Mexikoko golkoa
Wikipedia(e)tik
Mexikoko Golkoa Mexiko, AEB eta Kuba artean kokatuta dagoen golkoa da. Golkoan, itsasbazterrak dituzten Mexikoko Estatuak Tamaulipas, Veracruz, Tabasco, Campeche, Yucatan eta Quintana Roo dira, estatubatuarrak berriz Florida, Alabama, Misisipi, Louisiana eta Texas dira.
[aldatu] Geografia
Bere oinarria obalo baten itxura du, zabalera ia 810 itsas-milia (1.500 km) ditu eta jalkin-harriez eta hondamendiez beteta dago. Floridako itsasarteen bitartez Ozeano Atlantikoarekin lotura du; Mexiko eta Kuba artean kokatuta dagoen Yucatango Kanala, Karibe itsasoarekin lotzen zaio. Itsaso biek Amerikako Itsaso Mediterraneoa deritzona osatzen dute.
Mareak oso txikiak dira ozeanorekin lotura txikia duelako. Golkoaren oinarria 1,6 milioi kilometro karratutakoa da. Sakonera handien duen lekua 4.384 metrotara dago, Sigsbee Zuloan.
[aldatu] Arrantza
Golkoan arrain harrapatu daitezke: belarrain atlantikoa, muxarra, atuna, meroa, edo sardina.
[aldatu] Historia
Ziur asko, lurraren behea jotzearen ondorioz, ia 300 milioi urte sortu zen.
Nahiz eta Kristobal Kolonek Amerika aurkitu, inoiz ez zen Mexikoko Golkorantz heldu. Golkora ailegatu zen lehenengo europearra, Amerigo Vespucci zen 1497an.