Manuel Maria Smith Ibarra
Wikipedia(e)tik
Manuel María Smith Ibarra (Bilbo, 1879ko urtarrilaren 4 - 1956ko abuztuaren 18) arkitekto bizkaitarra zen.
Madrileko arkitektura eskolan ikasi zuen, garaian bogan zegoen Ecole des Beaux Arts irakasketa modeloa jarraituz. 1904ean, arkitekto tituluarekin jada, Bilbora itzuli ze, eta bertan ireki zuen bere estudioa Lutxana kalean.
Bizkaian, Ingeles estiloaren aitzindari izan zen Smith Ibarra, Neguriko burgesiarekin harreman estuak izan zituela. Horrela, bere lanik garrantzitsuenak Getxon topa daitezke: Algorta, Areeta eta Neguri auzoetan. Lan horren erakusgarri ikusgarri bezala, Luis Lezama Leguizamón, Olasoko Markesa, edo José Joaquin Ampuerori eginiko etxe paregabeak ditugu.
Bere lanen artean bost langile-auzo topa ditzakegu. Bere ustetan, dentsitate txikiko hirigintza edozein gizarte mailarako egokia zen eta bere bultzatzaile sutsua bihurtu zen.
[aldatu] Bibliografia
- Juan Daniel Fullaondo Errazu, Manuel María Smith e Ibarra: Arquitecto 1879-1956. (1981, ISBN 8485572238)
- Maite Paliza Monduate, Manuel María de Smith Ibarra: Arquitecto 1879-1956. (1988, ISBN 8477520127)
- Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala, Manuel María de Smith Ibarra, arquitecto. (1991, ISBN 8487813003)