See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions

See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Anne Frank - Wikipedia, entziklopedia askea.

Anne Frank

Wikipedia(e)tik

Frank alemaniar zigilu batean.
Frank alemaniar zigilu batean.

Anneliesse Marie (Anne) Frank (Frankfurt, 1929ko ekainaren 12a - Bergen-Belsen, 1945eko martxoa) alemaniar judu bat zen, idatzi zuen egunkaria dela-eta ezaguna Bigarren Mundu Gerran naziengandik ihesi ezkutuan zela.

Gerra garaian Amsterdameraino iritsi zen familiarekin batera, naziengandik ihes egin nahian. Familiarekin ezkutatzen zen zuloan egunkari bat idatzi zuen. Hilabete batzuen ondoren ordea, familia osoa atxilotu zuten eta alemaniar kontzentrazio esparrutan banatu. 1944ko irailaren 2an bidali zuten Anne Auschwitzera eta geroxeago Bergen-Belsenera. 1945eko otsaila edo martxoa izango zen tifusak harrapatu eta neska hil zenean. Handik egun batzuetara liberatu zuten kontzentrazio esparru hau, baina Annerentzat alferrik izango zen. Familiako guztiak hil ziren, aita izan ezik.

Urte batzuk geroago, Annaren aita, Otto Heinrich Frank, arduratuko da bere alabaren egunkaria argitaratzeaz: Anne Franken egunkaria.

[aldatu] Biografia

Frankfurt hirian jaio zen eta Otto Heinrich Frank (1889ko maiatzaren 12a - 1980ko abuztuaren 19a) eta Edith Hollander (1900eko urtarrilaren 16a - 1945eko urtarrilaren 6a) ziren bere gurasoak. Margot Frank (1926ko otsailaren 16a - 1945eko martxoa) zen ahizpa zaharrena.

Lehen esan bezala, familia osoa iritsi zen Amsterdamera, naziengandik ihesean. Annek 13 urte bete zituenean oparitu zioten egunkaria idazteko liburuxka. Berehala izan zuten ezkutatu beharra eta Achterhuis etxean sartu ziren, apal baten atzean ezkutatzen zen ate batek salbaturik. 1942ko uztailaren 9tik 1944ko abuztuaren 4ra arte egon ziren etxe horretan, ordurako, alemaniarrek Amsterdam osoa okupatu baitzuten. Zortzi pertsona zeuden zulo hartan: Otto eta Edith Frank (gurasoak), Anne eta bere ahizpa Margot, Dussel (Fritz Pfeffer izeneko dentista judua), eta Van Daan senar-emazteak bere seme Peter-ekin batera (hauen abizena Van Pels zen).

Ezkutalekua ixten zuten apal mugikorrak (erreplika), Anne Frank etxea (Amsterdam)
Ezkutalekua ixten zuten apal mugikorrak (erreplika), Anne Frank etxea (Amsterdam)

Urte haietan zehar, Annek egunkaria idatzi zuen, beldurrak, Peterrenganako atxikimendua, gurasoekin zituen iskanbilak... Idazle aparta izateko tankera zuen eta bera konturatuta zegoen; harrapatu baino hilabete batzuk lehenago, egunkari hura garbira pasatzen hasi zen, gerra amaitutakoan argitaratu egingo zuela-eta.

Baina ezin izan zuen. Miep Gies, Elly Vossen eta beste batzuen laguntzaz bi urte ezkutatuta egon ondoren, holandar batek Gestapori erakutsi zion ezkutalekua eta atxilotu egin zituzten. 1944ko irailaren 2an tren baten sartu zituzten eta, 3 egun iraun zuen bidaiaren ondoren, Auschwitzera iritsi ziren.

Miep Gies eta Elly Vossenek Anneren egunkaria aurkitu eta gorde zuten.

Anne, Margot eta Edith Frank, Pels familia eta Fritz Pfeffer ez ziren kontzentrazio esparru haietatik bizirik aterako. Margot eta Anne Auschwitz-Birkenaun egon ziren hilabete eta gero Bergen-Belsen-era bidali zituzten; hantxe hilko ziren tifusak jota 1945eko martxoan. Otto bakarrik biziraun zuen eta Miep-ek Anneren egunkaria eman zion familia osoa galdu zuen aitari.

Handik urte batzuetara argitaratu zuen Anne Franken egunkaria eta 55 hizkuntzatan irakur daiteke, euskara barne.

Anne eta Margot Franken hilobia Bergen-Belsen kokatzen zen lekuan dago.

[aldatu] Egunkaria

  • Het Achterhuis, 1947 (jatorrizkoa nederlanderaz)
  • Anne Franken egunkaria, Erein, Donostia, 2004 (itzultzailea: Josu Zabaleta)

[aldatu] Kanpo loturak

Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Anne Frank

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -