Beaufort itsasoa
Wikipedia(e)tik
Beaufort Itsasoa (ingelesez: Beaufort Sea, frantsesez: Mer de Beaufort) Ozeano Artikoaren zati bat da, Ipar-Mendebaldeko Lurralde, Yukon, eta Alaskaren iparraldean eta Kanadako Uharte Artikoen mendebaldean kokatzen da. 450.000 kilometro karratutako zabalera du. Izena Sir Francis Beaufort britaniar hidrografotik datorkio.
Mackenzie ibaiak bere kostaldean du ahoa. Lurralde birjina honek ia urte osoa ematen du izoztua. Bere kostaldean dauden petrolio ustiapenak direla eta, Kanada eta Estatu Batuak zenbait auzi izan dituzte.