Marxismo
Wikipedia(e)tik
Artikulu hau serie honen zatia da: Komunismoa |
|
Oinarrizko kontzeptuak |
Filosofia marxista |
Klase borroka |
Internazionalismo proletarioa |
Alderdi komunista |
Agiri Komunista |
Ideologiak |
Marxismoa Leninismoa Maoismoa |
Marxismo-leninismoa |
Troskismoa Jutxe |
Ezkerrekoa Kontsejismoa |
Erlijiosoa Anarkista |
Komunismoaren Internazionalak |
Liga Komunista |
Lehen Internazionala |
III. Internazionala |
IV. Internazionala |
Komunista esanguratsuak |
Karl Marx |
Friedrich Engels |
Rosa Luxemburg |
Vladimir Lenin |
Josef Stalin |
Leon Trotski |
Mao Zedong |
Gertuko kontzeptuak |
Anarkismoa |
Antikapitalismoa |
Antifaxismoa |
Antikomunismoa |
Estatu sozialista |
Zentralismo demokratikoa |
Proletargoaren diktadura |
Komunismoaren historia |
Ezker politikoa |
Luxemburgismoa |
Ezker Berria |
Poskomunismoa |
Eurokomunismoa |
Titoismoa |
Sozialismoa Estalinismoa |
Ekonomia sozialista |
Sinbologia komunista |
Marxismoa Karl Marx eta Friedrich Engelsen pentsamenduan eta obretan oinarritutako doktrina filosofiko eta politikoen multzoa da. Marx Hegelen filosofian, Adam Smithen ekonomia politikoan eta XIX. mendeko sozialismo frantsesean oinarritu zen, bere garaiko gizartearen kritika zientifiko eta iraultzailea egiteko. Kritika honen adierazpenik sistematikoena Kapitala (Das Kapital) lanean eman zen.
Aipatu oinarrietaz gain, XX. mendeko zenbait autore marxistak (Louis Althusser, Toni Negri, Miguel Abensour...) Machiavelli zein Spinozaren eragina ere somatu dute Marxen obran.
1883an Marx zendu zenetik, hainbat talde eta pertsonak erabili eta erreibindikatu du marxismoa, orotariko proposamenak garatu direlarik izen honen azpian; sozialdemokrazia eta komunismoa, esaterako.
Egun marxismoa mugimendu iraultzaile eta pentsalari ugarik bereganatu, erabili eta garatzen dute. Doktrina hau gidatzat zuen estaturik garrantzitsuena, Sobietar Batasuna, desegin bazen ere, gaur egun marxista gisa definitzen diren estatuak badira (Vietnam, Kuba, Txina, Ipar Korea eta Laos).