Ekialdeko Txinako Itsasoa
Wikipedia(e)tik
Ekialdeko Txinako Itsasoa (txinera sinplifikatua: 东海, txinera tradizionala: 東海, pinyin: Dōnghâi, "Ekialdeko Itsasoa") Ozeano Barearen atal bat da, Txina, Japonia, Hego Korea eta Taiwanek inguratua. Gutxi gora behera 1.200.000 km2 ditu. Hego Korean Hegoaldeko Itsasoa moduan ezagutzen da.
Iparraldeko aldeari, Txina eta Koreako penintsularen artean, Itsaso Horia izena ematen zaio. Berez Txinako Itsasoaren parte bat baino ez da, baina Taiwan erdian kokatzen denez Ekialdeko eta Hegoaldeko Txinako Itsasoaren artean bereizketa egin ohi da.