See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions

See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Sevilla - Wikipedia, entziklopedia askea.

Sevilla

Wikipedia(e)tik

Sevilla

Andaluzia
Sevillako bandera Sevillako armarria
Izen ofiziala Sevilla
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa
Probintzia
Eskualdea

Espainia
Andaluzia
Sevillako probintzia
-
Posta-kodea 410xx
Koordenatuak 37°22′N 5°59′W / 37.367, -5.983
Garaiera 7 m
Eremua 140 km2
Biztanleria 704.154 (2005)
Dentsitatea 5.029 bizt/km2
Distantzia 0 km Sevillara
Sorrera K.a. XIII. mendean
Herritarra sibiliar
Alkatea Alfredo Sánchez Monteseirín (PSOE)
www.sevilla.org

Sevilla Iberiar Penintsulako hego-ekialdean kokatutako hiri espainiarra da, Andaluziako eta Sevillako probintziako hiriburua. Itsasmailatik 20 metrotara kokatua, Guadalquivir ibaiak zeharkatzen du hiria.

Hiriaren izena Hispalis izen zaharrean dago oinarrituta. Izen hau, Ishbiliya (arabieraz أشبيليّة) bihurtu zen musulmanen garaian. Euskarazko izen historikoa Sibilia da, baina Euskaltzaindiaren arabera hiriaren egungo euskal izen arautua Sevilla da[1].

Katedraleko dorrea, Giralda
Katedraleko dorrea, Giralda

707.414 biztanlerekin Sevilla Espainiako laugarren hiririk jendetsuena da. Bere gune metropolitanoa ere estatuko laugarrena da, 1.343.900 biztanle baititu. Espainiako hegoaldeko gune turistiko eta komertzialerik nagusienetarikoa da, eta estatuko hiririk esanguratsuenetarikoa ere, espainiar folklorearen sorburu.

Interes turistiko handiko hiria da, monumento, enparantza, lorategi eta eliza kopuru handia baitu. Bere alde historiko-artistikoa Europako nabarmenena da. Bere eraikinik ospetsuenen artean, Giralda (aintzinako mezkitako alminarra, gaur egun katedraleko kanpaidorrea) eta Urrezko Dorrea (Torre del Oro) dira aipagarrienak.

Hiriko Triana, La Macarena, Santa Cruz edota Nervión auzoak dira ezagunenak. 1987an, Nazio Batuen Elkarteko UNESCO sailak Gizateriaren Ondare izendatu zituen katedrala, Giralda eta alkazarra (erregeen jauregia).

Eduki-taula

[aldatu] Historia

Julio Cesar enperatzaileak kolonia erromatarra bihurtu zuen, Betis ondoko koloniaren gainetik hobesten. Lehenengo mendean, Hispalis (Sevillaren izen zaharra) Turdetaniako hiririk nagusienetarikoa zen, Kordoba eta Kadiz-ek baino ez gainditua. Denbora gitxian, baina, hiri hauek gainditu zituen Hispalis-ek. Ptolemeu-en garaietan metropoli tituloa jaso zuen, eta bisigodoen garaian hiriburu probintziala izan zen, Kordobaren gainetik.

711tik gero, hiria musulmanen menpe gelditu zen, eta Kordobako emirato behin erorita 1023an, independiente bihurtu zen, abbaditen dinastiaren garaian eta 1091ean almoravideek kontrola eskuratu arte. Almoravideek galdutako azkenengo hirietako bat izan zen. 1248ko azaroan, shile batzutan sitiatuta egon ondoren, gazteldarrek okupatu zuten.

Sevilla ko katedrala eta Indietako Artxibategia
Sevilla ko katedrala eta Indietako Artxibategia

[aldatu] Ekonomia

Gune industrial garrantzitsu bat da Sevilla, telkologia berriei begira, batez ere. Cartuja'93 teknologia-parkeak 11.455 pertsonei ematen die lan, eta probintziaren BPD - Barne Produktu Gordinaren %10 sortzen du, 1.676 milioi euro sortuz eta 311 enpresen langune izanik (hoietako %70 teknologia berrietan dihardute)

Sevilla Espainiako laugarren biztanleria-gunea da eta ekonomikoki probintzia sendo eta indartsua da. 650.000 pertsonek egiten dute lan hirigune osoan. Era berean, gune industrial nagusi bat da, ohialgintza, saneamendu, kristalgintza, zementu eta bestelako lantegiak biltzen baitira Sevillaren inguruan. Era berean, ontziolak eta hegazkin eta tankeak fabrikatzeko industriak nagusitzen dira hirian.

Edari-fabrika gehien dituen europar hiria da Sevilla.

[aldatu] Turismoa eta monumentuak

Sevillako monumenturik aipagarrienak mundialki ezagunak diren Giralda eta katedrala dira aipagarrinak, baita Santa Cruz auzoa (Sevillako judutegia), Alkazar Errealak (Reales Alcázares), Indiaseko artxibategi orokorra, Urrezko dorrea (Torre del Oro), Maria Luisa parkea, Espainiako plaza, Amerikako plaza, Arkeologia eta Herri ohitura Museoak, Arte Ederretako Museoa eta Printzeen parkea ere. Kale-turistiko nagusia Sierpes delakoa da.

Oso ohikoa da turismoa egiteko kalesa edo gurdien gainean egitea.

Aipatutako edifizio eta monumentu guztiez gain, honako hauek ere garrantzia handikoak dira:

[aldatu] Arkitektura zibila

Hércules zumarkalea

Audientzia zaharra

Sevillako Artxibategia

Sevillako Ateneoa

Udaletxea

Caños de Carmona

Errege Mairuaren etxea

Koliseoaren korrala

Enkarnazioko Metropol Parasol

Sevillako harresiak

Lebrijako kondesaren jauregia

Dueñas-eko jauregia

San Telmo jauregia

Yanduri jauregia

Andaluziako parlamentua

La Maestranzako zezen-plaza

Garaipenaren plaza

Plaza Berria

Txanponaren Etxea

Tabako Fabrika Erreala

Maestranza Antzokia

Lope de Vega Antzokia

Zilar-dorrea

Triana-dorrea

Schindler dorrea

[aldatu] Kirolak

Sevilla FC eta Real Betis Balompie ditugu hiriko futbol talde nagusiak, elkarren aurkako lehia nabarmena daukatena.

[aldatu] Erreferentziak

Geografia
Geografia
Artikulu hau Espainiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -