Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoa
Wikipedia(e)tik
Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoa (DAGET) Gipuzkoako Kanpusean kokatzen den Euskal Herriko Unibertsitateko arkitektura-ikastegia da. 1977an sortu zen, lehenengo urteetan Bartzelonako Arkitektura Eskolaren menpe egon zelarik. 1982az geroztik EHUren egituran barne dihardu.
Eduki-taula |
[aldatu] Eraikina
Mikel Garai arkitektoak proiektatu zuen eraikina, arkitektura postmoderno garaiko Tendenza mugimenduaren barnean sailka daitekeena. Ikastegiak bost solairu ditu, sotoa barne. Bertan, ikasgelez gain, ospakizun-aretoa (Luis Peña Gantxegi Aretoa deitua), kalkulu-zentroa, maketak egiteko aretoak eta bestelako aretoak aurkitzen dira. Liburutegia laugarren solairuan kokatuta dago.
[aldatu] Titulazioa
Gaur egun Eraikuntzako espezialitatea lortzen da Donostiako eskolan, besteak beste honako irakasgaiak jorratzen direlarik: Proiektu arkitektonikoak, Hirigintza, Eraikuntza, Egiturak, Instalazioak, Artea, Irudigintza, Geometria deskribatzailea, Matematika aplikatua eta Fisika aplikatua.
[aldatu] Ikasketa Plana
2003az geroztik Plan Berria ezarri da eta, hortaz, ikasketak bost ikasturte ditu. Karrera amaierako proiektuaz gain, hiru irakasgai mota daude: enborrekoak (Espainiako eskola guztietan ematen direnak), nahitaezkoak eta aukera askekoak (aukera askeko kredituak lortzeko bide gehiago daude, besteak beste, kurtso bereziak egitea, hizkuntza-tituluak izatea edo kirola-jarduera jakin batzuk garatzea).