Luteranismo
Wikipedia(e)tik
Luteranismoa Martin Luterok defenditutako mugimendu erlijioso protestantea da. Bere ideien arabera, Jainkoak ez gaitu gure ekintzengatik, onak ala txarrak, epaitzen, gure fedeagatik baizik.
Luterok hasten duen erasoa fedeagatik justifikazio kontzeptuan oinarritzen da, salbamenerako merituen eta santuen bitartekaritzaren teoria erromatar guztia ezeztatzen zuen. Luteranismoak Aita Santuaren autoritatea eta lehentasuna baztertzen ditu. Horregatik Apaizgo Unibertsala defendatuko du: sinisdun bakoitza bere buruaren apaiz da, bakoitzak Biblia bere erara irakur eta interpreta dezakeelako.
[aldatu] Luteroren oinarriak
- 1. Solus Christus (Kristo bakarrik): fedearen oinarri bakarra Jesu Kristo da. "Inork ezin du beste oinarririk jarri, jarrita dagoena izan ezik, eta hori Jesu Kristo da" (Korintoarrei lehenengo epistola, 3: 11). "Izan ere, bakarra da Jainkoa, baita Jainkoaren eta gizonen bitartekoa ere: Jesu Kristo gizona (Timoteori lehenengoa, 2: 5).
- 2. Sola Gratia (Grazia bakarrik): Kristo guregatik hil zen, eta heriotza eta biztuera horretan dugun sinismena da salbatu gaitzakeen gauza bakarra. Salbamena Jainkoaren graziaren ondorio da soilik. Horrela inor ezingo da bere egintza onez harrotu, ezta hauek bere salbamena dakartela pentsatzera iritsi ere.
- 3. Sola Scriptura (Biblia bakarrik): Errebelazio baliozko bakarra Biblia da. Bere gainetik ez dago inolako autoritate erlijiosorik.
- 4. Sola fide (Fedea bakarrik): fedea da, Jainkoaren graziaren laguntzaz, gizakia salba dezakeen bakarra. Gure salbamena ezin da inolako ekintzetan oinarritu, guk geuk ezin baitugu salbaziorako meriturik egin. San Pauloren arabera "Zuzena fedeagatik biziko da" (Erromatarrei, 1: 17).