See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions

See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Aretxabaleta - Wikipedia, entziklopedia askea.

Aretxabaleta

Wikipedia(e)tik

Artikulu hau Gipuzkoako udalerriari buruzkoa da, beste esanahientzat ikus Aretxabaleta (argipena)

Aretxabaleta

GipuzkoaGipuzkoa
Aretxabaletako armarria
Izen ofiziala Aretxabaleta
Antolaketa
Estatua
Autonomia Erkidegoa
Lurralde Historikoa
Eskualdea

Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Gipuzkoa
Debagoiena
Posta-kodea 20550
Koordenatuak 43°2′10″N 2°30′16″W / 43.03611, -2.50444 Koordenatuak: 43°2′10″N 2°30′16″W / 43.03611, -2.50444
Garaiera 225 m
Eremua 28,97 km2
Biztanleria 6.469 (2006)
Euskaldunak  %64.97 (2001)
Distantzia 80 km. Donostiara
Sorrera 1630
Herritarra atxabaltar
Alkatea Inaxio Garro (Aralar)
www.aretxabaleta.com

Aretxabaleta Gipuzkoako Debagoiena eskualdean dagoen udalerria da. 28.97 km²-ko azalera du eta 6.469 biztanle zituen 2006an.

Bertakoak aretxabaletarrak edo bertako hizkeran atxabaltarrak dira.

Aretxabaletako eliza
Aretxabaletako eliza

Eduki-taula

[aldatu] Geografia eta klima

Aretxabaleta Gipuzkoako hego-mendebaldean kokatzen da, Debagoiena bailararen barnean. Mugakideak Arrasate iparraldean, Eskoriatza mendebaldean, Oñati ekialdean eta Barrundia (Araba) hegoaldean ditu.

Herrigunea Deba ibaiak zeharkatzen duen bailara estuan kokatzen da, 235 metroko altueran. Ingurua oso menditsua da, mendi nagusia Kurtzebarri delarik, 1119 metroko garaierarekin. Ezagunena da bertan dagoen herritik ikus daitekeen gurutzeagatik, 500 metro hegoalderantz dagoen Elorretako Haitza, 1140 metrorekin, altuagoa baita. Hala ere, Aretxabaletako tokirik garaiena Elgeako mendilerroan dagoen Aumategigaña da, 1189 metroko garaierarekin. Udalerriko beste mendi esanguratsuen artean Murugain, Andarto eta Urkulu gainean dagoen Iruaitz aipa daitezke.

Gipuzkoan ohikoa den bezala, zuhaitzik ugarienak landatutako pinuak dira, geografia guztian ikus daitezkeenak. Zaraiako mendilerroaren magalean, Urkulu inguruan eta beste toki batzuetan pagadi zabalak ere ikus daitezke.

Aretxabaletaren ekialdean Urkuluko urtegia aurkitzen da. 1979an eraikia, Debagoieneko eta Gipuzkoako beste herri batzuk urez hornitzen ditu. Urtegitik behera doan Urkulu erreka Oñatiko Zubillaga auzora jotzen du, beherago, San Prudentzion, Deba ibaiarekin batzeko. Urtegiak sortu duen inguru naturala oso erabilia da aisialdirako Debagoieneko herritarrengatik, eta bertako urak bizileku bilakatu dira hainbat hegazti espezieentzat.

Klimari dagokionez, epela eta hezea da. Urteko ur-jasa 1300 mm/m² ingurukoa da, eta batazbesteko tenperaturak 5 ºC urtarrilean eta 17.5 ºC uztailean dira. Neguan elurteak ohikoak dira mendian, eta herrigunean ere urtean bizpairu aldiz elurtzen du.

[aldatu] Historia

Engranaiak
Lankide bat edo gehiago lanean ari da artikulu honen atal hau hobetzeko

Hori dela eta, posible da edukian edo formatuan hutsune batzuk izatea. Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, kontaktatu beraiekin euren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian erredakzioa koordinatzeko. Mila esker.

Herriaren lehenengo aipamenak X. mendekoak dira, Aretxabaleta eta bertako elizateak Leintz bailararen barnean zeudenean, Eskoriatza, Arrasate eta Leintz Gatzagarekin batera. 1260. urtean Arrasatek bailara utzi zuen, eta 1331.ean Leintz Gatzagak jarraitu zion. Ordutik aurrera bailara 17 herrixkek osatzen zuten: Apotzaga, Aozaratza, Arkarazo, Aretxabaleta, Areantza, Bedoña, Bolibar, Eskoriatza, Galartza, Korueta, Gellao, Isurieta, Larriño, Marin, Mazmela, Mendiola eta Zarimutz. Elizate bakoitzak bere alkate eta kontzejua zeuzkan, eta guztiak parekoak ziren eskubide eta administrazioan. Bailara osoa ordezkatzen zuen Anaiarteko Alkatea ere bazegoen; kargu hau edozein aitonen-semek bete zezakeen.

1370. urtean Gaztelako Henrike II.a erregeak Leintz bailara Beltran de Gebara Oñatiko jaunaren esku utzi zuen. Gebaratarren menpekotasun egoeratik aldendu guran 1497. urtean garai hartako Leintz Bailarak Gipuzkoako Probintzian sartu zen. Geroago, 1556. urtean, Gebaratarrengandik askatu egin zen "Valle Real de Leniz" izena hartuz. Egoera honetan jarraitu zuten Leintz Bailarako gune osoek (egungo Aretxabaleta eta Eskoriatza herrietako udalerriak osatzen duten herriguneek eta elizateek)1630. urtera arte, Eskoriatza eta Aretxabaleta herrien arteko liskarrek Bailararen banaketa ekarri arte. Urte horretan Aretxabaletak "Valle Real de Aretxabaleta" izena hartu hartu zuen.

[aldatu] Auzoak

Gaur egun Aretxabaletako udalerria osatzen duten elizateak herrixkak ziren garai batean, 1630an Aretxabaletako Unibertsitatearen sorrerarekin batera barneratu zirelarik. Elizate hauek herriko erdigunea baino lehenagokoak dira. Denborarekin, bertako biztanleria jaisten joan da, 1960ko hamarkadan auzoetan bizi ziren 969 bizilagunetik gaur egungo 354ra. Honako hauek dira Aretxabaletako udalerria osatzen duten auzoak:

[aldatu] Aretxabaletar ezagunak

  • Igor Arenaza futbolari oiha
  • Mikel Etxabe futbolaria

[aldatu] Festa eta ospakizunak

[aldatu] Kanpo loturak

Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Aretxabaleta

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -