Hudsoneko badia
Wikipedia(e)tik
Hudsoneko Badia (ingelesez Hudson Bay, frantsesez Baie d'Hudson, ekialdeko cree Wînipekw edo Wînipâkw, ura lohitua) Kanadako ipar-ekialdean dago. Iparraldean Ontario, Quebec eta Manitoba probintziak ditu eta hego-ekialdean Nunavutekoa. Hudsoneko Badia Ozeano Artikoaren zati bat da. Ekialdean Ozeano Atlantikoa du Hudsoneko itsasartetik, eta iparraldean Ozeano Artikoa Foxe Kanalaren bitartez. Hudsoneko Badiaren uharte guztiak Nunavut probintzian daude.
Badiaren izena Henry Hudson ingelez esploratzailetik dator. Hau, 1610ean, hantxe geratu baitzen izotz artean harrapatuta Discovery itsasontziaren barruan. Historikoki, Hudsoneko Badia Ipar Amerikan Frantzia eta Erresuma Batuaren arteko izandako gudekin lotura estua izan du.
Hudsoneko Badiak ia 1.000 kilometroko zabalera du, 700 kilometro iparraldetik hegoaldera eta bere arroa ez da oso sakona: bataz-besteko sakonera 125 metrokoa da eta 80 metroko baino txikiagoa kostaldetik 100 kilometrotara.
Bere bazterretan ia ez du jenderik bizi, hamabi herrixka baino ez da egongo, Cree edo Inuit herrikoak. Herrixka nagusiak honako hauek dira: