Etiopia
Wikipedia(e)tik
Etiopiako Errepublika Federal Demokratikoa የኢትዮጵያ ፌዴራላዊ ዲሞክራሲያዊ ሪፐብሊክ |
|||||
---|---|---|---|---|---|
|
|||||
Goiburu nazionala: Ez du | |||||
Ereserkia: Wodefit Gesgeshi, Widd Innat Ityopp'ya ( Aurrera egin, Etiopia Ama maitea ) |
|||||
Hiriburua | Addis Abeba 9°01′N 38°44′E |
||||
Hiri handiena | Addis Abeba | ||||
Hizkuntza ofiziala(k) | Ez du, Amharera de facto | ||||
Gobernua
Presidentea
Lehen Ministroa |
Errepublika federala Girma Wolde-Giorgis Meles Zenawi |
||||
Sorrera - Italiaren okupaziotik |
K.a. 2000 inguru 1941 urtarrilaren 31 |
||||
Eremua - Guztira - ur % |
1.104.300 km² (26.) 0,7% |
||||
Biztanleria - Estimaketa (2005) - Errolda (1994) - Dentsitatea |
77.431.000 (15.) 53.477.265 70 biztanle/km² (103.) |
||||
Dirua | Birr (ETB ) |
||||
Ordu eremua - Udan (DST) |
(UTC +3) Bai (UTC +4) |
||||
Interneteko domeinua | .et | ||||
Telefono aurrezenbakia | +251 |
||||
Herritarra | etiopiar | ||||
Etiopia Afrika ipar-ekialdeko estatua da, Afrikako Adarrean. Izena grezierako Αἰθιοπία (Aithiopia) izenetik dator, Αἰθίοψ (Aithiops - etiopiar) izenetik eratorria. Iraganean Abisinia bezala ezagutzen zen. Kontinenteko historia luze eta jarraituko estatu independentea da, baita mundu osoa kontuan hartuta ere. Europarren kolonizazio garaian, idependente iraun zuen estatu bakarra izan zen, italiarren 5 urteko okupazioa izan ezik. Mugakide ditu Eritrea iparraldean, Djibuti ipar-ekialdean, Somalia ekaldean, Kenia hegoaldean eta Sudan mendebaldean.
Hiriburua Addis Abeba da.
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
Etiopiako herritarren gehiengoa Afrikako Adarrean kokatua dago, Afrika ekialdeko mutur osoa hartzen duena. Rift Haran Handiak herrialdea bitan banatzen du ipar-ekialdetik hego-mendebaldera, beheragune handia eta hainbat aintziren arroa osatuz.
Hidrografia sarea Nilo Urdina, Omo, Awash, Webbe Shibeli eta Genale ibaiek osatzen dute. Aintzira nagusia Tana da, zeinaren hustubidea Nilo Urdina baita, Niloren ibaiadar nagusietakoa.
Garaierak eta kokagune geografikoak hiru gune klimatiko ematen dizkio: Gune hozpela 2.400 metrotik gora, (tenperaturak 0tik 16ºCra), gune epela 1.500 eta 2.400 metro artean (16ºC eta 30ºc artean) eta gune beroa 1.500 metrotik behera (egunez 27ºC eta 50ºC artean, klima tropikal eta lehorrean). Euri garaia ekainetik irailera izaten da (luzeagoa hegoaldeko mendialdean), otsail edo martxotik noizbehinka zaparradak egiten baditu ere.
Antoine Abadiak herrialdea esploratu eta kartografiatu zuen 1838 eta 1848 artean.
[aldatu] Historia
Sakontzeko, irakurri: Etiopiako historia
Etiopiaren jatorri historikoa K. a. II. mendean hasitako Aksumgo Erresuman dago. IV. mendean kristautasuna herrialdean ezarri zen. Arabiarrek Meka hiria 570ean hartu zutenean, erresuma boteretsu haren gainbehera hasi zen. Hala ere, XV-XVI. mendeetan zehar lurraldearen gehiena musulmanei berriz konkistatu zieten.
1855. urtean, Kassa izeneko buruzagi indartsuak herrialdea bateratu eta bere burua enperadore izendatu zuen. XIX. mende amaieran ordea, Italia, estatu sortu berrian gero eta gehiago barneratzen eta agintea bereganatzen hasi, izen berria ipiniaz: Abisinia.
1952an NBEk Etiopia eta Eritrearen arteko batasuna onartu zuen, azken hau probintzia bihurtuz. 1974ean, militarrak Haile Selassie (Ras Tafari) enperadorearen aurka matxinatu ziren. 1977an, beste estatu kolpe baten bidez, estatua sobietar aireko erregimena ezarri zen, Etiopia SESBek Afrikan zuen aliatu sendoena bihurtuz. 1991 arte, estatuburu, gobernuburu eta Langileean Arderdiko buru Hailé Mariam Menghistu kolonela izan zen. Urte hartako maiatzean, Etiopiar Herriaren Fronte Demokratiko Iraultzaileak eta haren gidari Meles Zenawik gobernua armez garaitu eta gobernu berriak erreforma politikoak hasi zituen, erregimen marxista bertan behera utziz. Horrela, Etiopia NDFn eta Munduko Bankuan sartu zen. 1995an hauteskunde askeak egin eta konstituzio demokratiko bat aldarrikatu ziren. 1997an Eritrearekin gerran hasi eta garaile izan zen 2000. urtean, NBE eta Afrikar Batasunaren laguntzarekin.
[aldatu] Banaketa administratiboa
Etiopia bederatzi eskualdetan eta bi eskualde-hiritan banatua dago. Eskualdeek (kililoch, sing. kilil) oinarri etnikoa dute eta 68 aldetan banatuak daude. Eskualde-hiriak (astedader akababiwoch, sing. astedader akababi) Addis Abeba eta Dire Dawa dira. 550 barruti (woreda) eta sei barruti berezitan azpibanatua dago. Hauek, auzotan (kebele) banatuak daude.
Hauek dira bederatzi eskualdeak eta bi eskualde-hiriak:
1 Addis Abeba
2 Afar
3 Amhara
4 Benishangul-Gumaz
5 Dire Dawa
6 Gambela
7 Harari
8 Oromia
9 Somali
10 HNNHE*
11 Tigray
Eskualde-hiriak letra etzanean.
* Hegoaldeko Nazioen, Nazionalitateen eta Herrien Eskualdea.
1996 baino lehen, Etiopia hamairu probintziatan banatua zegoen, gehienak eskualde historikoak: Arsi, Bale, Gamu-Gofa, Gojjam, Begemder, Hararghe, Illubabor, Kaffa, Shoa, Sidamo, Tigray, Welega eta Wollo
[aldatu] Kultura
Etiopian Gizateriaren Ondare sailkatutako zortzi toki ditu. Ezagunenak bi dira: Aksum (Aksumgo Erresumako hiriburua) eta Lalibela (haitzean industutako elizak).
Amhareraz gain, Estatuaren laneko hizkuntza eta biztanleriaren %29ak mintzatua, beste 80 bat hizkuntza ere mintzatzen dira Etiopian. Hedatuenak oromoera, tigrinyera (edo tigrignera), somaliera, afarera, gurageera, sidamoera eta arabiera dira. Beste batzuk: Ge'ez, Xamtanga, Kunfal, Qimant, Awngi, Arbore, Daasanach, Baiso, Bussa, Gawwada, Alaba, Burji, Gedeo, Kambaata, Libido, Hadiyya, Diraxa, Konso eta Saho.
Biztanleriaren erdia inguru kristau ortodoxo edo koptoak da. Etiopiako Eliza , Egiptoko Eliza Koptoari atxikia, 1974. urtea arte Estatu Eliza zen. Biztanleriaren %30a musulmana da, batez ere hego eta ekialdean. %10a inguru animista da. 1980 hamarkada arte, 30.000 laguneko gutxiengo judua zegoen Etiopian, falatxa izenekoak, 1990. hamarkadan Israelera lekualdatu zituztenak.
Jaiegunak jatorri kristau, musulman eta militarrak dira batez ere:
Jaiegunak
Eguna | Euskarazko izena | Jatorrizko izena | Oharrak |
---|---|---|---|
urtarrilaren 6 edo 7 | eguberriak | Gänna/Ledät (ገናልደት) | Jesukristoren jaiotza |
urtarrilaren 19 | Timkat | Temqät (ጥምቀት) | Epifania |
apirila edo maiatza | Pazkoa | Fasika (ፋሲካ) | |
irailaren 11 | Urteberria | Enqutatash (እንቁጣጣሽ) | |
irailaren 27 edo 28 | Meskel | Mäsqäl (መስቀል) | Gurutze Santuaren eguna |
Jai musulman nagusiak (egunak hegirar egutegian)
Eguna | Euskarazko izena | Jatorrizko izena | Oharrak |
---|---|---|---|
Chawal 1 | Aid el-Fitr | Id Alfitr | Ramadan amaiera |
Dhi Hidja 10 | Aid el-Adha | Id al Adh | Hadj-eko egun nagusia (erromesaldia Mekara) |
Rabi Thani 12 | Mawlid an-Nabi | Mäwlid | Profetaren jaiotza |
Jaiegun nazionalak
Eguna | Euskarazko izena | Jatorrizko izena | Oharrak |
---|---|---|---|
martxoaren 2 | Adwako Guduko oroitzapena | Adwa del (ዓድዋ ድል) | Menelik II.aren garaipena Italiarren aurka (1896) |
maiatzaren lehena | Langileen eguna | ||
maiatzaren 5 | Askapen eguna / Etiopiar Abertzaleen garaipena | Omédla del (ኦሜድላ ድል) | Haile Selassieren itzulera Addis Abebara (1941) |
maiatzaren 28 | Derg-en erorketa |
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- Jalgi.com atlasa datuak, mapak eta irudiak
- CIA - World Factbook geografia, biztanleria, politika eta ekonomia datuak
Afrikako herrialde eta lurraldeak (Nazio Batuen azpi-eskualdeka) | |||
Iparraldeko Afrika |
Aljeria • Egipto • Libia • Maroko • Mendebaldeko Sahara • Sudan • Tunisia | Mendebaldeko Afrika |
Benin • Burkina Faso • Boli Kosta • Cabo Verde • Gambia • Ghana • Ginea • Ginea Bissau • Liberia • Mali • Mauritania • Niger • Nigeria • Senegal • Sierra Leona • Togo |
Erdialdeko Afrika |
Angola • Afrika Erdiko Errepublika • Ekuatore Ginea • Gabon • Kamerun • Kongoko Errepublika • Kongoko Errepublika Demokratikoa • Sao Tome eta Principe • Txad | Ekialdeko Afrika |
Burundi • Djibuti • Eritrea • Etiopia • Kenya • Komoreak • Madagaskar • Malawi • Maurizio • Mozambike • Ruanda • Seychelleak • Somalia • Tanzania • Uganda • Zambia • Zimbawe |
Hegoaldeko Afrika |
Botswana • Hego Afrika • Lesotho • Namibia • Swazilandia | Menpeko lurraldeak eta bestelakoak: |
Erresuma Batua: Santa Helena • Espainia: Kanariar Uharteak • Melilla • Zeuta • Frantzia: Mayotte • Réunion • Portugal: Madeira |