Itsaso Horia
Wikipedia(e)tik
Itsaso Horia (txineraz 黄海, pinyin, Huáng Hǎi, koreeraz 황해), Ekialdeko Txinako Itsasoaren ataletako bat da, 417.000 km2ekin. Sakonera eskasa du, gehienez ere 105 metro.
Txina eta Koreako penintsularen artean kokatuta dago eta bere izena Ibai Horiak ematen dion koloreagatik ematen zaio. Hego Korean Mendebaldeko Itsasoa izena ematen zaio.
Ibai Horiaren itsasoratzean sortzen den badia erraldoiari Bohai Itsasoa izena ematen zaio.