Itsasargi
Wikipedia(e)tik
Itsasargia itsasoaren nabigazioa laguntzeko, errazteko eta bideratzeko erabiltzen diren argi dorreak dira. Gaur egun, hala ere, sistema elektroniko modernoagoekin itsasargi aktiboak desagertzen ari dira. Munduan 1.500 baino gutxiago gelditzen dira martxan.
Farozainak dira eraikin hauen zaindariak.
[aldatu] Munduan
Mundu mailan itsasargirik famatuena Alexandriakoa (Egipto) izango da ziur aski, K. a. III. mendean Pharos izeneko uhartean eraikitakoa. Hortik hartu dute izena hainbat erromantze hizkuntzetan: Phare frantsesez, faro gaztelaniaz, italieraz edo galizieraz, far katalunieraz, farol portugesez, eta abar.
Bestela, ezagunak dira batez ere muturreko tokietan daudenak. Horrela, lurmuturrak eta itsasargiak oso lotuta daude.
Esate baterako, Iberiar penintsulan oso bisitatuak dira izkinetakoak: Ipar-mendebaldean Fisterrakoa (Coruña), hego-mendebaldean Sao Vicentekoa (Algarve), Gatakoa (Almeria) eta Creusekoa (Girona).
Europa mailan, Bretainia, Eskozia edo Irlanda aldekoak nabarmentzekoak dira.
[aldatu] Euskal Herrian
Sakontzeko, irakurri: Euskal Herriko itsasargiak
Euskal Herrian, mendebaldetik ekialdera Billanokoa (Gorliz), Matxitxakokoa (Bermeo), Santa Katalinakoa (Lekeitio), Getariakoa, Igeldokoa, Higerkoa (Hondarribia), Ziburukoa eta Biarritzekoa aipatzekoak dira.