Ordoki
Wikipedia(e)tik
Ordoki edo Zabaldi bat erliebe geografiko mota bat da, maldarik gabeko eta garaiera txikiko lur eremua, gehien bat ibarren beheko aldea. Garaiera handia badu, goi-ordoki izena hartzen du. Erliebe mota egokienetakoa da nekazaritza eta abeltzaintza garatzeko.
[aldatu] Ordoki motak
- Ordoki abisala: ozeano sakoneko ordoki laua edo oso malda txikikoa.
- Alubioi ordokia: mendietatik datorren ibai baten sedimentuek eratua, denbora luzean.
- Kostako ordokia: barnealdetik banandua dagoen itsaso kosta aldekoa.
- Uholde ordokia: ibai ondokoa, noiz behinka uholdeek estalia.
- Aintzira ordokia: behinola aintzira baten hondoa izandakoa.