ren sortzailea. (j. 1908)
- 1989 - William Bradford Shockley, fisikari estatubatuarra.
- 2003 - Walter J. Ong, filosofoa.
- 2004 - Sir Godfrey Hounsfield, ingeniari elektriko eta asmatzaile ingelesa, 1979ko Medikuntzako Nobel Saria. (j. 1919)
- 2005 - John Loder, CRASS anarkopunk musika taldearen sortzailetako bat. (j. 1946)
[aldatu] Jaiak eta urteurrenak
- Santa Klara: Zarautz
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |