Justo Antonio Olagibel
Wikipedia(e)tik
Justo Antonio Olagibel (Gasteiz, Araba, 1752ko abuztuaren 7 - Gasteiz, 1818ko otsailaren 3) Euskal Herriko arkitekto neoklasiko garrantzitsuenetakoa izan zen.
Etxegile familia batekoa, Gasteizko Irudigintza Eskolan eta Madrilgo San Fernandoren Akademian garatu zituen bere arkitekturako ikasketak, Gasteizera itzuli berria, Plaza Berria eraikitzeko eskaera jaso zuen, hiriko arkitekturan jomuga izan zena eta hiriaren garapena hasi zuena. Plazak Madrilekoa eta Salamankako baino handiagoa izan behar zuen, behe solairuan saltokiak izan eta zamalanak ahalbidetu. Gainera, udaletxe berria bertan izan behar zuen eta Alde Zaharreko sestra desberdina kontuan hartu. Horretarako Arkupeak eraiki zituen, hiri zaharra eta berria ibiltoki estalia. Lanak hamar urte iraun zuten.
Eduki-taula |
[aldatu] Eraikin garrantzitsuak
- 1781-91 : Plaza Berria, Gasteiz
- 1783 : Magdalenaren komentuko elizaren fatxada, Gasteiz
- 1787 : Arriagako Done Bikendi elizaren dorrea eta hegoaldeko arkupea, Gasteiz
- 1789 : Done Ander eliza, Eltziego
- 1790 : Arkupeak, Gasteiz
- 1801 : Elizaren arkupea, Aberasturi
- 1806 : Jose Diaz Espada gotzainaren etxe noblea, Armentia
[aldatu] Bibliografia
- Zenbait egile. Olaguíbel. El arquitecto de Vitoria - Gasteizko Arkitektoa. EHAEO, Gasteiz, 2005. (ISBN 84-609-4755-6)