See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions

See also ebooksgratis.com: no banners, no cookies, totally FREE.

CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
Hogeita Hamar Urteko Gerra - Wikipedia, entziklopedia askea.

Hogeita Hamar Urteko Gerra

Wikipedia(e)tik

Europa 1648an. Gris koloreko gunea Inperio Sainduaren barnean dauden estatu eta printerri alemaniar txikiak dira.
Europa 1648an. Gris koloreko gunea Inperio Sainduaren barnean dauden estatu eta printerri alemaniar txikiak dira.

Hogeita Hamar Urteko Gerra 1618-48 bitartean Europako hainbat naziok zio erlijiosoak, leinukoak, lurraldekoak eta komertzialak zirela medio burututako guda izan zen. Haren bataila eta kanpainia suntsigarriek Europako eremu andana birrindu zuten, eta, 1648ko Westfaliako Itunarekin bukatu zenean, Europako mapa guztiz eta atzera bueltarik gabe aldaduta zegoen.

Gerra sortu zuten gatazkak aurrekoak baziren ere, eskuarki gerraren hasierako data 1618koa da. Izan ere, Inperio Sainduko burua izatekoa zen Ferdinand II.a, orduan Bohemiako erregea zelarik, bere menpeko lurraldeetan Erromako Katolizismo gisako absolutismoa ezartzen saiatu zenean, Bohemiako zein Austriako noblezia protestantea matxinatu zen.

Horren atzetik, gatazka zenbait herrialderen handinahiek elikatu zuten. Alemania, Europako bihotza, armada guztien helmuga bilakatu zen. Hor, nagusitasuna hiru erlijiok, katolizismoak, luteranismoak eta kalbinismoak, bilatzen zuten. Ondorioz, kanpoko botereei laguntza eskatzen dieten printze eta apezpikuen aliantzen nahasmena sortu zen. Orokorrean, borroka Habsburg leinuko Inperio Saindu katolikoak, alde batetik, eta Suedia eta Herbeheretako Batasuna buru zituen hiri eta printzerriren sareak, bestetik, burutu zuten.

[aldatu] Gerrako kanpainiak

Ferdinad II.ak, bost urtez borrokoan aritu ostean, matxinatuak garaitu zituen. Alabaina, 1625ean, Danimarkako Kristian IV.ak, Suediaren aurrean Baltikoko hainbat lurralde galdu ondoren, Alemanian lur berriak bereganatzeko abagunea aurkitu zuen. 1629ko Lübeckeko Bakearekin Danimarkako gutizia amaitu zen, baina Suediako Gustav Adolf II.ari bidea zabaldu zitzaion. Poloniaren aurka lau urtez aritu ondoren, Alemania inbaditu zuen, eta Inperio zein Erromako Eliza Katolikoaren kontra eginda, Alemaniako printze frankok bere alde egin zuen.

Poloniak, Suediaren aurrean Baltikotik alde eginda, Errusiari eraso zion. Władysław, Poloniako erregea izatekoa zena, Errusiako diktatore bihurtu zen. Bi herrialde horiek bakea 1634an sinatu zuten. Honela, Poloniak Errusiako tronuaren gaineko aldarrikapenari muzin egin zion, baina, Suedia Baltikoko arerio zaharraren aurkako kanpainiari ekitea ahalbidetu zion.

Herbehereek Espainiako agintea kanporatu zuten 80 urteko borrokaren ondoren. Habsburg leinuko Espainiak, bere aldetik, etxe bereko Inperio katolikoarekin bat egiteaz gain, Frantziaren kontrako aliantza eraiki nahian, Frantziak protestanteen alde egitea eragin zuen.

[aldatu] Ondorioak

Behin behineko gatazka horien borrokaleku nagusia Alemaniako hiriak eta printzerriak izan ziren. Garai horietan, armadak mertzenarioek osatzen zituzten, eta, soldata jaso ezean, zelaietara jotzen zuten bere kabuz hornitzera. “Otsoaren estrategia” honek, armada guztiek burututa, Alemaniako hiri, herri, zein baserri zeharo suntsiturik utzi zituen.

Odol isuriketari amaiera emateko Westfaliako lurraldean bildu zirenean, Europako botereen balantza erabat desberdina zen. Espainiak Herbehereak ez ezik, Europako mendebaldean zeukan nagusitasuna ere galdu zuen, Frantziaren mesedetan. Itsaso Baltikoa Suediaren menpe zegoen. Herbehereen Batasuna errepublika independientetzat jo zuten. Inperio Sainduko estatukideek subiruntasun handia eskuratu zuten. Europako ideia zaharra, Aita Santua alde espiritualean eta Enperadorea alde politkoan buru zituen Inperio Katoliko bezalakoa, betiko alboratu zen; eta estatu burujabeen erkidegoko Europa modernoaren ideia nagusitu zen orduan.

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -