Carlo Scarpa
Wikipedia(e)tik
Carlo Scarpa (Venezia, 1902 ekainaren 2 – Sendai, Japonia, 1978 azaroaren 28) arkitekto italiarra zen, materialeen ezagutza sakona zuena.
Maisu eskulangileekin luze lan egin izanak materialen gaineko kontrol eta pertzepzio tektonikoa eman zion. Denboraren aldaketarekin sentibera den arkitektura sortu zuen, bai urtaroarekin bai historiarekin ere, materialak erabiltzeko imajinazioan sustraitua. Beirak eta konkretuak (hormigoiak) duten aukera plastikoak bultzatu zuen detaileak ikertzea eta hauekin esperimentatzea. Atentzio bera erabili zuen zaharberritze eta erakustokien atonduran, hainbat material dotoretasun eta fintasunez erabiliz. Aipatzekoa da aukakoak nola gainjartzen zituen, azal leun eta latzak, elementu bertikalak eta horizontalak.
Japonian zegoela, eskaileretatik erori eta hil egin zen.
Eduki-taula |
[aldatu] Lan garrantzitsuak
- 1949-1956: Querini Stampalia fundazioa, Venezia
- 1954: Areto Nagusia, Ekonomia eta Merkataritza fakultatean Cà Foscari jauregian, Venezia
- 1954-1956: Venezuelako Pabilioia, Veneziako Bienalean, Venezia
- 1956-1957: Gipsoteca canovianaren handitzea, Possagno, Italia
- 1958-1964: Castelvecchio museoa, Verona, Italia
- 1959: Olivetti denda, Venezia
- 1961: Gavina denda, Bologna, Italia
- 1970-1973: Brion hilobia, udal hilerrian, San Vito di Altivole, Treviso, Italia
- 1974: Banca Popolare di Verona bankuaren egoitza nagusia, Verona
- 1974-1978: Ottolenghi etxea, Bardolino, Verona
[aldatu] Atondurak
- 1944-1949: Galleria dell'Accademia di Venezia museoaren atondura, Venezia
- Correr museoa, Venezia
- Abatellis jauregiko bilduma, Palermo, Sizilia
[aldatu] Erreferentziak
- Francesco Dal Co; Giuseppe Mazzariol (2002) Carlo Scarpa : The Complete Works. Rizzoli
- M. A. Crippa, (1986). Carlo Scarpa, Theory, Design, Projects. MIT Press, Cambridge, Mass.